Emozio eta sentimenduek eragin handia dute irakasle baten jardunean. Honek, jakin behar du guzti hauek kontrolatzen irakaskuntza ikaskuntza prozesua oztopatu ez dezaten. Ikastetxera heltzean irakasleak bere kanpoko egoera emozionala edo sentimenduak kanpoan utzi behar ditu. Adibidez, irakasleak kalean zein etxean gatazkaren bat izan badu eta haserreturik badago haurrei ez die haserre hori transmititu behar, bestela, haurren egoera emozionala ere kaltetu egingo da. Irakasle on batek zoriontasuna transmititu behar die ikasleei, horrela, hauen heziketa prozesua errazagoa izango da.
Irakasle on batek hainbat konpetentzia bete behar ditu. Hasteko, prest egon behar du ikasleei irakasteaz gain hauengandik ikasteko ere.
Kontuan hartzeko beste ezaugarri bat autokontrola litzateke. Autokontrola zera da, egoera konplikatu baten aurrean norberaren emozioak kontrolatzea eta onartzea. Horretarako, berebiziko garrantzia du norberaren emozioak ezagutzea.
Horrez gain, irakasle bat kontziente izan behar du bere heziketa zentruak inguratzen duen egoeraz, hau da, inguruneaz. Ezagutu egin behar du gaur egungo egoera eta teknika berriak, eta hauetara moldatu. Mahatma Gandhik esan zuen bezala “Nosotros hemos de ser el cambio que deseamos ver en el mundo”. Zenbaitetan irakasleak zaharkituta daude ezagupenei eta erabiltzen duten teknikei begira. Hori garbi agertzen da “ A menudo la escuela enseña contenidos del siglo XIX con profesores del XX a alumnos del siglo XXI” testuan.
Irakasle on baten ezaugarriekin jarraituz autokontzientzia aipatu beharra dago, hau da, norberaren emozioak eta bere ondorioak ezagutzea. Garrantzi handia dauka horrek irakasleengan beren burua ezagutu barik zaila izango litzatekeelako ikasleak ezagutzea eta hauek hezitzea.
Automotibazioak paper garrantzitsua betetzen du ere. Oztopoak gainditzeko eta norberak bere entusiasmoa eta autoestimua igotzeko balio du automotibazioak. Irakasle batek jarrera optimista agertu behar du eta irakasleei motibazioa transmititu behar die. Irakasleak zoriontsu egon behar dira beren lana burutzerakoan haurrei zoriontasun hau transmititzeko eta horrela irakaskuntza-ikaskuntza prozesua errazteko. Gu zoriontsu sentitzen bagara gure bururekin besteei transmititzeko gai izango gara. “ikasleok beti hartuko gaituzte eredutzat”, horren ildoan eredu egokia eman behar diegu haurrei irakasle bezala.
Enpatiak garrantzi handia dauka irakasle baten profilean, besteak ulertzea eta hauen lekuan jartzea. Irakasle batek bere ikasleen sentimenduak eta ikuspegiak ulertu behar ditu hauekin jarduteko. Enpatia oso garrantzitsua da eguneroko bizitzan.
Irakasle baten abilitate sozialak irakasle baten lana baldintzatzen dute. Zenbat eta abilitate sozial handiagoa izan orduan eta hobeagoa izango da irakaslea. Abilitate sozialen barnean gaitasun ugari daude: pertsuasio taktikak, komunikatzeko gaitasuna, gatazkak konpontzeko gaitasuna, kolaboratzeko eta kooperatzeko gaitasuna, helburu kolektiboak lortzeko gaitasuna eta erlazioak kontrolatzeko gaitasuna, besteak beste.
Hezitzaile batek ikasleak motibatu behar ditu. Horretarako hainbat estrategia erabili ditzake.Adibidez gai bati buruzko informazioa modu dibertigarrian eskaini edota informazio iturri ezberdinak erabiliz, ikasleek beren kabuz aukera egin dezaten. Horrela haurren autonomia garatzen laguntzen zaie eta elkarrizketara bideratuz. Haur motibatu batek hobeto lan egingo du eta errazago barneratuko ditu eduki guztiak. Horrez gain, haurren jakin-mina piztu behar du hauek bere buruari galderak egin diezaieten. Horrela, ikaslea bere esperientzia propiotik abiatuko da kontzeptuak barneratu arte. Irakasle on batek haurren jarrera aktiboa bultzatu behar du kalitatezko heziketa prozesu baten oinarrietako bat haurrak jarrera aktiboa agertzea bait da, hau da, haurrek prozesu horretan etengabe parte hartu behar dute beraien ikaskuntzaren erantzule bihurtuz.
Lan polita
ResponderEliminar