ARTIKULU HAU AUKERATZEAREN ZEGAITIA?
Artikulu honek zerikusi handia dauka klasean tratatzen ari garen gaiarekin. Esan daiteke hezkidetzari egindako kritika dela. Bertan, Maria Calvok, bere “los niños con los niños, las niñas con las niñas” liburuarekin sexu ezberdindutako hezkuntza defendatzen du. Gehiengook hezkidetzan ikasi dugu, horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu iritzi ezberdinak ezagutzea. Gure ustez egokiena hezkidetza litzateke berdintasunaren bidea jarraitzeko.
Este articulo tiene mucho que ver con el tema que estamos tratando. Se puede decir que es una critica directa a la coeducación, en la que María Calvo con su libro“Los niños con los niños, las niñas con las niñas”, defiende la educación diferenciada. La mayoría de nosotros hemos estudiado en coeducación, por eso nos parece importante conocer otros puntos de vista. En nuestra opinión lo correcto seria la coeducación para seguir por el camino de la igualdad.
IRUZKINA
Artikulu hau hezkidetzari egindako kritika bat da. Bertan, Maria Calvok, bere “ los niños con los niños, las niñas con las niñas”liburuan hezkidetzaren kontrako jarrera azaldu eta argudiatzen du. Obra honek agertzen du herrialde garatuenetan sexu ezberdinduko hezkuntza erabiltzeko aukera zabaltzen ari diren, herrialde horietan dagoen hezkuntza porrot tasa altua dela eta. Dirudienez emaitzak ikaragarriak izan dira, errendimendu akademikoa nabarmen handituz, indarkeria sexista tasa txikituz eta ikasgeletan giroa hobetuz.
Egia da emaitzak agerian direla, baina gure ustez denboran atzera egitea litzateke, hau da, atzera pausu bat ematea hezkuntzan. Neska eta mutilak banaturik hezitzen badira nola ikasiko dute sexu ezberdineko pertsonekin erlazionatzen?Arloren bat izango lukete sexu ezberdineko pertsonen jarrera, izaera eta pentsamendua ikasteko?
Mariak dio estatu espainolean gurasoek ez dutela eskola publikoetan sexu ezberdindutako hezkuntza aukerarik, bertan hezkidetza soilik erabiltzen delako. Gure ustez, sexu ezberdindutako heziketa eskatzen duten guraso gutxi daudenez, sexu ezberdindutako heziketa eskaintzen duten eskola gutxi dago ere, hau da, nolabaiteko proportzioa mantentzen dela. Eskola hauek aukera berdintasunaren printzipioaren aurka daudela uste dugu, izan ere neska zein mutilei hezkuntza eredu honetan ematen zaien tratua ezberdina da.
Sexu ezberdindutako heziketak errendimendu akademikoan lortzen dituen emaitzak ukaezinak dira, baina kaltegarria da pertsonen garapenean. Hezkidetzak, aldiz, ezberdintasunekin elkar bizitzera irakasten digu, beste errealitateak ezagutzera bultzatzen gaitu, besteen lekuan jartzera, solidarioagoak eta toleranteagoak izatera.
Bukatzeko aipatu garrantzitsuena, pertsona bezala garatzea litzateke, norberak bere burua eta besteen ikuspuntuak ezagutzeak. Adibidez Euskal Herrian ikus dezakegu nola jendeak hezkidetza nahiago duen sexu ezberdindutako hezkuntza baino, izan ere, azken hau erabiltzen duten 8 zentru daude soilik. Hezkuntza on bat nahi dute errendimendu akademiko soil bat baino.
No hay comentarios:
Publicar un comentario