jueves, 28 de octubre de 2010

2.GALDERA: Zer da Teknologia Berria hezkuntzan?

Teknologia berrien eta hezkuntzaren gaia aukeratu dugu hainbat bideo eta dokumentu ikusi ondoren. Horregatik, adierazgarria iruditu zaigun bideo hauek aurkezten dizuegu. Baita beste bideo  hau igo dugu eskola tradizionala eta 2.0 eskolen arteko desberdintasuna aurkezten duelako. Honekin batera, zer eraginak ekartzen duten ikasleengan erreferentzia egiten du.
Hurrengo bideo hau oso ona eta esanguratsua iruditu zaigu, 2.0 irakasleari buruz hitz egiten duelako eta zein ezaugarri eduki beharko luke klaseak ematerakoan. Honen ondorioz galdera interesgarri hau eratu dugu. Ikustea gomendatzen dizuegu!! 




Baita gaur egun ere, teknologia berrien erabilera gizarte  gehienetan zabalduta dago eta teknologia hauek aurrera egin dute gelditu gabe, eta oso azkar gainera, baina gizarteari laguntzen. Esate baterako, ordenagailuetako programak badaude argazkiak eta lanen egiturak aldatzeko, edo matematiko softwareak eegiten ditugun eragiketekin laguntzeko. Horregatik oso baliagarria eta erabilgarria izango litzateke eskoletan honelako materiala edukitzea haurrei ikasgai desberdinak aurrera eramatea errezago egingo zitzaien  eta.



Lehen esan dudan bezala, teknologia oso arin aurrera egiten du eta ia urte erdiro izugarrizko berriketak gertatzen dira. Honen ondorioz, erabiltzen dituztenoek eguneratuak egon behar dira bai hardward bai software berriekin galdutak ez egoteko. Hauxe dela eta, ikasgeletan teknologia erabiliko balitz umeek ez litzateke hain galduak egongo gaur egun textu liburuekin dauden bezala, zeren eta ordenagailuei eta abarrei txikitatik ohituak baitaude. Eta honen helburua izango zen klasea ematerakoan metodologia berriak era eraginkorragoan erabiltzea. Gaur egun dauden metodologiak nahiko aspergarriak dira ikasleentzako entzun eta burutzea bakarrik delako, eta irakasleek liburuan agertzen dena baino ez dute azaltzen.

Oraintze bertan izendatutako metodologia aldatu behar dela uste dugu eta umeak aktiboak bihurtu behar direla ez aspertzeko, horrela arreta gehiago jarriko dute eta. Orduan ikasle berak berarentzko  egokia den informazio eta galderak hartuko ditu eta ez du irakasleari galdetuko. Baita ikasgai desebrdinetan teknologia berrien erabiltzearekin materiala desberdina izango da, esaterako, mapa interaktiboak, bideoak (telebistakoak edo youtube-koak, adibidez), argazkiak… edo hitz gutxietan esanda,  internet sarea erabiltzea. Baina horretarako, ikasgeletan ordenagailu eramangarriak eta pertsonalak sartu beharko dira. Hau barik, irakasleek klaseak emateko orduan liburuak edo paperezko mapak bakarrik edukiko ditu  eta. Ondorioz, irakasleek  prestatuak egon beharko dira 2.0 ikasgela bat izateko eta metodologia honekin klaseak ematea. Zeren eta teknologia hauek izan arren, irakasleek bait dira klasea gidatuko dutenek.


Orain azaldu dugun guztia teknologia berrien alderdi onak dira, baina alderdi txarrak izaten ditu ere bai. Esate baterako, eskolek edo Gobernuak behar duten diru kantitatea, teknologia berriek erabiltzeko tramankuluak oso garestiak direlako, batez ere, atera-berriak direnean. Honengatik, ikastetxe askok ezin izango dute bat-batean trepeta askok jarri ikasgeletan. Honekin batera eta lehen esan dugun bezala, aldatzen doanez, hainbat denbora pasa eta gero ordenagailuak, proiektoreak… berritu beharko dituzte atzeratuak geratuko direlako. Azkenik, beste arazo bat da eskolak infraestruktura modernoak eta zabalak izan behar dituztela 2.0 metodoa sartzeko.

Bukatzeko esan behar da teknologia berriak gutaz gero eta hurbilago daudela eta egunero berritzen daudenez, eguneratuak egoteko zenbait estrategiak bilatu behar dira. Horregatik, irakasten ari den modua eraldatu behar da, bai irakasleak bai ikasleen kasuan, gizarteari moldatuz trebetasun berriak lortzeko.

1 comentario: