Gaur egun, tratu txarrak arazo larritzat har ditzakegu . Urte asko darama jendeak honen kontra borrokatzen, baina oraindik ez da ezer lortu. Tratu txarren barruan indarkeria sexistak eta haurren indarkeriak aipa ditzakegu, besteak beste.
Haurrek jasotzen dituzten tratu txarrak hainbat motatakoak izan daitezke:
- Tratu txar fisikoa: heldu batek haur bati nahita egindako eraso fisikoa.
-Uzte fisikoa: umearen oinarrizko beharrak modu egoki batean ematea edo ez ematea. Adibidez: osasuna, hezkuntza, janaria, segurtasuna, garbitasuna…
- Uzte emozionala: egoera honetan umeak ez du gurasoen afektua eta segurtasuna jasotzen, ezta maitasuna ere.
-Sexu abusua: heldu batek ume bat plazer sexuala lortzeko egindako jazarpena.
-Tratu txar emozionala: umeak mespretxuak, gaitzespenak, zemaiak edo irainak bere gurasoengandik jasotzen dituenean.
Hauek dira hezitzaileek ezagutu behar dituen tratu txar motak. Horretaz aparte jakin behar du nola jokatu egoera honen aurrean eta nola ohartu tratu txarrak jasotzen dituen haurrez.
Fisikoa bada, konturatu daiteke umea gorputzean ubelak badituen behatuz edo arreta gutxi jartzen badu edo behin betiko buruko minak baditu …
Psikologikoa bada, umea pasiboa, lotsatia eta ikasteko arazoekin agertzen da. Ez du jolastu nahi eta oraindik txikia bada, esfinterraren kontrola berriro galdu dezake.
Sexu abusua badago, honela konturatu gaitezke; umearen adinerako ezagutza sexual ugari badauzka edo umea zauriak baditu bere organo sexualetan , zailtasunak baditu ibiltzeko edo beste umeekiko harremanak latzak direnean.
Orduan, hezitzaileak tratu txar mota guztiak ezagutzen dituenean eta haur batek tratu txarrak jasotzen dituen ala ez nola behatu dakienean geratzen zaion bakarra arazoaren aurka nola jokatu jakitea da.
Irakaslea pertsona egokiena da egoera honetaz konturatzeko, izan ere, egun guztiak umearekin harremanak izaten ditu eta haurraren jarrera bere adinerako arraroak diren ikus dezake.
Honekin bukatzeko, irakasleak bilatu behar du gurasoekin hitz egiteko modurik egokiena. Adibidez, gurasoekin hitz egitean konturatu gaitezke umeak gurasoen partetik tratu txarrak jasotzen dituen ala ez
ondo dago
ResponderEliminar