Adimen emozionalaren kontzeptua orain dela hamarkada bat baino ez zen egin ezaguna gure gizartean, eta Daniel Goleman-en lanarekin zabaldu zen. Adimen emozionalaren kontzeptuak geure berezko sentimenduak eta gainontzekoenak onartzeko, geu motibatzeko eta geure buruarekin nahiz gainontzekoekin ditugun erlazioak egoki maneiatzeko gaitasunari egiten dio erreferentzia.
Goleman-en hitzetan adimen emozionala horrela defini daiteke: norbere buruaren zein beste inoren sentimenduak antzemateko gaitasuna, geure burua motibatzeko, harremanak era egokian menpean edukitzeko trebetasuna, bai eta emozioak sentitzeko, ulertzeko, kontrolatzeko eta aldatzeko gaitasuna ere. Adimen emozionala pertsonarteko adimena ere bada; hau da, egoki erlazionatzeko gaitasuna.
Adimen emozionalaren osagaiak honako hauek izango lirateke: autoezagutza emozionalaren gaitasuna, emozioak bideratzeko gaitasuna, nor bere burua motibatzeko gaitasuna, enpatia eta besteengan erantzunak eragiteko gaitasuna.
Lehenengo osagaia, momentu bakoitzean esperimentatzen eta sentitzen denaz ohartzeko gaitasunari, eta horren ondorioz daukan jokaeraren arduraduna dela kontziente izateko ahalmenari dagokio. Gaitasun hori funtsezkoa da geure burua ezagutzeko eta ezagutza ziurra ematen du erabakiak hartzeko garaian.
Emozioak bideratzeko gaitasuna izatea, bizitzak dakartzan zailtasunei aurre egiteko modua da. Emozionalki inteligenteak diren pertsonek badakite sentimenduak onartzen, arlo seguruetan espresatzen eta oreka berreskuratzeko jokatzen. Auto-kontrol horren bitartez, tentsio desatseginetatik aska gaitezke, eta egoera latzei aurre egiteko eta konpontzeko gaitasuna handitu egiten da.
Auto-motibazioa gure helburuen lorpena bideratu edo erraztu dezaketen iturburu edo tendentzia emozionalak aurkitzeko gaitasuna da. Emozionalki inteligenteak direnak baikorrak eta borondate handikoak dira, ez dira zailtasunen aurrean beldurtzen, pazientzia daukate, itxaroten dakite eta lanean jarraitzen dute inporta zaiena lortu arte.
Besteen esperientzia eta sentimenduak ulertzeko gaitasunari dagokionez (enpatia), ezinbestekoa da hitzezkoak eta hitzezkoak ez diren adierazleak dituen hizkuntza emozional zabal baten jabe izatea, besteak zer sentitzen ari diren ulertzen lagun diezagun. Erlazio sozialak ugaritzea ahalbidetzen du eta hainbat aktibitate profesional garatzeko gaitzen du. Aldi berean, sistema kognitiboak, afektiboak eta portaerazkoak indartzen ditu.
Azkenik, besteengan erantzunak eragiteko gaitasunari dagozkion erlazio trebetasuna ondorengo elementuez osatuta dago: komunikazio-trebetasuna edo norberak besteengan dituen ikuspuntuak defendatzeko gaitasuna; gatazken irtenbidea, hau da, gatazkak era egokian gidatuz, desadostasunak argitara ateraz, tentsioaren gorakada ekidinez eta adostasun-puntuak bilatuz, limurtze-estrategia eraginkorrak negoziatzeko gaitasuna; eta, laguntasun trebetasuna, hau da, aurre hartzeko gaitasuna, beste pertsonen beharrak antzematea eta asebetetzea, eta beren ongizateari laguntzea.
Ondo hazitako eta ondo hezitako umeak, gazteak eta helduak behar ditu gure gizarteak. Gizakiaren jokaera aztertzen dugunok badakigu pertsona izatea, adimen intelektual handia edukitzea baino garrantzitsuagoa dela. Hezkuntza arloan egindako ikerketek diotenez, arrakastaren %20 adimen intelektualari esker da eta %80 adimen emozionalari esker. Adimen intelektuala eta adimen emozionala ez dira kontrakoak, ezberdinak baizik.
Amaitzeko, hemen usten dizuegu bideo interesgarri batzuk gai hau aztertuz:
Amaitzeko, hemen usten dizuegu bideo interesgarri batzuk gai hau aztertuz:
No hay comentarios:
Publicar un comentario