Kartzela batean ikasteari buruz hitz egiten dugunean, helburu desberdinak aipatzen dira hau egiteko, besteak beste honako hauek; kartzelako bakardadea gainditzea, denbora arin igarotzea, kartzelan zaudela ahaztea, etab.
Baina lortu nahi den azken helburua da, atxilotuak hezitzea eta hauen birgizarteratzea lortzea kartzeletik irtetzen direnerako. Hala ere, helburu hau ezin da lortu soilik ikasketetan orduak sartuz besterik gabe, izan ere, ez ditugulako nahi tituludun delitugileak egotea, baizik eta herritar heziak lortzea nahi dugu hauek espetxetik irtetzen direnerako.
Espetxean atxilotuei beharrezko hezkuntza emateko, beharrezkoa da pazientzia asko izatea, eta oso osoko hezkuntza edo “formación integral” delakoa bat ematea. Eta garrantzitsua da ere barneratzea, ezin ditugula epero ezinesko gauzak, honekin esan nahi dudana da, ezin zaiola pertsona bati eskatu, kanpoan egingo ez duen gauza bat, kanpoan tresna gehiago eta hobeagoak izanda.
Bestetik esan ere, ez ditugula prestatu nahi atxilotuak soilik lan mundurako, hau da, lehen gorago aipatu dugun bezala, ez ditugu nahi tituludun delitugileak.
Aipatzeko beste gauza bat da, ulertu behar dugula, edo jakin behar dugula, hezkuntza herritar guztien oinarrizko eskubide bat dela, beraz herritar guztiek dute aukera eskubide hau erabiltzeko, baita espetxe barnean atxilotuta dauden herritarrek ere, eta hori horrela izanik, hau eman beharreko derigorrezko zerbitzu bat da.
Azpimarratu ere, kartzelan dauden atxilotu bakoitzak hezkuntza maila desberdin bat duela, lehenengo maila bat dago, pertsona analfabetugabei zuzendua, eta beste puntan seigarren maila ere badaukagu, bigarren hezkuntzari dagokiona. Azkenik esan, posible dela ere, unibertsitate mailako karrera bat egitea espetxean, eta aukera hau UNED delako erakundeak eskaintzen du.
Aukera hau aurrera eraman ahal izateko atxilotuek matrikularako, liburuetarako eta beharrezko materialerako, beharrezko laguntzak dituzte, eta horren truk eskatzen zaien gauza bakarra da, matrikulatu diren irakasgaietatik %33 gaindituta izatea.
Baina unibertsitateko tituluez gain, atxilotuek badaukate aukera ere beste gai batzuk ikasteko, adibidez, musika edo antzerkia besteak beste.
Honekin bukatzeko azpimarratu, espetxeetan hezkuntza ez zela erabili beharko edo ez zela kalifikatu beharko, atxilotuek duten opari gisa, baizik eta lehen esan dugun moduan, hau herritar denek dugun oinarrizko eskubide bat da, eta hau erabili ahal dute herritar denek, bai espetxetik kanpo zein barruan dauden pertsona denek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario