viernes, 29 de octubre de 2010

SARRERA: 2. Atala

     Irakaskuntza funtzioa ikasgaiaren bigarren atal honetan, irakasleen ibilbide profesionalari buruz zenbait aspektu aztertuko ditugu. Lan honekin gure etorkizunerako baliagarria izango den informazioa lortuko dugu. Baita, lanean hasterakoan aurkitu ditzakegu zenbait arazo eta eginbeharraz ohitzeko ondo etorriko zaigu.
      
Hasteko, benetako irakasle bati entrebista bat egingo diogu eta bere kurrilumari  buruz hitz egingo digu. Horretaz aparte, beste irakasle asmatu baten kurrikuluma asmatuko dugu. Gero, haien artean dauden konparaketa txiki bat egingo da. Segidan, irakasle ibilbide profesionalari buruz ere, 4 ekarpen desberdin egingo ditugu. Azkenez, informazio honek mapa kontzeptual batean sinplifikatuko dugu.


1. GALDERA: Asmatutako ibilbide profesionala

Amaia Albizua,  Bilbon jaio da
·   Haurtzaindegira doa (herri bateko ikastola batean – euskaraz) (1-3 urte)
·   Haur hezkuntza egiten du (herri bateko ikastola batean) (3-5 urte)
·   Lehen hezkuntza (herri bateko ikastola batean) (6-12 urte)
·   DBH egiten du ikastolan, bere gurasoak dibortziatzen dira eta oso gaizki pasatzen du denbora horretan eta azkenean kurtsoz errepikatu beharko du. (13-17 urte)
·   Batxilergoa hiri bateko institutuan egiten du -> SELEKTIBITATEA gainditzen du eta
·   Unibertsitatera doa, magisteritza burutzeko, Heziketa Fisikoa egingo du Gasteizen UPVn. Hemen gaitasun batzuk ikasten ditu, adibidez; autokontrola, enpatia, abilitate sozialak, automotibazioa, autokontzientzia, jende aurrean hitz egiten jakitea etabar.
·   Karrera amaitzen du
·   IVEFen hasten da eta 4.kurtsoan sartzen da automatikoki.
·   2 urtetan amaitzen ditu ikasketak
·   Lana bilatzeko prest dago
·   Ordezkoen zerrendetan apuntatzen da (bitartean zerbitzari bezala lan egiten du)
·   Urte erdi itxoiten eta azkenean deitzen diote sustituzio/ordezkapen bat egiteko
·   Ordezkapen horretan urte bat egoten da, DBHn klaseak ematen (urte honetan umeengan asko ikasten du)
·   Bakarrik ordezkapenak egiteko hartzen diote eta langabezian geratzen da
·   Berriro lana bilatu
·   Berriro deitzen diote beste institutu batean sustituzio/ordezkapen bat egiteko batxilergoan, eta 2 hilabete egoten da.
·   Langabezia kobratzen du
·   Curriculumnak botatzen ditu eskola pribatuetan, eta deitzen ez diotenez 5 urte Guatemalara joaten da klaseak ematera
·   Bueltatzean, urte bat egoten da oposizioetara prestatzen da eta azkenean bakantea lortzen du eta lanean hasten da.
·   Alboan dagoen herri bateko ikastola batean hartzen diote finko
·   4.mailan hazten da lan egiten eta ume hiperaktibo batekin topatzen da
·   Ume horrekin kontu handia izan behar du, zeren ume hauek arreta falta handia daukate, taldearekin arazoak izaten dituzte eta ez dira ondo moldatzen
·   6 urte pasatu eta gero 6. mailara pasatzen diote, baina baja hartu behar du eta 11 hilabete egoten da bajarekin.
·   Lanera bueltatzen da
·   Jubilatu arte 6.mailan egoten da klaseak ematen



2.GALDERA: Benetazko irakaslearen ibilbide profesionala

Izena: Marta (neska)
urteak: 28
bizi-lekua: Gasteiz
erosteko ahalmena: erdi maila
euskera badakizu? bai


IKASLEA ZINENEAN

-Jaio lekua?
Gasteizen
-Haurtzaindegira joan zinen? Bai Non zegoen kokatuta?: Gasteizen, Zaramagan;Hirian ez?: hirian,bai  Euskera edo erderaz: euskeraz D eredua ; Erligiosoa edo laikoa: laikoa
-Haurtzaroan,eskola/ ikastolara batera joan zinen? eskola publikora ,Euskera/erderaz: euskeraz erligiosoa zen? ez, laikoa
-Lehen hezkuntza non egon zenuen?eskola/ikastola, euskera/erderaz,erligiosoa? haur hezkuntza eta lehen hezkuntza zentru berean, Odon de Apraiz eskolan,euskeraz, laikoa
-DBH egin zenuen?  Institutu/eskola, euskera/gaztelaniaz,ereligiosoa zen? BUP 1º eta 2º maila eta  Natur eta osasun zientzietakoa.batxilergoa Koldo Mitxelena institutuan egin nuen eta D ereduan
- Selectivitatea egin zenuen?Bai


MAGISTERITZA EGITEN ZENUENEAN

-Zergatik egin zenuen magisteritza?
 Txikitatik irakasle izan nahi nuen. Panpinak nere aurrean jartzen nituen eta azalpenak ematen nizkien.

-Non egin zenuen? hiri/herrian, publika /privatua,..? Bilboko UPV magisteritza eskolan, Arangoitin dago.
-Magisteritza ze espezialitatea hartu zenuen? musika hezkuntza
-Praktikak egin zenituen?non? Bai, Odon de Apraiz eskolan, euskeraz,zentru laikoa da

-Zer espero zenuen ikastea?zer kapazitate, izaera  edo  konpetentziak gustatuko litzaizuke ikastea edo ikasi zenuen? Nola eman klase, ze baliabide zeuden (materialak), umeen garapen psikologikoa,...

-Behin karrera bukatua, master edo  2º gradoko ikasketa egin zenuennon,nola, noiz,privatua/publikoan..egn zenuen? Bai, psikopedagogia egin nuen Salamancan unibertsitate pribatuan eta master bat "hezkuntza, imnigrazioa eta kulturartekotasuna"ere.
 -Beste karrera egin zenuen magisteritza aparte,zubi-kurtso edo alako zerbait? Zenbat urtetan zehar? ez zen beharrezkoa lau ikasgai izan ziren ostiraletan egiten genituenak, danak psikologiako ikasgaiak ziren. Psikopedagogia 2 urte izan ziren.



LANEAN ZAUDENEAN (egin beharreko egokitzapenak)

Lana bilatzeko prest zaude.
-Oposizioak egin dituzu,EH edo kanpoan?edo sektor pribatuan lan egin duzu?
Berez, EAEn ordezkoen zerrendetan apuntatuta soilik lanean has zaiztezke, magisteritzako titulua eta EGA eskatzen dizute. Hilabeteak igaro ondoren deitzen dizute lanean hasteko. Gero praktikako puntuekin oposaketak egin behar dira eta  zure plaza lortzen duzu. Nafarroan desberdina da, zerrendetan apuntatu, oposaketak gaindituz 4 puntu ematen dizkizute eta lehenago plaza ateratzeko aukera duzu. EAEn urte asko egon dira oposaketarik gabe eta puntu askoko irakasleek bakarrik lortzen dute plaza.

-Zenbat denbora itxaron behar zenuen lanean hasteko? Zenbat denboran zehar? Ordezko moduan ala ez?Apuntatzen zaren ikasturtean normalean ez dute deitzen. Hurrengorako lehenengo hiruhilean deitzen dute. Ordezko moduan hiru bat urte, telefonoz deitzen dizute. Gero bakantea hartzen duzu, urte osorako plaza esleipenetan, eta hau oposaketetan plaza lortu arte aldatzen joan daitekeNire kasuan, Odon de Apraiz ikastolan lan egiten ari naiz eta urte askoz espero dut bertan egotea…Baina lanean leku askota egon naiz; adibidez, Basaurin, Dulantziko eta Aguraingo ikastolan eta Santa Cruz de Campezo. Nafarroan baita , Olaztiko ikastolan lan egin nuen.
-Bitartean, beste formakuntza-kurtso baten bat egin zenuen ?zein,non..?edo  irakaskuntzarekin zerikusirik ez duen beste lanean aritu zinen?
Bai. Garatuko ikastaroak egiten ditut urtero, eusko jaurlaritzak antolatzen ditu eta dohainik dira, 20 ordukoak dira eta gai asko jorratzen dituzte. Bestalde inglesa ikasten dut EOI, laister inglesa derrigorrezkoa izango zaigulako irakasleoi. Ez dut beste ezertan lan egiten.

-Langabezian egon zinen?zenbat denbora zehar?
 Langabezira zoaz bukatzen bazaizu ordezkapen bat edo jardunaldi murriztua baduzu. orain krisia dela eta delegaritzak tardatzen du ordezkoak deitzen 4 egun bajan igaro ondoren LHko tutorei ordezkoa jartzen diete eta HHn hurrengo egunerako. Horrela ordezko asko aurrezten dituzte, beraz ezin dizut zehatz mehatz esan. Lehen gutxi, aste pare bat asko jota, eta deitzen zuten; ez zinen geldirik egoten 4 egun baino gehio. Uda kobratzen da 160 egun lan egin badituzu kurtsoan, bestela ordain sariaren parte proportzionala ordaintzen dizute.

-Finkotasuna lortzen duzun arte, denbora asko pasa egiten da?publikoa/privatuan,erligiosoa,euskeraz..?
Pribatu erligiosoetan bigarren urtea igaro ondoren finkotasuna ematen dizutela uste dut, pozik badaude zurekin. Ikastoletan ez dakit. Publikoan hiru urte ordezkapenak egin ostean plaza lortzen duzu urte osorako eta horrela berritzen doa. EGA baduzu lana errez topatzen da, baina bestela ez duzu lanik egiten.
-Asko kostatzen zaizu ikasitakoa aplikatzen? egia esateko magisteritzan ez nuen gauza handirik ikasi, ez behintzat metodologia aldetik. Psikopedagogian ikasitako ia guztia aplikatu egiten dut egunetik egunera.
-Irakaslea izaten, gehiegi egokitu behar zara? Zaia al da umeei egokitzea edo alrebes? Eta inguruneari?bai, urtero tokatzen zaizun taldeari egokitu behar zara. Pentsa, aurten ijitoen eskola batean nabil. Gero eta argiago dut: zuk ez duzula irakasten ikasten duzun haina. Ikasleein harreman ona izatean da giltz magikoa, bestela ez duzu ezer egiterik. Horregatik gaitasun soziala izatea ezinbestekoa da, malgua izan eta prestatua egon behar zara dauzkazun ume guztiei egokitzeko, kultur, adimen maila, ikasteko erritmo, jarrera anitzak daudelako eta taldeak heterogeneo eta kopurutsuak direlako. Ahal dudana egiten dut, baina oso zaila da guztiengainaino iristea.

3.GALDERA : Hona hemen IRAKASLEAREN IBILDIDEAri buruzko Power Point-a:

1.EKARPENA: Irakaslearen etengabeko ikaskuntza: Long Life Learning

   Lehenengo ekarpen honetan, Longlife Learning metodoa aztertuko dugu. Horretarako hurrengo artikulua erantsi dugu  Eusko Jaurlaritza urtero kaleratzen dituen prestakuntza kurtsoei buruz. Esan beharrekoa da, gizakia bizitzan zehar etengabe ezagutza berriak ikasten eta eguneratzen egon behar dela, bestela atzeratuak geratu luke. Orduan, gizartean ez litzateke ondo egokituko eta erlazio sozialak galduko lituzke.


Baina gure gaiari dagokionez, irakasleen ibilbide profesionalari buruz hitz egingo dugu. Sistema berri hau jende ugarik erabiltzen  du  lanean atzean ez gelditzeko ezinbestekoa delako. Gure adibide garbiena edo gertukoena irakasle eskola da. Irakasle eskolan gero eta gehiago nabaritzen da teknologia berrien eragina eta hain zuzen, horretarako ezinbestekoa longlife learning eta  ikastaroak egitea. Irakasleentzako etengabeko hobekuntza  garrantzizko kontzeptua da eta ezin dira honetaz ahaztu. Irakasleek beste edozein lanbideko pertsonek  baino derrigorrezkoagoa da zeren eta, etorkineko belaunaldian agintari, jendearentzako zerbitzariak, gizartean eragin handiko pertsonak, eta abar hezi egingo baitute. Horregatik, heziketa hori onuratsu eta egokia izan behar da. Horrez gain, ikasleek informazioa lehen baino askoz errazago lor dezakete hainbat teknologiei esker, eta hezitzailea eguneratua ez badago, ezin izango du umea ondo erantzun.



Hona hemen oso esanguratsua den artikulu bat, eta oso ondo azaltzen duena Longlife Learning kontzeptua. Gainera, eta ingelesez egon arren,  egunero ikasi eta ikasi egon behar garela islatzen duen bideo interesgarri bat agertzen da.

 Longlife Learning-a Txileko unibertsitate batean sortu zen, hain zuzen, Adolfo Ibanez unibertsitatean. Sistema berri hau bizitzan zehar ikasten jarraitzean datza, hau da, unibertsitatean zure karrera amaitzean eta lanean jartzean oraindik ikasten jarraitzea da.

Baina, Longlife Learning-ak ere baditu bere arazoak, denok uler dezakegun bezalaxe edonork ez du teknologia berriak edo beste gauza batzuk barneratzeko eta maneiatzeko erraztasun berbera. Horretarako  ezinbestekoa da gaitasun digitala lantzea,  hori landu ostean errazagoa izango da teknologia berriak maneiatzea. Gaur egun ere lehen aipatu bezala irakasle eskolan argi eta garbi ikusten da orain dela 20 urte irakasle eskola ikasi zutenak ikastaroak egin behar dituztela gaur egungo metodo eta teknologietara egokitzeko.


Aurreko bideoa ingelesez zegoenez, hurrengo bideo hau igo dugu Longlife Learning metodoa oso ondo adierazten duena, bai irakaskuntza arloan, baigizarte arloan:



2. EKARPENA: Irakasleak XXI. mendean


XXI.mendeko irakaslei buruz hitz egiteko, lehenik eta behin aurreko mendeetako irakasleen izaera edo formakuntza erakutsi behar dugu. Lehen egondako irakasleek, normalean, elizako pertsonak ziren. Irakasle hauek, instruktoreak ziren. Ikasleen autonomia eta askatasuna zigortzen eta debekatzen zuten eta metodologia bat zuten non teknologia ez zen sartzen. Irakasleek ikasleei zigortzeko jotzen zituzten eta haien ustez, umeek bakarrik ikasten zuten egia eta azertuekin. Haien metodologia eta pentsaera bere formakuntzan ikasita zuten.

            Gaur egun, hezkuntza, umeen jarrera eta irakasleen formakuntza aldatu egin dira. Umeek ez dira lehen bezalakoak ezta haien beharrak ere. Oraingo irakasleek, batetik, motibazioa behar dute. Motibazioa oso garrantzitsua da haien formakuntzan. Motibatuz gero, ikasleek ezagutzak errazago ulertuko eta ikasiko dituzte. Beste alde batetik, mende honetako irakasleek ezin dute irakasleen papera bakarrik bete, umeek arazo familiarrak eta sozialak dituzte, beraz, lagun edo langile sozialen moduan jokatu behar dute, hau da, bitartekoak dira. Haurrak laguntza behar duenean, irakasleak ezin du uko egin laguntza emateari, betiere autoritatea eta errespetua inposatuz. Mende honetako irakasle baten formakuntzan, teknologi berrien ezagutzak funtsezkoak dira. Metodologia aldatu egin da, oraingoan, akatsak ikaste prozesuan garrantzitsuak dira, eta ikasleen autonomia baloratu egiten dute. Irakasle berrien heziketan, ikasleek bere kabuz ikasteko animatzea dago gauza aipagarrienetarikoak.

Gauden mendean irakaskuntzaren helburuak desberdinak dira, hobeto esanda, irakasleek ikasleei ikasteko irakatsi behar dizkieten helburuak desberdinak dira. Lehen, irakasleek haurrak hezten zituzten alfabetatugabeak ez izateko ( izan ere, jende asko eskolagabea zen). Gaur egun, irakasleek ikastearen balioa ezagutzen dute eta haren garrantziaren berri dira. Amaitzeko, esan behar dugu denbora pasa ahala, helburu, metodologia eta irakaskuntzaren egoera aldatzen joaten direla, hots, hurrengo mendean, mende honetako irakaskuntzaren egoera aztertuz, oso desberdina izango da.

Gai hau hautatu dugu, gu ere mende honetako irakasleak izango garelako. Lehen, irakasleen formakuntza eta klaseak emateko joera desberdinak ziren oraingoarekin konparatuz. Denborak gauzak aldatu egin ditu eta honekin batera, gizartearen eskaerak. Irakasleak denbora pasa ahala, gehiago formatu behar dira eta modu desbedinez. Kontu honen isla geratzeko eta zuek uler dezazuen , artikulu hau irakurtzea propozatzen dizuegu.


3. EKARPENA: Irakaskuntza kartzelan

Kartzela batean ikasteari buruz hitz egiten dugunean, helburu desberdinak aipatzen dira hau egiteko, besteak beste honako hauek; kartzelako bakardadea gainditzea, denbora arin igarotzea, kartzelan zaudela ahaztea, etab.

Baina lortu nahi den azken helburua da, atxilotuak hezitzea eta hauen birgizarteratzea lortzea kartzeletik irtetzen direnerako. Hala ere, helburu hau ezin da lortu soilik ikasketetan orduak sartuz besterik gabe, izan ere, ez ditugulako nahi tituludun delitugileak egotea, baizik eta herritar heziak lortzea nahi dugu hauek espetxetik irtetzen direnerako. 

Espetxean atxilotuei beharrezko hezkuntza emateko, beharrezkoa da pazientzia asko izatea, eta oso osoko hezkuntza edo “formación integral” delakoa bat ematea. Eta garrantzitsua da ere barneratzea, ezin ditugula epero ezinesko gauzak, honekin esan nahi dudana da, ezin zaiola pertsona bati eskatu, kanpoan egingo ez duen gauza bat, kanpoan tresna gehiago eta hobeagoak izanda.

Bestetik esan ere, ez ditugula prestatu nahi atxilotuak soilik lan mundurako, hau da, lehen gorago aipatu dugun bezala, ez ditugu nahi tituludun delitugileak.

Aipatzeko beste gauza bat da, ulertu behar dugula, edo jakin behar dugula, hezkuntza herritar guztien oinarrizko eskubide bat dela, beraz herritar guztiek dute aukera eskubide hau erabiltzeko, baita espetxe barnean atxilotuta dauden herritarrek ere, eta hori horrela izanik, hau eman beharreko derigorrezko zerbitzu bat da.

Azpimarratu ere, kartzelan dauden atxilotu bakoitzak hezkuntza maila desberdin bat duela, lehenengo maila bat dago, pertsona analfabetugabei zuzendua, eta beste puntan seigarren maila ere badaukagu, bigarren hezkuntzari dagokiona. Azkenik esan, posible dela ere, unibertsitate mailako karrera bat egitea espetxean, eta aukera hau UNED delako erakundeak eskaintzen du.

Aukera hau aurrera eraman ahal izateko atxilotuek matrikularako, liburuetarako eta beharrezko materialerako, beharrezko laguntzak dituzte, eta horren truk eskatzen zaien gauza bakarra da, matrikulatu diren irakasgaietatik %33 gaindituta izatea.  

Baina unibertsitateko tituluez gain, atxilotuek badaukate aukera ere beste gai batzuk ikasteko, adibidez, musika edo antzerkia besteak beste.

Honekin bukatzeko azpimarratu, espetxeetan hezkuntza ez zela erabili beharko edo ez zela kalifikatu beharko, atxilotuek duten opari gisa, baizik eta lehen esan dugun moduan, hau herritar denek dugun oinarrizko eskubide bat da, eta hau erabili ahal dute herritar denek, bai espetxetik kanpo zein barruan dauden pertsona denek.  

4. EKARPENA: Irakasleak sortu ala jaio?

Galdera honi erantzuna emateko, hiru arlo izan behar dira kontutan, ezagutza, teknika eta berezko trebezia edo bokazioa.

Alde batetik, beharrezkoa da irakasleak ezagutza maila egokia izatea arlo ezberdinetan, ikasleek, beraien ikasketa prozesuan izan ditzaketen zalantzak argitzen laguntzeko. Beste aldetik, irakasleak ezagutza pedagogikoak izan behar ditu, metodologia desberdinak aplikatuz, talde eta ikasle bakoitzaren beharretara moldatzeko. Azkenik, berezko trebezia eta bokazioa ere oso garrantzitsuak dira; pazientzia, enpatia,  haurrekin lan egitea, komunikatzeko gaitasuna bezalako ezaugarriak, funtsezkoak baitira irakasle batentzat. Bokazioa berriz, lanbide guztietan arrakasta lortzeko gakoa da, ilusioz eta gogoz, gustuko den lanari ekitea, bere egunerokotasunean  aditzera emango duena, kasu honetan, haurrei helaraziko diena.

Beraz, irakaslea jaio eta garatu egiten da, benetako irakaslea izateko hiru arlo hauek izan eta garatu behar ditu, bere ibilbide profesional osoan ikasi eta jaso behar dituenak.

Baina airean, irakaskuntza munduan egiten ohi diren betiko galderak geratuko dira, irakasleak jaio ala sortu egiten dira? Pedagogia ikasita ziurtatzen al da irakasle ona izatea? Irakasle titulua lortuta, irakasle on bihurtzen al da bat? Hor bukatzen al da ikasi beharrekoa?...

Mapa kontzeptuala: Irakaslearen Ibilbidea

Irakaslearen ibilbidearen mapa kontzeptuala ikusteko klikatu hemen.

Gehigarriak: AMARA BERRI (bideoa)

Jarraian, amara berri ikastetxearen funtzionamenduari buruzko bideo labur bat eskegi dugu interesgarria iruditu zaigulako. Bertan oso ondo azaltzen du ikastetxea dituen proposamenak irakasleengan eta ikasleengan. Teknologia berriei garrantzi asko ematen diote,adibidez, eta klase emateko beste formula berri batzuk ditu. Euskal  Herrian,  Bizkaian eta Gipuzkoan ematen da bakarrik beste eskola hau.Gehiago nahi baldin baduzue...ikusi hurrengo bideoa:

jueves, 28 de octubre de 2010

SARRERA: Irakas Funtzioa

Kaixo Irakurleok!!

Ongi etorri gure blogera, "Irakas Leoixa" deitzen dena. Blogaren sortzaileak eta landuko duguna Leire Palacios eta Oihane de Urbieta gara. Eta sarrera honek 1. atalarekin hasteko da.

Lehenik eta behin, gustatuko litzaiguke azaltzea 1. atal hau irailan egin beharko genuela, baina oraindik ez geunden klasean, horregaitik, orain egiten dugu. 

3 ekarpen, 2 galdera eta gehigarriak betetzen dute mapa kontzeptualarekin batera. Honekin,  irakasgaiak esaten duen bezala, irakasleen eginkizunak definitzen saiatuko gara, bukaeran, irakasleen eginbeharren inguruko ideia zehatzagao bat izan ditzagun. Horrela, irakasleen lanaren nondik norakoak definitzen lagunduko ditugu, baina oraingo honetan agaur egungoko gaiak oinarritzat hartuta.

Lanean aritu gara informazioa bilatzen eta zuentzako ahalik eta modu egokienean jartzen. Orduan, espero dugu zuen gustokoa izatea eta gutxienez, idei orokor bat hartzea.

Aurrera!!

1.GALDERA: Zer egin eta behar du hezitzaile batek ume batek tratu txarrak jasotzen dituela susmatzen badu?

Gaur egun, tratu txarrak arazo larritzat har ditzakegu . Urte asko darama jendeak honen kontra borrokatzen, baina oraindik ez da ezer lortu. Tratu txarren barruan indarkeria sexistak eta haurren indarkeriak aipa ditzakegu, besteak beste.

Haurrek jasotzen dituzten tratu txarrak hainbat motatakoak izan daitezke:
- Tratu txar fisikoa: heldu batek haur bati nahita egindako eraso fisikoa.
-Uzte fisikoa: umearen oinarrizko beharrak modu egoki batean ematea edo ez ematea. Adibidez: osasuna, hezkuntza, janaria, segurtasuna, garbitasuna…
- Uzte emozionala: egoera honetan umeak ez du gurasoen afektua eta segurtasuna jasotzen,  ezta maitasuna ere.
-Sexu abusua: heldu batek ume bat plazer sexuala lortzeko egindako jazarpena.
-Tratu txar emozionala: umeak mespretxuak, gaitzespenak, zemaiak edo irainak bere gurasoengandik jasotzen dituenean.

Hauek dira hezitzaileek ezagutu behar dituen tratu txar motak. Horretaz aparte jakin behar du nola jokatu egoera honen aurrean eta nola ohartu tratu txarrak jasotzen dituen haurrez.
Fisikoa bada, konturatu daiteke umea gorputzean ubelak badituen behatuz edo arreta gutxi jartzen badu edo behin betiko buruko minak baditu …
Psikologikoa bada, umea pasiboa, lotsatia eta ikasteko arazoekin agertzen da. Ez du jolastu nahi eta oraindik txikia bada, esfinterraren kontrola berriro galdu dezake.
Sexu abusua badago, honela konturatu gaitezke; umearen adinerako ezagutza sexual ugari badauzka edo umea zauriak baditu bere organo sexualetan , zailtasunak baditu ibiltzeko edo beste umeekiko harremanak latzak direnean.

Orduan, hezitzaileak tratu txar mota guztiak ezagutzen dituenean eta haur batek tratu txarrak jasotzen dituen ala ez nola behatu dakienean geratzen zaion bakarra arazoaren aurka nola jokatu jakitea da.
Irakaslea pertsona egokiena da egoera honetaz konturatzeko, izan ere, egun guztiak umearekin harremanak izaten ditu eta haurraren jarrera bere adinerako arraroak diren ikus dezake.
Honekin bukatzeko, irakasleak bilatu behar du gurasoekin hitz egiteko modurik egokiena. Adibidez, gurasoekin hitz egitean konturatu gaitezke umeak gurasoen partetik tratu txarrak jasotzen dituen ala ez


http://www.youtube.com/watch?v=lU6ieEBwTh4

2.GALDERA: Zer da Teknologia Berria hezkuntzan?

Teknologia berrien eta hezkuntzaren gaia aukeratu dugu hainbat bideo eta dokumentu ikusi ondoren. Horregatik, adierazgarria iruditu zaigun bideo hauek aurkezten dizuegu. Baita beste bideo  hau igo dugu eskola tradizionala eta 2.0 eskolen arteko desberdintasuna aurkezten duelako. Honekin batera, zer eraginak ekartzen duten ikasleengan erreferentzia egiten du.
Hurrengo bideo hau oso ona eta esanguratsua iruditu zaigu, 2.0 irakasleari buruz hitz egiten duelako eta zein ezaugarri eduki beharko luke klaseak ematerakoan. Honen ondorioz galdera interesgarri hau eratu dugu. Ikustea gomendatzen dizuegu!! 




Baita gaur egun ere, teknologia berrien erabilera gizarte  gehienetan zabalduta dago eta teknologia hauek aurrera egin dute gelditu gabe, eta oso azkar gainera, baina gizarteari laguntzen. Esate baterako, ordenagailuetako programak badaude argazkiak eta lanen egiturak aldatzeko, edo matematiko softwareak eegiten ditugun eragiketekin laguntzeko. Horregatik oso baliagarria eta erabilgarria izango litzateke eskoletan honelako materiala edukitzea haurrei ikasgai desberdinak aurrera eramatea errezago egingo zitzaien  eta.



Lehen esan dudan bezala, teknologia oso arin aurrera egiten du eta ia urte erdiro izugarrizko berriketak gertatzen dira. Honen ondorioz, erabiltzen dituztenoek eguneratuak egon behar dira bai hardward bai software berriekin galdutak ez egoteko. Hauxe dela eta, ikasgeletan teknologia erabiliko balitz umeek ez litzateke hain galduak egongo gaur egun textu liburuekin dauden bezala, zeren eta ordenagailuei eta abarrei txikitatik ohituak baitaude. Eta honen helburua izango zen klasea ematerakoan metodologia berriak era eraginkorragoan erabiltzea. Gaur egun dauden metodologiak nahiko aspergarriak dira ikasleentzako entzun eta burutzea bakarrik delako, eta irakasleek liburuan agertzen dena baino ez dute azaltzen.

Oraintze bertan izendatutako metodologia aldatu behar dela uste dugu eta umeak aktiboak bihurtu behar direla ez aspertzeko, horrela arreta gehiago jarriko dute eta. Orduan ikasle berak berarentzko  egokia den informazio eta galderak hartuko ditu eta ez du irakasleari galdetuko. Baita ikasgai desebrdinetan teknologia berrien erabiltzearekin materiala desberdina izango da, esaterako, mapa interaktiboak, bideoak (telebistakoak edo youtube-koak, adibidez), argazkiak… edo hitz gutxietan esanda,  internet sarea erabiltzea. Baina horretarako, ikasgeletan ordenagailu eramangarriak eta pertsonalak sartu beharko dira. Hau barik, irakasleek klaseak emateko orduan liburuak edo paperezko mapak bakarrik edukiko ditu  eta. Ondorioz, irakasleek  prestatuak egon beharko dira 2.0 ikasgela bat izateko eta metodologia honekin klaseak ematea. Zeren eta teknologia hauek izan arren, irakasleek bait dira klasea gidatuko dutenek.


Orain azaldu dugun guztia teknologia berrien alderdi onak dira, baina alderdi txarrak izaten ditu ere bai. Esate baterako, eskolek edo Gobernuak behar duten diru kantitatea, teknologia berriek erabiltzeko tramankuluak oso garestiak direlako, batez ere, atera-berriak direnean. Honengatik, ikastetxe askok ezin izango dute bat-batean trepeta askok jarri ikasgeletan. Honekin batera eta lehen esan dugun bezala, aldatzen doanez, hainbat denbora pasa eta gero ordenagailuak, proiektoreak… berritu beharko dituzte atzeratuak geratuko direlako. Azkenik, beste arazo bat da eskolak infraestruktura modernoak eta zabalak izan behar dituztela 2.0 metodoa sartzeko.

Bukatzeko esan behar da teknologia berriak gutaz gero eta hurbilago daudela eta egunero berritzen daudenez, eguneratuak egoteko zenbait estrategiak bilatu behar dira. Horregatik, irakasten ari den modua eraldatu behar da, bai irakasleak bai ikasleen kasuan, gizarteari moldatuz trebetasun berriak lortzeko.

1. EKARPENA: Homeschooling

Aurkitutako artikulu honek, liburu batetik ateratakoa da, Laura Mascaró idatziko liburutik hain zuzen ere. Laurak, etxean hezitzearen alde dagoela esaten du liburu honetan. Horrez gain,  bere iritzia argudiatzen du Homeschoooling-nari buruzko abantailak eta desabantailak aipatuz .

Laurak argudiatzen du nola, Homeschooling-arekin gure umeen arduraz jabetzen garela era integral batean eta beste pertsonen laguntzarik gabe.
Gainera esaten du, eskolaren helburua bakarrik errendimendu akademikoa eta errendimendu intelektuala garatzea dela. Beste aldetik, eskolak,  garapen emozionala,garapen espirituala, garapen soziala eta garapen fisikoa garatzen ez dituela. Horren ondorioz, familia batzuk beren seme-alabak etxean hezitzen dituzte.

Lauraren iritziz, umeak etxean hezitzen baditugu, hauek ez dute izango denbora zehatz bat ariketak edo jarduerak egiteko. Umea ariketa batekin pozik badago, ordu horretarako denboraren amaiera ailegatzen denean, umeak nahi badu, horrekin jarraituko du. Baina honen ondorioz, etxean hezitzen diren ume gehienak ez daude ohituta eskolan dagoen diziplinara. Ume hauek ez dute ulertzen zergatik existitzen diren arau batzuk eta zergatik bete behar dituzten. Ume batzuen gurasoek ez dituzte seme-alabak  inoiz zigortu eta honen ondorioz haur hauek ez dakite irakasleek zigorrak ezarri ditzaketeela.

Etxean hezitzeak, ondorio onak ditu ere, adibidez; etxean hezitutako umeek, gazteak direnean motibazio maila oso garatuta lortzen dute. Motibazio honen ondorioz,ikasteko askatasun horrek eragin handia dauka errendimendu akademikoan.

Azkenik, aipatzen du eskolara joaten diren umeek etorkizunerako prestatzen direla eta etxean ikasten dutenek ordea, bizitza erreal batean bizitzera mugatzen direla.

Iruzkina:
Nire ustez, etxean hezitzeak alde onak eta txarrak ditu. Alde onak argi daude; askatasun handia dago edozein gauza egiteko, nahi duzun denboran eta nahi duzun ariketarekin, ez duzu goiz jaiki behar, eta garrantzitsuena gurasoen eta umearen arteko erlazioa gogortzen dela da. Hala ere, etxean ikasteak bere alde txarrak ere baditu; haurrak ez du beste haurrekin erlaziorik izango, bakarrik gurasoen afektua eta laguntza edukiko du. Horretarako, denbora asko egon behar dute gurasoak etxean. Langabezian badaude posiblea izan daiteke, baina lanean badaude ez lukete denbora nahikorik izango. Beste desabantaila bat, etxean ikastean titulurik ez lortzea da, eta titulu hori lortzeko edota beste ikasketa batzuk burutzeko aparteko azterketak egin beharko lituzke etxean hezitako haurrak.
Nire ustez irakasteko eredu berezi hau ez da onuragarria haurrarentzat. Izan ere, beste umeekiko harremanak ez ditu garatzen eta horrek berebiziko garrantzia du umeen garapenean.



2. EKARPENA: Bulling-a klaseetan

Bullying-ari buruz hausnarketa bat egitea erabaki dugu “Cerro Navia” ikastetxeko albiste baten bideo bat ikusi eta gero. 2009ko abuztukoa da, eta bertan eskolako neska bati bere klasikideek bulling egiten diote, min fisikoak sortzen ailegatu arte.


Betidanik pentsatu  dugu irakasle baten funtzioa haur edo umeen hezkuntza finkatzea dela  adostutako materia irakatsiz eta, aldi berean,  hezkidetza,  errespetua eta horrelako baloreak  erakusten. Gainera, irakasle batek bere ikasleen ezaugarriak eta beharrak ezagutu behar dituela esaten da, horrela kurtsoan zehar, akademikoki eta bere nehurrian laguntza emango dio baina baita ere, bere ikasleek arazorik badute hauek konpontzen lagundu beharko du. Azken denboraldi honetan, askotan entzun dira bortizkeri kasuak ikasgeletan: irainak, jipoiak, mespretxuak...eta ikasleen artean ez ezik, ikasle irakasleengan areagotu dira. Egoera hauek jasanezin bihurtu dira ikastetxe batzuetan eta irakasleek neurriak hartu behar izango lukete. Baina normalean, ikasle askoei ez zaie gustatzen beraien arazoei buruz hitz egitea eta horregatik, irakasle baten betebeharra  bere ikasleentzat onuragarria dena ematea da, gauzak ondo doazela bermatzeko, eta haurren artean arazo larririk ez gertatzeko.

Hezkuntza egokiak izugarrizko garrantzia du etorkizuneko gizon-emakumeak hezten diren neurrian eta horretarako, beharrezkoak dira bokazioa duten irakasleak eta hezkuntzaren garrantziaz jabetzen diren irakasleak. Horregatik, autoritatea indartu beharrean, ikasleengana hurbildu beharko lirateke, hezkuntza prozesuan beraien gida izaten, eta ez haiengandik gehiago urruntzen. Hala ere, argi dago kasu batzuek oso zailak direla, baina azkenean gertatzen dena da ikasle gatazkatsuek hezkuntzaren, familien eta gizarte osoaren kaltetuak direla, nahiz eta beraiek kontrakoa pentsatu.

Edozein irakasle bullying kasu baten aurrean badago, hau da, gehiegikeriko kasu bat gertatzen denean, biktima nahiz erasotzailearekin banan-banan bildu beharko da, eta beraiekin hitz egin zer gertatu den jakiteko. Hori egin ondoren, gainontzeko ikasleekin gauza bera egin beharko luke, normalean askok beldurra izaten dute zeren eta zerbait esanez gero, hurrengo biktimak izango baitirela pentsatzen dutelako. Ikasleekin hitz egin eta gero, egokiena izango litzateke bi alderdietako familiekin harremanetan jartzea, umeei gertatzen ari zaiena azaltzeko eta egoerari irtenbideak bilatu ahal izateko.

Segidan, bullyingari buruzko bideo bat aukeratu dugu non zer den, nola detektatzen den eta abarreko ideak azaltzen diren komiki baten modukan eta gero datuak eta definizioak ematen hasten da.

Bullying-aren beste aurpegi bat, haurrek irakasleei egiten dietena da. CSI-CSIF (Central Sindical Independiente y de Funcionarios) aurkeztu duen itxostenean, hamar irakasletik zazpik noizbait erasoak  eta hitz jazarpenak hartu dituztela esaten du. Eta eraso horiek batez ere, 12 eta 16 urte bitarteko gazteetn eskutik gertatzen dira. 
Egoera hauek irakasleei min handia sortzen die, bai fisikoki bai psikologikoki, haien eskolako eta etxeko bizitza eraldatzen. Hauetako askok desmotibatutak sentitzen dira lanera joateko eta batzuk beldurra sentitzen dute klaseetan sartzerakoan ere. Informe honek esaten du baita, inkestatutako irakasle gehienek diote Finlandian dagoen sistema moduko bart ezartzea nahi dutela, hau da, modu berean hartzen duena polizia edo irakasle bat jazartzea.






Amaitzeko, azpimarratu behar da irakaslearen lana garrantzitsua dela honelako gertaerak antzemateko  garaian, egoera horretatik oso gertu bizitzen  delako, eta bere esku-harmena egoerari konponbidea, neurri batean gutxienez, ekar dezakeela iruditzen zaigulako.  Baita esan nahiko genuke, irakaslearen paperak izugarrizko garrantzia duela, batez ere, haurren sozializazio prozesuan eta  irakasteko garaian, beraz adi egon beharko gara eta gaur haiek ere egotea eskatzen diegu honelako gertaerarik gehiago eman ez daitezen.
Ondoan dagoen grafikoanerakusten du bullying-a nola ematen den lurralde desberdinetan neska-mutila bananduta.

3. EKARPENA: Irakaslearen jokabidea ezgai ume baten aurrean

Gai desberdinen artean informazioa bilatzen geunden bitartean, youtuben bideo hau ikusi genuen eta ondorioz, gai honi buruz idaztea aukeratu genuen. Bideo hori  heziketa bereziaren aldekoa da eta betan pertsona guztien  berdintasuna nagusitzen du, eta gainera oso polita da! Ikusi nahi baduzue egin klik aurreko lerroan dagoen "enlace"an.

Gaur gun neurri  batean edo bestean ezgai diren haur asko daude, eta gaigabezi hori mentala edo fisikoa izan daiteke. Buruzko ezgaitasuna bada irakaslea eskaini behar dien heziketari buruzko hainbat kontzeptu desberdinak menperatzea beharrezkoa da, ume hauei besteei baina askoz denbora gehiago kostatuko zaielako gauza bera ikastea.

Baina egin beharreko galdera da irakaslea haur berezi hauekin besteekin duen erlazio berbera izan beharko duen ala ez. Erantzuna emateko alderdi desberdinak kontutan hartu behar dira, adibidez, jarrera desberdin bat hartzea errespetu falta bezala hartu daiteke edo txarrerako eragin daiteke umearen garapen pertsonalerako; horrelako egoerak kontutan edukiz gero bakoitza bere erabaki hartuko du.

Heziketa bereziko irakasle batek bere ikasleekiko eginkizun eta konpromesua, handiagoa izango du  umeek jasan behar duten gaigabezi hori dela eta. Modu honetan, arreta gehiago eskaini behar zaie, estrategia berriak erabili beharko dira, kreazio-ahalmen handiagoa edukitzea komenigarria da azaltzen ari dena hobeto uler dezaten, eta batez ere,   irakaslea beste ikasleekiko desberdintasunen aurrean jasankor eta irekia agertu behar da.
Beste alde batetik, ume berezi hauek bihozkada eta abegitasun edukitzeko premia dute. Orduan, umearekin gorputz-ukipena egiterakoan, irakaslea segurtasun handiagoa transmititzen dio eta aproposa den autoestimaren eraketa bultzatzen du. Honen ondorioz, umea bere irakaslearengan gertutasuna sentitzen du konfidantza izanez, eta behar izango duenean berarengana jo ahal izango du.

Erlazio fisikoaz esandakoaz gain, ikusizko-maitasunezko kontaktua oso inportantea da ere bai; esate baterako, txerak, besarkada bat, zorion-hitz batzuk edo klasekideei eskatzea ezgai den umea egintza positibo bat egiten duenean txalotzea. Hale ere,  kontutan hartu behar da hasierako nahitasuna familiatik etorri beharko litzateke eta ez eskolako ingurutik.

Aurrekoarekin jarraitzen, badaude gertaldi batzuk non gurasoek ez dute guztiz ulertzen, edo ondo pairatzen, beraien seme-alabak ezgaitasun bat dutela; horregatik,   euren haurrak abandonatu dituzte edota gaizkitzen dute haurrak. Hori dela eta, ume hauek irakaslea eman diezaien maitasunean gordetzen dira, eta honen ondorioa da irakasle maitale bat badute ikasgelan ganora eta motibazio askoz altuagoa erakusten dutela eta beste ikasleekin erlazio oso polita mantentzen ohi dute. 

Laburtzen, haur batek ezgaitasun bat izatea ez da baztertzeko arrazoi bat, baizik eta guztiz kontrakoa. Horregatik, modu berean edo are gehiago ere, maite behar dira gaixotasun hau ez duten umeak baino. Zeren eta haientzako, beraien familiatik edota bere irakasleetatik jasotzen duten afektua daukaten gauzarik inportanteena baita. 

Gai honi buruz hainbat bideo desberdin aurkitu ditugu, eskola arloan berdintasunaren alde. Haurrentzako eginak daude ondo uler dezaten, baina edonork ikusi ahal ditu egoeraz jabetzeko eta pentsarazteko. Ikusi nahi badituzue klikatu hemen, edo hemen. Baita pertsona ezgai diren eguneroko gainditze pertsonalaren adibide hau  eta besteek bezala egiteko gauza direla erakusten duen bideo hau igo dugu, zuen gustokoa izatea espero dugu!

MAPA KONTZEPTUALA

1. atalako mapa kontzeptuala ikusteko klikatu hemen

GEHIGARRIAK

Homeschoolin-ri buruz informazio gehiago nahi baduzue, web orrialde honetan oso ondo azaltzen da. Segidan ere, Homschoolingen grafika bat igo dugu zuek ikusteko zein arrazoi desberdinengatik  gurasoek homeschooling-a aukeratzen duten  :

Bullying gaiari buruz, eta gertatzen bada, hemen jartzen dizuet web orri bat zeregin daiteke kasuari konponbidea bilatzeko. Gai honi buruzko bideo bat aurkitu dugu baita, irakasle bati bullyinga egiten zaiona.