martes, 9 de noviembre de 2010

4. EKARPENA: Kudeaketa Emozionala Ikasgeletan

Aurkitutako artikulu honetan,  emozioei buruz eta sentimenei buruz  hitz egiten du. Bertan emozioak eta sentimenduak kudeatzeko gako batzuk azaltzen dira. Irakaskuntza munduan, hau da, irakasleen eta ikasleen munduan, bi kontzeptu hauek oso garrantzi handia dutela pentsatzen dugu. Irakaslearen garapen pertsonalean faktore hauek oso garrantzitsuak dira, pertsonak nolakoak diren ikusten laguntzen digutelako.

Emozioak, inguruko estimulu batzuei egokitzeko moduak irudikatzen dituen gertaera da. Sentimenak, nahiz eta emozioekin lotuta egon, beraien esanahia oso desberdina da. Sentimendua emozioaren emaitza da, gizakiaren garunaren dinamikaren parte da eta honek egunero gertatzen diren egoeren aurrean erreakzionatzen uzten dio.

Irakasle batek, ez dela errespetatuta sentitzen badu, hau da, egoera eskuetatik joan egiten zaiola ikusten badu, obeditua eta klaseko egoera kontrolpean duela sentitu behar du. Ondorioz, irakaslea bere behar ez - konstruktiboak alde batera uzten saiatu behar da, bestela ikasgelan egoera deserosoa sortuko luke.

Irakasleak inoiz ezin du ahaztu, emozioak eranskorrak direla, maitasunaren antzera, hau da, hauek ez dira  bilatzen ezta aurkitzen ere, baizik eta erantsi egiten dira. Horrela, irakaslea gaizki sentitzen bada, ikasleak berehala ohartuko dira eta egoera hau bi aldeentzat deserosoa bihur daiteke. 

      Horretaz gain, irakasleak bere ikasleei aktiboki galdetu behar die nola sentitzen diren, edo egoera hobetzeko zer egin daitekeen. Hau oso beharrezkoa da irakaslearen garapen pertsonalerako, ikasleengandik asko ikasi dezake eta.

Laburbilduz, irakasle baten garapen pertsonalean eragiten duten faktoreen artean emozioak eta sentipenak garrantzi handia daukate. Ikasgela batean egoteko, bi faktore hauek modu egokian garatuak egon behar dira, bestela, ikasleak irakaslea gelan ongi sentitzen ez dela ohartuko dira. Kasu hauetan egoerari buelta ematea behar-beharrezkoa dela iruditzen zaigu.

Gainera sentimenduak eta emozioak adierazteak askatasun kutsua du, hau da, gure barneko gauzak ateratzeko beta dugu eta hau onuragarria da pertsona barnetik askatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario