viernes, 29 de octubre de 2010

4. EKARPENA: Irakasleak sortu ala jaio?

Galdera honi erantzuna emateko, hiru arlo izan behar dira kontutan, ezagutza, teknika eta berezko trebezia edo bokazioa.

Alde batetik, beharrezkoa da irakasleak ezagutza maila egokia izatea arlo ezberdinetan, ikasleek, beraien ikasketa prozesuan izan ditzaketen zalantzak argitzen laguntzeko. Beste aldetik, irakasleak ezagutza pedagogikoak izan behar ditu, metodologia desberdinak aplikatuz, talde eta ikasle bakoitzaren beharretara moldatzeko. Azkenik, berezko trebezia eta bokazioa ere oso garrantzitsuak dira; pazientzia, enpatia,  haurrekin lan egitea, komunikatzeko gaitasuna bezalako ezaugarriak, funtsezkoak baitira irakasle batentzat. Bokazioa berriz, lanbide guztietan arrakasta lortzeko gakoa da, ilusioz eta gogoz, gustuko den lanari ekitea, bere egunerokotasunean  aditzera emango duena, kasu honetan, haurrei helaraziko diena.

Beraz, irakaslea jaio eta garatu egiten da, benetako irakaslea izateko hiru arlo hauek izan eta garatu behar ditu, bere ibilbide profesional osoan ikasi eta jaso behar dituenak.

Baina airean, irakaskuntza munduan egiten ohi diren betiko galderak geratuko dira, irakasleak jaio ala sortu egiten dira? Pedagogia ikasita ziurtatzen al da irakasle ona izatea? Irakasle titulua lortuta, irakasle on bihurtzen al da bat? Hor bukatzen al da ikasi beharrekoa?...

1 comentario:

  1. Lana ez da originala, beraz atal guztian "0"

    http://tinyurl.com/362wshj

    Hau ez da onargarria

    ResponderEliminar