jueves, 28 de octubre de 2010

1. EKARPENA: Homeschooling

Aurkitutako artikulu honek, liburu batetik ateratakoa da, Laura Mascaró idatziko liburutik hain zuzen ere. Laurak, etxean hezitzearen alde dagoela esaten du liburu honetan. Horrez gain,  bere iritzia argudiatzen du Homeschoooling-nari buruzko abantailak eta desabantailak aipatuz .

Laurak argudiatzen du nola, Homeschooling-arekin gure umeen arduraz jabetzen garela era integral batean eta beste pertsonen laguntzarik gabe.
Gainera esaten du, eskolaren helburua bakarrik errendimendu akademikoa eta errendimendu intelektuala garatzea dela. Beste aldetik, eskolak,  garapen emozionala,garapen espirituala, garapen soziala eta garapen fisikoa garatzen ez dituela. Horren ondorioz, familia batzuk beren seme-alabak etxean hezitzen dituzte.

Lauraren iritziz, umeak etxean hezitzen baditugu, hauek ez dute izango denbora zehatz bat ariketak edo jarduerak egiteko. Umea ariketa batekin pozik badago, ordu horretarako denboraren amaiera ailegatzen denean, umeak nahi badu, horrekin jarraituko du. Baina honen ondorioz, etxean hezitzen diren ume gehienak ez daude ohituta eskolan dagoen diziplinara. Ume hauek ez dute ulertzen zergatik existitzen diren arau batzuk eta zergatik bete behar dituzten. Ume batzuen gurasoek ez dituzte seme-alabak  inoiz zigortu eta honen ondorioz haur hauek ez dakite irakasleek zigorrak ezarri ditzaketeela.

Etxean hezitzeak, ondorio onak ditu ere, adibidez; etxean hezitutako umeek, gazteak direnean motibazio maila oso garatuta lortzen dute. Motibazio honen ondorioz,ikasteko askatasun horrek eragin handia dauka errendimendu akademikoan.

Azkenik, aipatzen du eskolara joaten diren umeek etorkizunerako prestatzen direla eta etxean ikasten dutenek ordea, bizitza erreal batean bizitzera mugatzen direla.

Iruzkina:
Nire ustez, etxean hezitzeak alde onak eta txarrak ditu. Alde onak argi daude; askatasun handia dago edozein gauza egiteko, nahi duzun denboran eta nahi duzun ariketarekin, ez duzu goiz jaiki behar, eta garrantzitsuena gurasoen eta umearen arteko erlazioa gogortzen dela da. Hala ere, etxean ikasteak bere alde txarrak ere baditu; haurrak ez du beste haurrekin erlaziorik izango, bakarrik gurasoen afektua eta laguntza edukiko du. Horretarako, denbora asko egon behar dute gurasoak etxean. Langabezian badaude posiblea izan daiteke, baina lanean badaude ez lukete denbora nahikorik izango. Beste desabantaila bat, etxean ikastean titulurik ez lortzea da, eta titulu hori lortzeko edota beste ikasketa batzuk burutzeko aparteko azterketak egin beharko lituzke etxean hezitako haurrak.
Nire ustez irakasteko eredu berezi hau ez da onuragarria haurrarentzat. Izan ere, beste umeekiko harremanak ez ditu garatzen eta horrek berebiziko garrantzia du umeen garapenean.



1 comentario: