Segurtasun askoz, noizbait zure buruari galdetu diozu: zergatik lan egiten dut honetan gustatzen ez bazait? Errealitatean zertan naiz ona? Horrela izan bada, hurrengo hausnarketa honek ziur nago interesatuko zaizula.
Bigarren ekarpen honekin hasteko,adimen anitzei buruz hitz egingo dugunez, uste dugu komenigarria izango zela adimen bakoitzaz idei global bat edukitzea. Horretarako, Howard Gardneren adimen anitzen teoriaren bideo motz hau ikustea proposatzen duguoso ondo azaltzen dituztelako, eta gainera bakoitzako gaitasunen adibideak jartzen ditu bai orokorrean, bai ikasgela arloan.
Orduan, Gardnerrek, adimen artean autonomoak ziren zapi gaitasun proposatu zituen: hizkuntza gaitasuna, matematiko-logikoa, musikala, espaziala, gorputz-kinestesikoa, interpertsonala eta intrapertsonala. Baina zazpi adimen hauei zortzigarren bat gehitu zien, naturalista. Hala ere, bederatzigarren adimen baten inguruan hipotesiak aztertzen dabil, existentziala, alegia.
Adimen anitzen teoria irakasleei ikasteko eta irakasteko zortzi eredu desberdinen ematen dizkie. Ikasle batek era tradizionalean zerbait ulertzen ez badu, teoria honekin beste era desberdinetan azaltzeko aukera izango du, ikaskuntza errazten. Hau da, modu hauetan aurkeztu daiteke:
- Hitzekin (hizkuntza gaitasuna)
- Zenbaki eta logika bidez (matematika- logikoa)
- Irudiekin (espaziala)
- Hausnarketa pertsonalekin (intrapertsonala)
- Esperientzi fisikoarekin (gorputz-kinestesikoa)
- Gizarte esperientziarekin (interpertsonala)
- Mundu naturalaren esperientziarekin (naturalista)


Gainera metodo honekin lortu dezakegun burutzapenak honako hauek izan daitezke:
- Portaera arazoak txikiagotzea
- Umeen autoestima handitzea
- Lidergoa eta kooperazio ahalmenen garapena
- Jakin-minaren itzelezko gehikuntza eta ikasketei bete-beteko dedikazioa
- Jakintzaren berretura, etengabeko umoreari esker
Iritsi nahi dugun egoerara, erlaziorik ez dagoela eskolan notak hobeagoak ateratzen zituztenek profesional onenak direnekin da. Esaterako, batez besteko altuena duen norbaitek ate ireki gehiago ditu,bai; baina gero ezin da esan gizabanakoaren bermeak eta ezagutzaren garapenean hoberena izango denik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario