Baina gure gaiari dagokionez, irakasleen ibilbide profesionalari buruz hitz egingo dugu. Sistema berri hau jende ugarik erabiltzen du lanean atzean ez gelditzeko ezinbestekoa delako. Gure adibide garbiena edo gertukoena irakasle eskola da. Irakasle eskolan gero eta gehiago nabaritzen da teknologia berrien eragina eta hain zuzen, horretarako ezinbestekoa longlife learning eta ikastaroak egitea. Irakasleentzako etengabeko hobekuntza garrantzizko kontzeptua da eta ezin dira honetaz ahaztu. Irakasleek beste edozein lanbideko pertsonek baino derrigorrezkoagoa da zeren eta, etorkineko belaunaldian agintari, jendearentzako zerbitzariak, gizartean eragin handiko pertsonak, eta abar hezi egingo baitute. Horregatik, heziketa hori onuratsu eta egokia izan behar da. Horrez gain, ikasleek informazioa lehen baino askoz errazago lor dezakete hainbat teknologiei esker, eta hezitzailea eguneratua ez badago, ezin izango du umea ondo erantzun.
Hona hemen oso esanguratsua den artikulu bat, eta oso ondo azaltzen duena Longlife Learning kontzeptua. Gainera, eta ingelesez egon arren, egunero ikasi eta ikasi egon behar garela islatzen duen bideo interesgarri bat agertzen da.
Longlife Learning-a Txileko unibertsitate batean sortu zen, hain zuzen, Adolfo Ibanez unibertsitatean. Sistema berri hau bizitzan zehar ikasten jarraitzean datza, hau da, unibertsitatean zure karrera amaitzean eta lanean jartzean oraindik ikasten jarraitzea da.
Baina, Longlife Learning-ak ere baditu bere arazoak, denok uler dezakegun bezalaxe edonork ez du teknologia berriak edo beste gauza batzuk barneratzeko eta maneiatzeko erraztasun berbera. Horretarako ezinbestekoa da gaitasun digitala lantzea, hori landu ostean errazagoa izango da teknologia berriak maneiatzea. Gaur egun ere lehen aipatu bezala irakasle eskolan argi eta garbi ikusten da orain dela 20 urte irakasle eskola ikasi zutenak ikastaroak egin behar dituztela gaur egungo metodo eta teknologietara egokitzeko.
Aurreko bideoa ingelesez zegoenez, hurrengo bideo hau igo dugu Longlife Learning metodoa oso ondo adierazten duena, bai irakaskuntza arloan, baigizarte arloan:
No hay comentarios:
Publicar un comentario