viernes, 29 de octubre de 2010

2.GALDERA: Benetazko irakaslearen ibilbide profesionala

Izena: Marta (neska)
urteak: 28
bizi-lekua: Gasteiz
erosteko ahalmena: erdi maila
euskera badakizu? bai


IKASLEA ZINENEAN

-Jaio lekua?
Gasteizen
-Haurtzaindegira joan zinen? Bai Non zegoen kokatuta?: Gasteizen, Zaramagan;Hirian ez?: hirian,bai  Euskera edo erderaz: euskeraz D eredua ; Erligiosoa edo laikoa: laikoa
-Haurtzaroan,eskola/ ikastolara batera joan zinen? eskola publikora ,Euskera/erderaz: euskeraz erligiosoa zen? ez, laikoa
-Lehen hezkuntza non egon zenuen?eskola/ikastola, euskera/erderaz,erligiosoa? haur hezkuntza eta lehen hezkuntza zentru berean, Odon de Apraiz eskolan,euskeraz, laikoa
-DBH egin zenuen?  Institutu/eskola, euskera/gaztelaniaz,ereligiosoa zen? BUP 1º eta 2º maila eta  Natur eta osasun zientzietakoa.batxilergoa Koldo Mitxelena institutuan egin nuen eta D ereduan
- Selectivitatea egin zenuen?Bai


MAGISTERITZA EGITEN ZENUENEAN

-Zergatik egin zenuen magisteritza?
 Txikitatik irakasle izan nahi nuen. Panpinak nere aurrean jartzen nituen eta azalpenak ematen nizkien.

-Non egin zenuen? hiri/herrian, publika /privatua,..? Bilboko UPV magisteritza eskolan, Arangoitin dago.
-Magisteritza ze espezialitatea hartu zenuen? musika hezkuntza
-Praktikak egin zenituen?non? Bai, Odon de Apraiz eskolan, euskeraz,zentru laikoa da

-Zer espero zenuen ikastea?zer kapazitate, izaera  edo  konpetentziak gustatuko litzaizuke ikastea edo ikasi zenuen? Nola eman klase, ze baliabide zeuden (materialak), umeen garapen psikologikoa,...

-Behin karrera bukatua, master edo  2º gradoko ikasketa egin zenuennon,nola, noiz,privatua/publikoan..egn zenuen? Bai, psikopedagogia egin nuen Salamancan unibertsitate pribatuan eta master bat "hezkuntza, imnigrazioa eta kulturartekotasuna"ere.
 -Beste karrera egin zenuen magisteritza aparte,zubi-kurtso edo alako zerbait? Zenbat urtetan zehar? ez zen beharrezkoa lau ikasgai izan ziren ostiraletan egiten genituenak, danak psikologiako ikasgaiak ziren. Psikopedagogia 2 urte izan ziren.



LANEAN ZAUDENEAN (egin beharreko egokitzapenak)

Lana bilatzeko prest zaude.
-Oposizioak egin dituzu,EH edo kanpoan?edo sektor pribatuan lan egin duzu?
Berez, EAEn ordezkoen zerrendetan apuntatuta soilik lanean has zaiztezke, magisteritzako titulua eta EGA eskatzen dizute. Hilabeteak igaro ondoren deitzen dizute lanean hasteko. Gero praktikako puntuekin oposaketak egin behar dira eta  zure plaza lortzen duzu. Nafarroan desberdina da, zerrendetan apuntatu, oposaketak gaindituz 4 puntu ematen dizkizute eta lehenago plaza ateratzeko aukera duzu. EAEn urte asko egon dira oposaketarik gabe eta puntu askoko irakasleek bakarrik lortzen dute plaza.

-Zenbat denbora itxaron behar zenuen lanean hasteko? Zenbat denboran zehar? Ordezko moduan ala ez?Apuntatzen zaren ikasturtean normalean ez dute deitzen. Hurrengorako lehenengo hiruhilean deitzen dute. Ordezko moduan hiru bat urte, telefonoz deitzen dizute. Gero bakantea hartzen duzu, urte osorako plaza esleipenetan, eta hau oposaketetan plaza lortu arte aldatzen joan daitekeNire kasuan, Odon de Apraiz ikastolan lan egiten ari naiz eta urte askoz espero dut bertan egotea…Baina lanean leku askota egon naiz; adibidez, Basaurin, Dulantziko eta Aguraingo ikastolan eta Santa Cruz de Campezo. Nafarroan baita , Olaztiko ikastolan lan egin nuen.
-Bitartean, beste formakuntza-kurtso baten bat egin zenuen ?zein,non..?edo  irakaskuntzarekin zerikusirik ez duen beste lanean aritu zinen?
Bai. Garatuko ikastaroak egiten ditut urtero, eusko jaurlaritzak antolatzen ditu eta dohainik dira, 20 ordukoak dira eta gai asko jorratzen dituzte. Bestalde inglesa ikasten dut EOI, laister inglesa derrigorrezkoa izango zaigulako irakasleoi. Ez dut beste ezertan lan egiten.

-Langabezian egon zinen?zenbat denbora zehar?
 Langabezira zoaz bukatzen bazaizu ordezkapen bat edo jardunaldi murriztua baduzu. orain krisia dela eta delegaritzak tardatzen du ordezkoak deitzen 4 egun bajan igaro ondoren LHko tutorei ordezkoa jartzen diete eta HHn hurrengo egunerako. Horrela ordezko asko aurrezten dituzte, beraz ezin dizut zehatz mehatz esan. Lehen gutxi, aste pare bat asko jota, eta deitzen zuten; ez zinen geldirik egoten 4 egun baino gehio. Uda kobratzen da 160 egun lan egin badituzu kurtsoan, bestela ordain sariaren parte proportzionala ordaintzen dizute.

-Finkotasuna lortzen duzun arte, denbora asko pasa egiten da?publikoa/privatuan,erligiosoa,euskeraz..?
Pribatu erligiosoetan bigarren urtea igaro ondoren finkotasuna ematen dizutela uste dut, pozik badaude zurekin. Ikastoletan ez dakit. Publikoan hiru urte ordezkapenak egin ostean plaza lortzen duzu urte osorako eta horrela berritzen doa. EGA baduzu lana errez topatzen da, baina bestela ez duzu lanik egiten.
-Asko kostatzen zaizu ikasitakoa aplikatzen? egia esateko magisteritzan ez nuen gauza handirik ikasi, ez behintzat metodologia aldetik. Psikopedagogian ikasitako ia guztia aplikatu egiten dut egunetik egunera.
-Irakaslea izaten, gehiegi egokitu behar zara? Zaia al da umeei egokitzea edo alrebes? Eta inguruneari?bai, urtero tokatzen zaizun taldeari egokitu behar zara. Pentsa, aurten ijitoen eskola batean nabil. Gero eta argiago dut: zuk ez duzula irakasten ikasten duzun haina. Ikasleein harreman ona izatean da giltz magikoa, bestela ez duzu ezer egiterik. Horregatik gaitasun soziala izatea ezinbestekoa da, malgua izan eta prestatua egon behar zara dauzkazun ume guztiei egokitzeko, kultur, adimen maila, ikasteko erritmo, jarrera anitzak daudelako eta taldeak heterogeneo eta kopurutsuak direlako. Ahal dudana egiten dut, baina oso zaila da guztiengainaino iristea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario