jueves, 28 de octubre de 2010

2. EKARPENA: Bulling-a klaseetan

Bullying-ari buruz hausnarketa bat egitea erabaki dugu “Cerro Navia” ikastetxeko albiste baten bideo bat ikusi eta gero. 2009ko abuztukoa da, eta bertan eskolako neska bati bere klasikideek bulling egiten diote, min fisikoak sortzen ailegatu arte.


Betidanik pentsatu  dugu irakasle baten funtzioa haur edo umeen hezkuntza finkatzea dela  adostutako materia irakatsiz eta, aldi berean,  hezkidetza,  errespetua eta horrelako baloreak  erakusten. Gainera, irakasle batek bere ikasleen ezaugarriak eta beharrak ezagutu behar dituela esaten da, horrela kurtsoan zehar, akademikoki eta bere nehurrian laguntza emango dio baina baita ere, bere ikasleek arazorik badute hauek konpontzen lagundu beharko du. Azken denboraldi honetan, askotan entzun dira bortizkeri kasuak ikasgeletan: irainak, jipoiak, mespretxuak...eta ikasleen artean ez ezik, ikasle irakasleengan areagotu dira. Egoera hauek jasanezin bihurtu dira ikastetxe batzuetan eta irakasleek neurriak hartu behar izango lukete. Baina normalean, ikasle askoei ez zaie gustatzen beraien arazoei buruz hitz egitea eta horregatik, irakasle baten betebeharra  bere ikasleentzat onuragarria dena ematea da, gauzak ondo doazela bermatzeko, eta haurren artean arazo larririk ez gertatzeko.

Hezkuntza egokiak izugarrizko garrantzia du etorkizuneko gizon-emakumeak hezten diren neurrian eta horretarako, beharrezkoak dira bokazioa duten irakasleak eta hezkuntzaren garrantziaz jabetzen diren irakasleak. Horregatik, autoritatea indartu beharrean, ikasleengana hurbildu beharko lirateke, hezkuntza prozesuan beraien gida izaten, eta ez haiengandik gehiago urruntzen. Hala ere, argi dago kasu batzuek oso zailak direla, baina azkenean gertatzen dena da ikasle gatazkatsuek hezkuntzaren, familien eta gizarte osoaren kaltetuak direla, nahiz eta beraiek kontrakoa pentsatu.

Edozein irakasle bullying kasu baten aurrean badago, hau da, gehiegikeriko kasu bat gertatzen denean, biktima nahiz erasotzailearekin banan-banan bildu beharko da, eta beraiekin hitz egin zer gertatu den jakiteko. Hori egin ondoren, gainontzeko ikasleekin gauza bera egin beharko luke, normalean askok beldurra izaten dute zeren eta zerbait esanez gero, hurrengo biktimak izango baitirela pentsatzen dutelako. Ikasleekin hitz egin eta gero, egokiena izango litzateke bi alderdietako familiekin harremanetan jartzea, umeei gertatzen ari zaiena azaltzeko eta egoerari irtenbideak bilatu ahal izateko.

Segidan, bullyingari buruzko bideo bat aukeratu dugu non zer den, nola detektatzen den eta abarreko ideak azaltzen diren komiki baten modukan eta gero datuak eta definizioak ematen hasten da.

Bullying-aren beste aurpegi bat, haurrek irakasleei egiten dietena da. CSI-CSIF (Central Sindical Independiente y de Funcionarios) aurkeztu duen itxostenean, hamar irakasletik zazpik noizbait erasoak  eta hitz jazarpenak hartu dituztela esaten du. Eta eraso horiek batez ere, 12 eta 16 urte bitarteko gazteetn eskutik gertatzen dira. 
Egoera hauek irakasleei min handia sortzen die, bai fisikoki bai psikologikoki, haien eskolako eta etxeko bizitza eraldatzen. Hauetako askok desmotibatutak sentitzen dira lanera joateko eta batzuk beldurra sentitzen dute klaseetan sartzerakoan ere. Informe honek esaten du baita, inkestatutako irakasle gehienek diote Finlandian dagoen sistema moduko bart ezartzea nahi dutela, hau da, modu berean hartzen duena polizia edo irakasle bat jazartzea.






Amaitzeko, azpimarratu behar da irakaslearen lana garrantzitsua dela honelako gertaerak antzemateko  garaian, egoera horretatik oso gertu bizitzen  delako, eta bere esku-harmena egoerari konponbidea, neurri batean gutxienez, ekar dezakeela iruditzen zaigulako.  Baita esan nahiko genuke, irakaslearen paperak izugarrizko garrantzia duela, batez ere, haurren sozializazio prozesuan eta  irakasteko garaian, beraz adi egon beharko gara eta gaur haiek ere egotea eskatzen diegu honelako gertaerarik gehiago eman ez daitezen.
Ondoan dagoen grafikoanerakusten du bullying-a nola ematen den lurralde desberdinetan neska-mutila bananduta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario