Jarrian, hezkidetza eta eskola mistoaren, bi faktore bateratuen, beste ikuspegi bat aurkeztuko dugu. Horretarako, testu-artikulu honetatik abiatuko gara, baina baita web orrialde bat aurkitu dugu oso interesgarria izan daitezkela eta bertan hezkidetza eta emakumearen paperari buruz informazio gehigarria agertzen da. Irakurtzean gure buruaz pentsarazi egin digu eta horregatik iruzkin hau aurkezten dizuegu. Ekarpen hau idazteko ere, Emakunderen web orrian, Bartzeelonako Unibertsitate autonomoan, eta honekin batera bertako ikasle baten artikulu bat usten dizuegu. Ekarpena pixka luzea da, baina irakurtzera animatzen dizuegu interesgarria iruditu diezazuelako.
Hasteko esan behar da hezkidetza ez da puntako gaia eskoletan, nahiz egunero senarrak akabatutako emakume bat agertu telebistan. Kontzientziaz, eskubide berdinak onartzen dizkiete emakumeei eta gizonei. Horregatik, gero eta zailagoa da eguneroko bizitzan dagoen androzentrismoa ikustea, izaeran barneratua dagoelako.
Bide luzea dago oraindik elkarrekin egiteko gizon eta emakumeen arteko erabateko berdintasuna erdiesteko. Eta oraindik ere ez dago oso argi eskola mistoa eta sexuaren araberako bereizketa egiten den ala ez. Hau da, umeak(neskak eta mutilak) elkarrekin ikasten dute ikastetxeetan, baina gaur egun, oraindik, jokabide sexistak eta topikoak daude gizartea konturatzen ez den arren. Eskola-hezkidetza defendatu eta bultzatu behar da sexu estereotipoak bazter batean utziz eta ikasleen garapen integrala eraikitzen eta aurrera egiten.
"Hezkidetza" terminoa gizon eta emakumeen arteko heziketa adierazteko erabilia da. Ikastetxe mistoak dira eskola-hezkidetzaren eta anitzaren abiapuntua. Hezkidetzaren aldeko apustuak gizon eta emakumeen artean erabateko berdintasuna bilatzea esan nahi du, bizitzaren aurrean gizaki autonomo eta helduak izateko heztea baita helburua. Bizitzaren aurrean dituzten erronkei aurre egiten dakiten gizakiak eta bere garapen pertsonalerako zein besteenerako erabaki egokiak hartzeko ahalmena dute.
Hezkidetzaren ikuspegitik begiratuta, eskolak ezin ditu emakumeek historian zehar erdietsitako lorpenak ahaztu:
“Eskola-hezkidetzaz aritu ahal izango gara hezkuntza sistemak emakumeen historiak curriculumaren edukietan barne hartzen dituenean, agerian uzten dituenean eta euren jakinduriak zilegitasuna duenean geureganatzeko eta transmititzeko.”. (Amparo Tomé, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa)
Adierazi beharra dago irakaskuntzan emakumeek presentzia handiena duten gizarteko sektoreetako bat dela. Horregatik irakasleek erreferentzia izan behar dira berdintasunerako ereduak eskaini behar dutelako.
Baina ikasleei dagokionez, neska-mutilak elkartzea hezkidetza da? Esan daiteke ezetz. Eskola mistoa 60ko hamarkadan sortu zen Hego Euskal Herrian. Neskek eta mutilek bereizita ikasten zuten ordura arte. Eskola mistoa sortzerakoan, ordea, ez zuten planteatu ere egin zer ekar zezakeen neskak eta mutilak espazio fisiko berean elkartzeak, hain justu gizartea sexista zenean, eta gizontasuna emakumetasunaren gainetik zegoenean eguneroko bizitzan. Honela dio Maria Jose Urruzola hezkidetza aholkulariak "La educacion de las niñas desde el feminismo de la diferencia" artikuluan: "Ez zen gizonezko generoaren eta emakumezko generoaren kritikarik egin. Ez zen nesken aldeko diskriminazio politikarik aurreikusi. Ez zen argitu pertsona bezala zer balioetan heziko ziren. Ez zen aztertu irakasgaietan transmititzen zen androzentrismoa; esaterako, historian, filosofian, zientziatan... Eta ez zen kontuan hartu emakumeei egozten zaizkien rolei balio gutxiago ematen zaiela gizartean, gizonen rolei baino".
Eskolak lan munduan integratzeko prestatzen ditu ikasleak, alegia, alor publikorako, gizonezkoen mundua izan dena. Emakumeen generoari lotutako gaitasunak bigarren mailan geratu dira. Ana Agirre Emakundeko prestakuntza arduradunak azaltzen duenez: "eskolak bizitzarako baliagarri diren balio guztiak integratu behar lituzke, bai emakumezko bai gizonezko generoari atxikitakoak. Eta denei eskaini behar zaizkie, neskei eta mutilei. Hori litzateke benetan aukera berdintasunerako heziketa eskaintzea".
Hezkidetza gai nagusia bihurtu zen 90ko hamarkadan eta, berez, lorpen handia zena (ikasgai guztiak genero ikuspegitik birplanteatzea eskatzen baitzuen), baina praktikan inoren ardura ez izatea bihurtu da. Denek onartzen duten kontsigna bat gehiago da hezkidetza, baina praktikan inork heltzen ez diona.
Nor dago erdian, nor bazterrean?
Galdera honi erantzuteko, espazioa aztertu beharko da eta topikoen eszenaratzea agertuko da. Irten jolaslekura. Ia eskola denetan espazio gehien hartzen dutenak futbol zelaia eta baloiarekin aritzeko jolasak dira. Espazio hori mutilek betetzen dute. Kontua ez da zabalera soilik: futbolak garrantzi handia du gure gizartean, eta aktibitate hori mutilek egin ohi dute. Neskek, berriz, espazio gutxiago hartu ohi dute, eta askotan espazio horiek ez dute identitaterik: muga zehatzik gabeko eta izenik gabeko lekuetan jolasten dute (bazterretan , eskaileratan, korridoretan...). Euren jolasak ere ez dira jolas bezala ikusten: neskak hor "daude", edo "euren gauzetan ari dira", baina ez zaie identitate bat ematen, badirudi ez direla ezertan ari. Beraz, Jolas horien garrantzia eta botere sinbolikoa ere ezberdina da.
Espazioan islatzen da nola dauden sozializatuak gizonak eta nola emakumeak: topikoa dirudi, baina emakumea espazio pribatu eta itxietan, eta gizona espazio publiko-garrantzitsuetan. Neskak sozializatutak daude ez esploratzera, leku ezagunetan gelditzera, "kontuz, ez irten horra" esaten zaie; mutiletan, berriz, normala da espazio zabalean korrika ikustea, mugitzen.
Guzti honekin hausnartu nahi izan dugu nola oraindik hezkidetza ez dagoen guztiz integratuta gure gizartean eta eskoletan, topikoak esangura izaten jarraitzen dutela eta gure buruaz momentu txiki batez gelditu eta pentsatu beharko genukeela.
Hurrengo bideo hau gehitzen dut eskolan jolastoki nola banatzen den ikusteko.
Hurrengo bideo hau gehitzen dut eskolan jolastoki nola banatzen den ikusteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario