Euskal Eskola Publikoaren lehenengo Legea EAEn 1993ko maiatzaren 25a indarrean jarri zen. Baita, ikastolek publikoak bihurtzen ziren edo ez erabakitzeko azken eguna izan zen. Lehenengo legea esan dut, 1998an beste lege bat atera zelako.
Kasurekin zerikusia duenez, lege hau aukeratu dugu etorkizunean eskola desberdinetan lan egingo dugulako. Eta aukera bat ikastetxe publiko batean lan egitea da. Horregatik,arautzea premiazkoa da haren bidez lege-esparru egonkor bat sortzen delako. Baita martxan dagoen hezkuntza-berrikuntzak eraginkortasun handiagoa izango ditu ere. Lege osoa irakurtzeko interesa baldin badaukazue, klikatu hemen.
1.LEGEA AZTERTZEN (1993)
17 urte pasa dira Euskal Eskola Publikoen Legea lehenengo aldiz onartu zenetik eta indarrean jarri zela. Legea bost idazpurutan banatzen da,68 atalek osatuaz. Besteak beste, bi helburu hauek izan dezake:
1.- Euskal Eskola Publikoa berritzea eta aldatzea.
2.- Ikastolek titularitate publikoa izatea.
1.- Euskal Eskola Publikoa berritzea eta aldatzea.
2.- Ikastolek titularitate publikoa izatea.
I. Idazpurua: Abiaburu orokorrak eta helburuak jasotzen dira eta haren ezaugarriak zein diren zehazten dira: anitza, elebiduna, demokratikoa, euskal gizartearen zerbitzura dagoena, gizarte eta kultura mailan bere ingurunean bermatu, partaidetzazkoa, ezberdintasunen berdintzaile eta dibertsitateen bateratzaile izango da.
II. Idazpurua: Euskal eskola publikoan hezkuntza-eskubidea nola gauzatzen den arautzen du. Irakaskuntza kalitatezkoa da, hiru urtetik aurrera. Batik bat gizarte- eta ekonomi jatorria duten ezberdintasunak zuzenduko ditu, neurriak ezarriz. Horretarako, konpentsazio-fondo bat eratzen da babes-neurri gisa.
III. Idazpurua: Eskola publikoan euskarak duen tratamendua arautzen du.
IV. Idazpurua: Euskal eskola publikoa eskola-bilguneka egiten den lurralde-banaketan oinarri hartuta nola antolatzen du.
V. Idazpurua: Ikastetxeen autonomia arautzen du.
2. LEGEA AZTERTZEN (1998)
2. LEGEA AZTERTZEN (1998)
3/2008 legea, ekainaren 13koa, euskal eskola publikoari buruzko legea bigarrenez aldatzen da. Interesatzen bazaizue, hemen atxikitzen dut. Aldaketa gehienak zuzendariei zuzendutak dira, hala ere aipatuko ditugu:
Lehenengo artikulua. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 30. artikuluko 3. paragrafoa aldatzen da: ikastetxearen antolaketa eta jardunbiderako erregelamenduak bere epean gerta daitezen esaten du.
Bigarren artikulua. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 31.2 artikuluko e) idatzi-zatia aldatzen da: zuzendariaren izendapena ezeztatzea proposatzea, karguari datxezkion funtzioen ez-betetze larririk balitz.
Hirugarren artikulua. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 31.2 artikuluko g) idatzi-zatia aldatzen da: Ikastetxeetan bizikidetza, ikasleen eskubideak eta betebeharrak arautzen dituzten arauekin bat etorri behar dela dio.
Laugarren, Bosgarren, Seigarren, Zazpigarren, Zortzigarren, Bederatzigarren artikuluak. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 33. artikulua aldatzen da: zuzendariei buruzko aldaketak agertzen dira.
Hamargarren artikulua. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 34. artikulua aldatzen da: zuzendarien buruz hitz egiten di ere.
Hamaikagarren artikulua. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 36. artikuluari 4. paragrafoa gehitzen zaio.
Hamabigarren artikulua. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 40. artikulua aldatzen da: Hezkuntza gaietan, irakasleen arteko zuzendaritza-taldeko kideak eskumena izango du hainbat sailetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario