
Horrela, gizon zein emakumeek curriculum bera izango dute eta era berean, etorkizunean zerbait izateko aukera berdinak. Hezkidetzaren bidez haurrek ezberdintasunekin elkarbizitzen, beste errealitate batzuk ezagutzen, besteen paperean jartzen, solidarioago eta toleranteagoak izaten ikasten dute. Eskola mixtoa oso positiboa da ikasleen garapen sozioafektiboan eta hauen nortasunaren garapenean.
Beste alde batetik, badago neska zein mutilak batera ikastean distraitzen direla diotenak, edota neska zein mutilen ikaskuntza moduan ezberdintasunak daudela diotenak. Guztiz oker daude, izan ere, Hezkuntza Kalitate Ebaluazioen emaitzetan ageri da estatistikoki emakume zein gizonezkoen errendimenduaren arteko ezberdintasunik ez dagoela. Beste alde batetik ideia sinplista litzateke gizonezkoen distrakzioa emakumezkoak direla pentsatzea eta emakumezkoena, berriz, gizonezkoak. Are gehiago, gero eta ohituago egon ikasleak sexu ezberdineko ikasleekin espazioak konpartitzera, orduan eta normalagoa irudituko zaie eta gutxiago distraituko dira.

No hay comentarios:
Publicar un comentario