martes, 9 de noviembre de 2010

1. GALDERA: Zein da Autokontzeptuaren eragina?

Hasi baino lehen, autokontzeptua zer den bereiztea komenigarria izango zela iruditu zaigu eta autoestima eta autokontzeptuaren arteko desberdintasuna  azalduko dugu.

Autoestima eta autokontzeptua ez dira gauza bera. Autokontzeptua norberaren burua ezagutzea da (norberaren gaitasunak, interesak, zaletasunak, gaitasun ezak...). Autoestima, aldiz, norberaren buruarekin ondo eta berezi sentitzea da, ipinitako helburuak betetzeko gai zarela pentsatzen. Bata eta bestea erlazionatuta daude baina,  izan ere, pertsona batek pentsa dezake gauza bat dela eta, errealitatean, berriz, beste gauza bat dela gerta daiteke. Beharrezkoa da autokontzeptu on bat izatea norberari buruz, ondo egokitzeko eta alai eta modu egokian funtzionatzeko. Esate baterako, umeak bere buruaz edukitzen duen sentimenduak eragin handia daukate guraso, irakasle eta lagunekiko harremanen kalitatetan eta esperientzietan.
             
            Segidan, orokorrean nola eraikitzen den azalduko dugu.  Haurtzaroan, esaterako,  autokontzeptua kanpotik datorkigun informazioarekin eraikitzen dugu. Nahiko orokorra da eta balorazioarekin lotuta dago. “Ni gaiztoa naizela esaten du nire amak” bezalako esanetara mugatzen da. Zigorra eta jasan dezakeen okerrenarekin (ez maitatua sentitzearekin) lotuta azaltzen zaizkio haurrari eta horrela barneratzen ditu.Baina norberak bere burua era batean ikusi arren, kanpotik gauzak beste era batera ikusi daiteke, azal zuriak bizilekuz aldatzean belztu daitezkeen bezala. Hala ere, maiz gure erlazioen aukeran gure ideologia edo izaera berdintsuko pertsonekin lotzen gara. Orduan, bakoitzak eta betirako, bere burua modu berean ikusiko du eta horrek  irekitasunaren eta malgutasunaren aurka jokatzen du. 
         
              Nerabezarotik aurrera ere, gure autokontzeptua besteengandik datorkigu, baina gure buruari galderak egiteko gaitasuna eskuratzen dugu. Horrek berriz ere, bere burua gogorki aztertzera eta nahigabea sortzera eraman dezake. Heldutasunean,  berdin segitzen du eta ordura arte lortu duzuna, horixe zara. Zahartzaroan azkenik, bizitzan zehar zurengan asko sinetsi ez baduzu, azkenean zure buruari balio guztia kentzera iritsiko zara. 

Beste alde batetik, eskolan autokontzeptuaren garapeneko arazoak identifikatzean eta analisi bat egin ondoren, hurrengo ondorioa atera dugu. Eskola influentzia izugarria du haurrarengan beraiek sortuko duten autokontzeptuan parte hartuko dutelako, batez ere arlo akademikoan. Eskola ez du bakarrik formakuntza akademiko bat ematen,beste hainbat ezinbesteko jarrerak ere. horregaitik, heziketa autoritarioa jasotzen duten haurrek autoestima bajua garatzeko joera dute. Izan ere, hezitzaileek ezartzen dizkieten arauak zorrotz betearazten dituzte inongo malgutasunik erakutsi gabe. Hau da, haurraren iritziak garrantziarik ez daukala eta haren pentsaerak  inongo interesik ez dutela transmititzen diete.

Hezitzaile autoritarioen jarreraren guztiz kontrakoa den “laissez-faire” estiloa aplikatzen duten beste irakasleak badaude. Hauek arauak ezartzea eta betearaztea deserosoegia zaiela adierazten dute. Honekin, halako heziketa jasotzen duten haurrek, arauak ez jarraitzeak ez duela eraginik ondoriozta dezake. 

Beraz, autoestima altua garatu dezan, haur batek heziketa autoritatiboa jaso beharko du. Hau da, hezitzaileak arauak zehatz azaldu beharko ditu eta betearazteaz arduratuko da. Baina arauak malgutasuna izango dute haurraren iritziari garrantzia emanez. Modu honetan, haurrari neurri batean bere erabakiak hartzeko aukera emango zaio. Adinez handitzen joan ahala, gero eta arduratsuagoa izateko helburuarekin, erabakiak hartzeko aukera gehiago emango zaio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario