martes, 23 de noviembre de 2010

SARRERA: KASUA

Kaixo lagunak!

Oraingo honetan, klasea  gertatzen den garapen  soziala landu beharko genuke, baina ez da horrela izango;  
hala eta guztiz ere modulu lanerako informazioa lortzen eta argitzen arituko gara. 
Horretarako, ekarpenak, galderak eta ikastetxeen  elkarbizitzarako planari buruz lege bat aztertuko dugu. Landu ditugun sarrerak lagungarriak izango zaizkizuen (eta zaizkigula) espero dugu.

Baina informazio gehiago nahi baduzue sarrera bakoitzean web orriak eskuragarri dituzue!

Espero dugu zuen gustokoa izatea!!!

1. GALDERA: Ba al ditu alde onik mutilek eta neskek elkarrekin ikasteak?






Egoera hau nahiko polemikoa da heziketari buruz hitz egiterakoan. Irakasle asko hezkidetzaren alde daude, eta beste batzuk, berriz, kontra. Hezkidetzaren kontra daudenak, normalean, arrazoi erlijioso eta sozialengatik da, baita emaitza onengatik ere.

Horrela, gizon zein emakumeek curriculum bera izango dute eta era berean, etorkizunean zerbait izateko aukera berdinak. Hezkidetzaren bidez haurrek ezberdintasunekin elkarbizitzen, beste errealitate batzuk ezagutzen, besteen paperean jartzen, solidarioago eta toleranteagoak izaten ikasten dute. Eskola mixtoa oso positiboa da ikasleen garapen sozioafektiboan eta hauen nortasunaren garapenean.

Beste alde batetik, badago neska zein mutilak batera ikastean distraitzen direla diotenak, edota neska zein mutilen ikaskuntza moduan ezberdintasunak daudela diotenak. Guztiz oker daude, izan ere, Hezkuntza Kalitate Ebaluazioen emaitzetan ageri da estatistikoki emakume zein gizonezkoen errendimenduaren arteko ezberdintasunik ez dagoela. Beste alde batetik ideia sinplista litzateke gizonezkoen distrakzioa emakumezkoak direla pentsatzea eta emakumezkoena, berriz, gizonezkoak. Are gehiago, gero eta ohituago egon ikasleak sexu ezberdineko ikasleekin espazioak konpartitzera, orduan eta normalagoa irudituko zaie eta gutxiago distraituko dira.


Aldeko beste argudio bat eskola bizitzaren nolabaiteko isla izan behar dela litzateke, izan ere, eskola bizitzarako prestakuntza da eta bizitzan ez dira existitzen sexuen arteko banaketak, ez alor familiarrean ezta sozialean. Ez dago pisuzko arrazoirik sexuen arteko banaketa burutzeko. Gaur egun bizitzak emakumezko zein gizonezkoei lanbide ezberdinak atxikitzen dizkie. Logikoki, onuragarria litzateke txikitatik sexu ezberdinen artean ezagutzea, errespetatzea eta batera lan egitea, hau da, kolaboratzea. Bukatzeko aipatzekoa da heziketa mixtoak aurrerapen ugari lortu dituela, batez ere emakumezkoengan.

2. GALDERA: Zergatik egin eskola mistoaren alde? Eta, Zergatik bereiziaren alde?


     
Munduan zehar, herrialde garatutzat jo direnak, Ingalaterra, Alemanian, Suedian, eta E.E.B.B., esate baterako, gero eta gehiago dira eskola segregatuak. Eskola mistoaren alde sutsuki borrokatu zuten hainbat feministek. Baina orain, bereizketaren alde hasi da hitz egiten.
Neskak eta mutilak banatzen badira atzeraka ari al gara?
Heziketa segregatuaren aldekoen argumentu nabarmenena hurrengoa  da: bereizita emaitza akademikoak hobeak dira, bai nesketan bai mutiletan ere. Heldutasun psikologiko eta biologikora iristeko erritmoak desberdinak direla argudiatzen dute segregatuaren aldekoek, mutilak beti arrastaka dabiltza, nesken atzetik. Horra hor mutilen eskola porrotaren arrazoietako bat. Mutilen autoestimuak behera egiten du etengabe. Neskek, bakarrik arituz gero, azkarrago egingo dute aurrera ikasketetan. Arrazoi gehiago ere badituzte segregatuaren aldekoek. Eskola mistoek ez dute lortu generoen arteko berdintasuna, sexuen arteko borrokak ikasgeletan segitzen du, genero bortizkeriak hor jarraitzen du.
Eskola mistoaren aldekoek ez dute zalantzarik, ikastetxeko atea irekitakoan haurrek egokitu zaien munduan bizi behar dute eta mundu horretan emakumeak eta gizonak batera bizi dira. Gizarte horretan bizitzeko prestatu behar dira, elkarbizitzarako. Gizartean apurtuta dagoen genero oreka, berdintasuna, eskolan lortzen saiatu behar da. Denek izango dituzte aukera berak, neskek eta mutilek, ikasgaiak aukeratzerakoan, unibertsitatera joatean, lanbidea hautatzerakoan.... Hain justu eskolak lagundu behar du gizarteko generozko estereotipoak puskatzen.
Emaitza akademiko hobeak lortzen dituztela neskek eta mutilek bereizita? Izan liteke, nahiz eta ikerketa horien zientifikotasuna zalantzan jartzekoa den. Emaitzak hobeak balira ere eskola mistoak ez du lehentasuna horretan; elkarbizitza da helburu, ez nota bikaineko ikasleak izatea.
Ez da nahikoa ikasgelan elkarren ondoan esertzea, propio landu behar da gaia: hezkidetza edo koedukazioa deitzen zaio horri. Eta irakaskuntzako eragileek aitortu dute ez dagoela berdintasuna lortzeko plan sistematikorik, ez behintzat Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Hezkidetza teorian bai, baina praktikan irakasleen borondatea eta instituzioen akzio puntualak daude.
Nola lortu berdintasuna besteak ezagutzen ez badituzu?
Segregatuaren aldekoek diote eskubide berberak dituztela denek eta horretan saiatzen direla, baina ikasleek eskolan gizarteko errealitatea ez dute ezagutzen eta berdintasunaren aurkako presio soziala handia da.
Helburua ez da neska-mutilak bereizita heztea, elkarrekin aritzera heltzeko abiapuntua baino ez da banaketa.
Atzo goizeko kontua da eskola segregatuena, askok ikasiko zuten neskak neskekin eta mutilek mutilekin. Hurrengo belaunaldiari munduko gauzarik arruntena egigo zaio neska-mutilak batera ikastea, eskola curriculum bera izatea. Aurrerapausoak handiak izan dira, baina agian, batzuek amestu baino txikiagoak. Generoen arteko ezjakintasunak, errespetu faltak, estereotipo errepikatuek, gu eta besteak-en erreprodukzioak... ikasgeletan jarraitzen dute.

LEGEA: EUSKAL ESKOLA PUBLIKOEN LEGEA

Euskal Eskola Publikoaren lehenengo Legea EAEn 1993ko maiatzaren 25a indarrean jarri zen. Baita, ikastolek publikoak bihurtzen ziren edo ez erabakitzeko azken eguna izan zen. Lehenengo legea esan dut, 1998an beste lege bat atera zelako.
Kasurekin zerikusia duenez, lege hau aukeratu dugu  etorkizunean eskola desberdinetan lan egingo dugulako. Eta aukera bat ikastetxe publiko batean lan  egitea da. Horregatik,arautzea premiazkoa da haren bidez lege-esparru egonkor bat sortzen delako. Baita martxan dagoen hezkuntza-berrikuntzak eraginkortasun handiagoa izango ditu ere. Lege osoa irakurtzeko interesa baldin badaukazue, klikatu  hemen.

1.LEGEA AZTERTZEN (1993)

17 urte pasa dira Euskal Eskola Publikoen Legea  lehenengo aldiz onartu zenetik eta indarrean jarri zela. Legea bost idazpurutan banatzen da,68 atalek osatuaz. Besteak beste, bi helburu hauek izan dezake:
1.- Euskal Eskola Publikoa berritzea eta aldatzea.
2.- Ikastolek titularitate publikoa izatea.

I. Idazpurua: Abiaburu orokorrak eta helburuak jasotzen dira eta haren ezaugarriak zein diren zehazten dira: anitza, elebiduna, demokratikoa, euskal gizartearen zerbitzura dagoena, gizarte eta kultura mailan bere ingurunean bermatu, partaidetzazkoa, ezberdintasunen berdintzaile eta dibertsitateen bateratzaile izango da.

II. Idazpurua: Euskal eskola publikoan hezkuntza-eskubidea nola gauzatzen den arautzen du. Irakaskuntza kalitatezkoa da, hiru urtetik aurrera. Batik bat gizarte- eta ekonomi jatorria duten ezberdintasunak zuzenduko ditu, neurriak ezarriz. Horretarako, konpentsazio-fondo bat eratzen da babes-neurri gisa.

III. Idazpurua: Eskola publikoan euskarak duen tratamendua arautzen du.

IV. Idazpurua: Euskal eskola publikoa eskola-bilguneka egiten den lurralde-banaketan oinarri hartuta nola antolatzen du.

V. Idazpurua: Ikastetxeen autonomia arautzen du.


2. LEGEA AZTERTZEN (1998) 

3/2008 legea, ekainaren 13koa, euskal eskola publikoari buruzko legea bigarrenez aldatzen  da. Interesatzen bazaizue, hemen atxikitzen dut. Aldaketa gehienak zuzendariei zuzendutak dira, hala ere aipatuko ditugu:

Lehenengo artikulua. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 30. artikuluko 3. paragrafoa aldatzen da: ikastetxearen antolaketa eta jardunbiderako erregelamenduak bere epean gerta daitezen esaten du.

Bigarren artikulua. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 31.2 artikuluko e) idatzi-zatia aldatzen da: zuzendariaren izendapena ezeztatzea proposatzea, karguari datxezkion funtzioen ez-betetze larririk balitz.

Hirugarren artikulua. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 31.2 artikuluko g) idatzi-zatia aldatzen da: Ikastetxeetan bizikidetza, ikasleen eskubideak eta betebeharrak arautzen dituzten arauekin bat etorri behar dela dio.

Laugarren, Bosgarren, Seigarren, Zazpigarren, Zortzigarren,  Bederatzigarren artikuluak. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 33. artikulua aldatzen da: zuzendariei buruzko aldaketak agertzen dira.

Hamargarren artikulua. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 34. artikulua aldatzen da: zuzendarien buruz hitz egiten di ere.

Hamaikagarren artikulua. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 36. artikuluari 4. paragrafoa gehitzen zaio.

Hamabigarren artikulua. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 40. artikulua aldatzen da: Hezkuntza gaietan,  irakasleen arteko zuzendaritza-taldeko  kideak eskumena izango du hainbat sailetan.

1. EKARPENA: Hezkidetzari egindako kritika

ARTIKULU HAU AUKERATZEAREN ZEGAITIA?
Artikulu honek zerikusi handia dauka klasean tratatzen ari garen gaiarekin. Esan daiteke hezkidetzari egindako kritika dela. Bertan, Maria Calvok, bere “los niños con los niños, las niñas con las niñas” liburuarekin sexu ezberdindutako hezkuntza defendatzen du. Gehiengook hezkidetzan ikasi dugu, horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu iritzi ezberdinak ezagutzea. Gure ustez egokiena hezkidetza litzateke berdintasunaren bidea jarraitzeko.
Este articulo tiene mucho que ver con el tema que estamos tratando. Se puede decir que es una critica directa a la coeducación, en la que María Calvo con su libro“Los niños con los niños, las niñas con las niñas”, defiende la educación diferenciada. La mayoría de nosotros hemos estudiado en coeducación, por eso nos parece importante conocer otros puntos de vista. En nuestra opinión lo correcto seria la coeducación para seguir por el camino de la igualdad.





IRUZKINA

Artikulu hau hezkidetzari egindako kritika bat da. Bertan, Maria Calvok, bere “ los niños con los niños, las niñas con las niñas”liburuan hezkidetzaren kontrako jarrera azaldu eta argudiatzen du. Obra honek agertzen du herrialde garatuenetan sexu ezberdinduko hezkuntza erabiltzeko aukera zabaltzen ari diren, herrialde horietan dagoen hezkuntza porrot tasa altua dela eta. Dirudienez emaitzak ikaragarriak izan dira, errendimendu akademikoa nabarmen handituz, indarkeria sexista tasa txikituz eta ikasgeletan giroa hobetuz.
Egia da emaitzak agerian direla, baina gure ustez denboran atzera egitea litzateke, hau da, atzera pausu bat ematea hezkuntzan. Neska eta mutilak banaturik hezitzen badira nola ikasiko dute sexu ezberdineko pertsonekin erlazionatzen?Arloren bat izango lukete sexu ezberdineko pertsonen jarrera, izaera eta pentsamendua ikasteko?
Mariak dio estatu espainolean gurasoek ez dutela eskola publikoetan sexu ezberdindutako hezkuntza aukerarik, bertan hezkidetza soilik erabiltzen delako. Gure ustez, sexu ezberdindutako heziketa eskatzen duten guraso gutxi daudenez, sexu ezberdindutako heziketa eskaintzen duten eskola gutxi dago ere, hau da, nolabaiteko proportzioa mantentzen dela. Eskola hauek aukera berdintasunaren printzipioaren aurka daudela uste dugu, izan ere neska zein mutilei hezkuntza eredu honetan ematen zaien tratua ezberdina da.

Sexu ezberdindutako heziketak errendimendu akademikoan lortzen dituen emaitzak ukaezinak dira, baina kaltegarria da pertsonen garapenean. Hezkidetzak, aldiz, ezberdintasunekin elkar bizitzera irakasten digu, beste errealitateak ezagutzera bultzatzen gaitu, besteen lekuan jartzera, solidarioagoak eta toleranteagoak izatera.

Bukatzeko aipatu garrantzitsuena, pertsona bezala garatzea litzateke, norberak bere burua eta besteen ikuspuntuak ezagutzeak. Adibidez Euskal  Herrian ikus dezakegu nola jendeak hezkidetza nahiago duen sexu ezberdindutako hezkuntza baino, izan ere, azken hau erabiltzen duten 8 zentru daude soilik. Hezkuntza on bat nahi dute errendimendu akademiko soil bat baino.

2. EKARPENA: Hezkidetza eta Eskola Mistoa?

Jarrian, hezkidetza eta eskola mistoaren, bi faktore bateratuen, beste ikuspegi bat aurkeztuko dugu. Horretarako, testu-artikulu honetatik abiatuko gara, baina baita web orrialde bat aurkitu dugu oso interesgarria izan daitezkela eta bertan hezkidetza eta emakumearen paperari buruz informazio gehigarria agertzen da. Irakurtzean gure buruaz pentsarazi egin digu eta horregatik iruzkin hau aurkezten dizuegu. Ekarpen hau idazteko ere, Emakunderen web orrian, Bartzeelonako Unibertsitate autonomoan, eta honekin batera bertako ikasle baten artikulu bat usten dizuegu. Ekarpena pixka luzea da, baina irakurtzera animatzen dizuegu interesgarria iruditu diezazuelako.

Hasteko esan behar da hezkidetza ez da puntako gaia eskoletan, nahiz egunero senarrak akabatutako emakume bat agertu telebistan. Kontzientziaz, eskubide berdinak onartzen dizkiete emakumeei eta gizonei. Horregatik, gero eta zailagoa da eguneroko bizitzan dagoen androzentrismoa ikustea,  izaeran barneratua dagoelako.

Bide luzea dago oraindik elkarrekin egiteko gizon eta emakumeen arteko erabateko berdintasuna erdiesteko. Eta oraindik ere ez dago oso argi eskola mistoa eta sexuaren araberako bereizketa egiten den ala ez. Hau da, umeak(neskak eta mutilak) elkarrekin ikasten dute ikastetxeetan, baina gaur egun, oraindik, jokabide sexistak eta topikoak daude gizartea konturatzen ez den arren. Eskola-hezkidetza defendatu eta bultzatu behar da sexu estereotipoak bazter batean utziz eta ikasleen garapen integrala eraikitzen eta aurrera egiten.

"Hezkidetza" terminoa gizon eta emakumeen arteko heziketa adierazteko erabilia da. Ikastetxe mistoak dira eskola-hezkidetzaren eta anitzaren abiapuntua. Hezkidetzaren aldeko apustuak gizon eta emakumeen artean erabateko berdintasuna bilatzea esan nahi du, bizitzaren aurrean gizaki autonomo eta helduak izateko heztea baita helburua. Bizitzaren aurrean dituzten erronkei aurre egiten dakiten gizakiak eta bere garapen pertsonalerako zein besteenerako erabaki egokiak hartzeko ahalmena dute.

Hezkidetzaren ikuspegitik begiratuta, eskolak ezin ditu emakumeek historian zehar erdietsitako lorpenak ahaztu:
“Eskola-hezkidetzaz aritu ahal izango gara hezkuntza sistemak emakumeen historiak curriculumaren edukietan barne hartzen dituenean, agerian uzten dituenean eta euren jakinduriak zilegitasuna duenean geureganatzeko eta transmititzeko.”. (Amparo Tomé, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa)


Adierazi beharra dago irakaskuntzan emakumeek presentzia handiena duten gizarteko sektoreetako bat dela. Horregatik irakasleek erreferentzia izan behar dira berdintasunerako ereduak eskaini behar dutelako.

Baina ikasleei dagokionez, neska-mutilak elkartzea  hezkidetza da?  Esan daiteke ezetz.  Eskola mistoa 60ko hamarkadan sortu zen Hego Euskal Herrian. Neskek eta mutilek bereizita ikasten zuten ordura arte. Eskola mistoa sortzerakoan, ordea, ez zuten planteatu ere egin zer ekar zezakeen neskak eta mutilak espazio fisiko berean elkartzeak, hain justu gizartea sexista zenean, eta gizontasuna emakumetasunaren gainetik zegoenean eguneroko bizitzan. Honela dio Maria Jose Urruzola hezkidetza aholkulariak "La educacion de las niñas desde el feminismo de la diferencia" artikuluan: "Ez zen gizonezko generoaren eta emakumezko generoaren kritikarik egin. Ez zen nesken aldeko diskriminazio politikarik aurreikusi. Ez zen argitu pertsona bezala zer balioetan heziko ziren. Ez zen aztertu irakasgaietan transmititzen zen androzentrismoa; esaterako, historian, filosofian, zientziatan... Eta ez zen kontuan hartu emakumeei egozten zaizkien rolei balio gutxiago ematen zaiela gizartean, gizonen rolei baino".

Eskolak lan munduan integratzeko prestatzen ditu ikasleak, alegia, alor publikorako, gizonezkoen mundua izan dena. Emakumeen generoari lotutako gaitasunak bigarren mailan geratu dira. Ana Agirre Emakundeko prestakuntza arduradunak azaltzen duenez: "eskolak bizitzarako baliagarri diren balio guztiak integratu behar lituzke, bai emakumezko bai gizonezko generoari atxikitakoak. Eta denei eskaini behar zaizkie, neskei eta mutilei. Hori litzateke benetan aukera berdintasunerako heziketa eskaintzea".

Hezkidetza gai nagusia bihurtu zen 90ko hamarkadan eta, berez, lorpen handia zena (ikasgai guztiak genero ikuspegitik birplanteatzea eskatzen baitzuen), baina praktikan inoren ardura ez izatea bihurtu da. Denek onartzen duten kontsigna bat gehiago da hezkidetza, baina praktikan inork heltzen ez diona.
              

  
Nor dago erdian, nor bazterrean?

Galdera honi erantzuteko, espazioa aztertu beharko da eta topikoen eszenaratzea agertuko da. Irten jolaslekura. Ia eskola denetan espazio gehien hartzen dutenak futbol zelaia eta baloiarekin aritzeko jolasak dira. Espazio hori mutilek betetzen dute. Kontua ez da zabalera soilik: futbolak garrantzi handia du gure gizartean, eta aktibitate hori mutilek egin ohi dute. Neskek, berriz, espazio gutxiago hartu ohi dute, eta askotan espazio horiek ez dute identitaterik: muga zehatzik gabeko eta izenik gabeko lekuetan jolasten dute (bazterretan , eskaileratan, korridoretan...). Euren jolasak ere ez dira jolas bezala ikusten: neskak hor "daude", edo "euren gauzetan ari dira", baina ez zaie identitate bat ematen, badirudi ez direla ezertan ari. Beraz,  Jolas horien garrantzia eta botere sinbolikoa ere ezberdina da.

Espazioan islatzen da nola dauden sozializatuak gizonak eta nola emakumeak: topikoa dirudi, baina emakumea espazio pribatu eta itxietan, eta gizona espazio publiko-garrantzitsuetan. Neskak sozializatutak daude ez esploratzera, leku ezagunetan gelditzera, "kontuz, ez irten horra" esaten zaie; mutiletan, berriz, normala da espazio zabalean korrika ikustea, mugitzen.



Guzti honekin hausnartu nahi izan dugu nola oraindik hezkidetza ez dagoen guztiz integratuta gure gizartean eta eskoletan, topikoak esangura izaten jarraitzen dutela eta gure buruaz momentu txiki batez gelditu eta pentsatu beharko genukeela. 

Hurrengo bideo hau gehitzen dut eskolan jolastoki nola banatzen den ikusteko.

3. EKARPENA: heziketa bereiztua izanda hobeagoa da ala ez?



Ikastetxeetako emaitzak ikusten baditugu, heziketa bananduari alde egiteko arrazoi ugari daude. Hain indartsuak dira, non batzuek uste dute heziketa banandua derigorreskoa izan behar dela.
Argumentu sofistikatuak nahi izan ezgero, Mael-en artikulu honetan, oso ongi bereisten dira argumentu hauek, eremu honetan egindako ikerketetan. Mel-ek esaten duen bezala, arrazoi ugari daude ikastetxe mistoak kentzeko eta generoka bananduak aurrera egiteko, arrazoi horietako batzuk hauek dira:
            · Errendimendu eskolarra mutilengan eta neskengan hobetzen du.
            · Sexu bakarreko eskolarizazioak, oso positivoa da autoestimarentzat.
            · Sexu bakarreko eskolarizazioak, nesken goi mailako ikasketetan eragina dauka. Hau da neska hauek nahi duten karrerak hartzen dituzte generoan ez identifikatuz.
            ·Eskolarizazio mixtoak, sexuen desberdintasunean eragina dauka.
Maelek esaten duen bezala, argumentu hauek esateko, ikerketa batzuk egon dira, eta bi eskola modeluentzako, argumentu onak zein txarrak egon dira. Honek esaten duen bezala, heziketa banaduaren alde dauden gurasoak, beraien semeak bertara eramaten dituzte, guraso batzuk konkretuki hau egitera motibatzen direlako, eta beraien ustetan, leku hauetan edukazio maila obeagoa delako uzte dutelako eta bertako jendea ekonomikoki hobeto dagoelako uste baidute.
Guzti honek zera aztertzen du, azken finean gurasoek normalean beraien semeak ikastetxe batera eramateko arrazoia, beraien ideología dela, hau da, guraso batzuk beste batzuk baino konserbadoreagoak dira eta hauen ustetan heziketa bereizian, beraien semeak gehiago motibatzen dirala, gehiago ikasiko dute, .... uste dute eta ikastetxe mixto batean uste dute ez dutela haimbeste ikasiko, gehiago entretenituko dirala ...uste dute eta beraz beraien emaitzak ez direla hain onak izango.
Hau da ikusten den arazoa: Espainiako hezkuntzaren metodologia orain dela urte askotakoa da, hau da, antzinako hezkuntzan zegoen metodologi berdina erabiltzen da.
Kasu desberdin bat ikusiz eta estatistiketara bueltatuz, esan dezakegu Estatu Batuetako hezkuntza publikoan ikastetxe bereiztu ugari daudela eta, erreforma egin zutenetik, ikastetxe publiko askok era honetako hezkuntza aukeratu dutela. 

Argi geratu behar da irakasleriaren garrantzia gaur egun oso handia dela. Irakasleek ez dute bere ikasgaia azaldu behar soilik, ikasleen autokontzeptua, autoestimua eta motibazioa ere landu behar dutela iruditzen zaigu, sexua, adina eta haien izaera kontuan izanik, hezkuntza bereiztua edo bereiztua izan

ESKEMA

Kasuaren eskema ikusteko klikatu hemen.

GEHIAGO JAKITEKO

Hezkidetzari buruz informazio gehigarria hemen duzue, gainera bertan eskola mixto, segregazio, ikastetxeetako banaketari buruz informazioa ere aurkituko duzue.
Hona hemen bideo interesgarri batzuk eta baita artikulu deigarri, zein interesgarri batzuk.
Bideo honek, heziketa mixtoa ala heziketa banatua izatea hobeagoa den ala ez aztertzen du.
Emakume eta gizonen berdintasunerako 2005. urteko lege honen helbururik garrantzitsuenak, gizartean berdintasuna lortzea eta ohiko rolek sexuaren arabera izaten dituzten mugak kentzea dira, beste helburu batzuen artean, lege osoa irakurri nahi baduzue klikatu hemen.
artikulu interesgarri batzuk:
http://gerindabaibi.blogspot.com/2009/05/eskola-segregatuak-neska-mutilak.html
http://www.hikhasi.com/artikulua/705

lunes, 22 de noviembre de 2010

GEHIGARRIAK:

Hezkidetzari buruz informazio gehigarria hemen duzue, gainera bertan eskola mixto, segregazio, ikastetxeetako banaketari buruz informazioa ere aurkituko duzue.
Hona hemen bideo interesgarri batzuk eta baita artikulu deigarri, zein interesgarri batzuk.
Bideo honek, heziketa mixtoa ala heziketa banatua izatea hobeagoa den ala ez aztertzen du.
Emakume eta gizonen berdintasunerako 2005. urteko lege honen helbururik garrantzitsuenak, gizartean berdintasuna lortzea eta ohiko rolek sexuaren arabera izaten dituzten mugak kentzea dira, beste helburu batzuen artean, lege osoa irakurri nahi baduzue klikatu hemen.
artikulu interesgarri batzuk:

http://gerindabaibi.blogspot.com/2009/05/eskola-segregatuak-neska-mutilak.html
http://www.hikhasi.com/artikulua/705

martes, 9 de noviembre de 2010

SARRERA: 3. Atala

         Irakasle ibilbide profesionalaren  atala bukatu  eta gero, hirugarren atalarekin jarraituko dugu, hau da, irakaslearen garapen pertsonala.  3 galdera, 4 ekarpen eta mapa kontzeptual baten bidez  garatu egingo dugu gai honek.


           Etorkisunean guk irakasleak izango gara, baina irakurriko duen beste edozeinentzat ere gai honetaz gehiago ikasteko asmoz idazten dugu.  Orduan, atal hau aztertuz gero espero dugu baliogarriak izango diren hainbat kontzeptu eta egoerak ulertzea. Horretaz aparte, geroago  praktikara eramateko gai izatea esperantza daukagu.
Horretarako, argi utziko ditugu, irakaslearen garapen pertsonalaren atalean aurkituko ditugun kontzeptu nagusiak: garapen pertsonala, autoestima, adimen emozionala.....

1. GALDERA: Zein da Autokontzeptuaren eragina?

Hasi baino lehen, autokontzeptua zer den bereiztea komenigarria izango zela iruditu zaigu eta autoestima eta autokontzeptuaren arteko desberdintasuna  azalduko dugu.

Autoestima eta autokontzeptua ez dira gauza bera. Autokontzeptua norberaren burua ezagutzea da (norberaren gaitasunak, interesak, zaletasunak, gaitasun ezak...). Autoestima, aldiz, norberaren buruarekin ondo eta berezi sentitzea da, ipinitako helburuak betetzeko gai zarela pentsatzen. Bata eta bestea erlazionatuta daude baina,  izan ere, pertsona batek pentsa dezake gauza bat dela eta, errealitatean, berriz, beste gauza bat dela gerta daiteke. Beharrezkoa da autokontzeptu on bat izatea norberari buruz, ondo egokitzeko eta alai eta modu egokian funtzionatzeko. Esate baterako, umeak bere buruaz edukitzen duen sentimenduak eragin handia daukate guraso, irakasle eta lagunekiko harremanen kalitatetan eta esperientzietan.
             
            Segidan, orokorrean nola eraikitzen den azalduko dugu.  Haurtzaroan, esaterako,  autokontzeptua kanpotik datorkigun informazioarekin eraikitzen dugu. Nahiko orokorra da eta balorazioarekin lotuta dago. “Ni gaiztoa naizela esaten du nire amak” bezalako esanetara mugatzen da. Zigorra eta jasan dezakeen okerrenarekin (ez maitatua sentitzearekin) lotuta azaltzen zaizkio haurrari eta horrela barneratzen ditu.Baina norberak bere burua era batean ikusi arren, kanpotik gauzak beste era batera ikusi daiteke, azal zuriak bizilekuz aldatzean belztu daitezkeen bezala. Hala ere, maiz gure erlazioen aukeran gure ideologia edo izaera berdintsuko pertsonekin lotzen gara. Orduan, bakoitzak eta betirako, bere burua modu berean ikusiko du eta horrek  irekitasunaren eta malgutasunaren aurka jokatzen du. 
         
              Nerabezarotik aurrera ere, gure autokontzeptua besteengandik datorkigu, baina gure buruari galderak egiteko gaitasuna eskuratzen dugu. Horrek berriz ere, bere burua gogorki aztertzera eta nahigabea sortzera eraman dezake. Heldutasunean,  berdin segitzen du eta ordura arte lortu duzuna, horixe zara. Zahartzaroan azkenik, bizitzan zehar zurengan asko sinetsi ez baduzu, azkenean zure buruari balio guztia kentzera iritsiko zara. 

Beste alde batetik, eskolan autokontzeptuaren garapeneko arazoak identifikatzean eta analisi bat egin ondoren, hurrengo ondorioa atera dugu. Eskola influentzia izugarria du haurrarengan beraiek sortuko duten autokontzeptuan parte hartuko dutelako, batez ere arlo akademikoan. Eskola ez du bakarrik formakuntza akademiko bat ematen,beste hainbat ezinbesteko jarrerak ere. horregaitik, heziketa autoritarioa jasotzen duten haurrek autoestima bajua garatzeko joera dute. Izan ere, hezitzaileek ezartzen dizkieten arauak zorrotz betearazten dituzte inongo malgutasunik erakutsi gabe. Hau da, haurraren iritziak garrantziarik ez daukala eta haren pentsaerak  inongo interesik ez dutela transmititzen diete.

Hezitzaile autoritarioen jarreraren guztiz kontrakoa den “laissez-faire” estiloa aplikatzen duten beste irakasleak badaude. Hauek arauak ezartzea eta betearaztea deserosoegia zaiela adierazten dute. Honekin, halako heziketa jasotzen duten haurrek, arauak ez jarraitzeak ez duela eraginik ondoriozta dezake. 

Beraz, autoestima altua garatu dezan, haur batek heziketa autoritatiboa jaso beharko du. Hau da, hezitzaileak arauak zehatz azaldu beharko ditu eta betearazteaz arduratuko da. Baina arauak malgutasuna izango dute haurraren iritziari garrantzia emanez. Modu honetan, haurrari neurri batean bere erabakiak hartzeko aukera emango zaio. Adinez handitzen joan ahala, gero eta arduratsuagoa izateko helburuarekin, erabakiak hartzeko aukera gehiago emango zaio.

2. GALDERA: Zein eragin dituzte emozioek eta sentimenduek irakasle batean? Zein konpetentzia izan behar ditu irakasle on batek?

        Emozio eta sentimenduek eragin handia dute irakasle baten jardunean. Honek, jakin behar du guzti hauek kontrolatzen irakaskuntza ikaskuntza prozesua oztopatu ez dezaten. Ikastetxera heltzean irakasleak bere kanpoko egoera emozionala edo sentimenduak kanpoan utzi behar ditu. Adibidez, irakasleak kalean zein etxean gatazkaren bat izan badu eta haserreturik badago haurrei ez die haserre hori transmititu behar, bestela, haurren egoera emozionala ere kaltetu egingo da. Irakasle on batek zoriontasuna transmititu behar die ikasleei, horrela, hauen heziketa prozesua errazagoa izango da.



        Irakasle on batek hainbat konpetentzia bete behar ditu. Hasteko, prest egon behar du ikasleei irakasteaz gain hauengandik ikasteko ere.

        Kontuan hartzeko beste ezaugarri bat autokontrola litzateke. Autokontrola zera da, egoera konplikatu baten aurrean norberaren emozioak kontrolatzea eta onartzea. Horretarako, berebiziko garrantzia du norberaren emozioak ezagutzea.

         Horrez gain, irakasle bat kontziente izan behar du bere heziketa zentruak inguratzen duen egoeraz, hau da, inguruneaz. Ezagutu egin behar du gaur egungo egoera eta teknika berriak, eta hauetara moldatu. Mahatma Gandhik esan zuen bezala “Nosotros hemos de ser el cambio que deseamos  ver en el mundo”. Zenbaitetan irakasleak zaharkituta daude ezagupenei eta erabiltzen duten teknikei begira. Hori garbi agertzen da “ A menudo la escuela enseña contenidos del siglo XIX con profesores del XX a alumnos del siglo XXI” testuan.

         Irakasle on baten ezaugarriekin jarraituz autokontzientzia aipatu beharra dago, hau da, norberaren emozioak eta bere ondorioak ezagutzea. Garrantzi handia dauka horrek irakasleengan beren burua ezagutu barik zaila izango litzatekeelako ikasleak ezagutzea eta hauek hezitzea.
Automotibazioak paper garrantzitsua betetzen du ere. Oztopoak gainditzeko eta norberak bere entusiasmoa eta autoestimua igotzeko balio du automotibazioak. Irakasle batek jarrera optimista agertu behar du eta irakasleei motibazioa transmititu behar die. Irakasleak zoriontsu egon behar dira beren lana burutzerakoan haurrei zoriontasun hau transmititzeko eta horrela irakaskuntza-ikaskuntza prozesua errazteko. Gu zoriontsu sentitzen bagara gure bururekin besteei transmititzeko gai izango gara. “ikasleok beti hartuko gaituzte eredutzat”, horren ildoan eredu egokia eman behar diegu haurrei irakasle bezala.


         Enpatiak garrantzi handia dauka irakasle baten profilean, besteak ulertzea eta hauen lekuan jartzea. Irakasle batek bere ikasleen sentimenduak eta ikuspegiak ulertu behar ditu hauekin jarduteko. Enpatia oso garrantzitsua da eguneroko bizitzan.
Irakasle baten abilitate sozialak irakasle baten lana baldintzatzen dute. Zenbat eta abilitate sozial handiagoa izan orduan eta hobeagoa izango da irakaslea. Abilitate sozialen barnean gaitasun ugari daude: pertsuasio taktikak, komunikatzeko gaitasuna, gatazkak konpontzeko gaitasuna, kolaboratzeko eta kooperatzeko gaitasuna, helburu kolektiboak lortzeko gaitasuna eta erlazioak kontrolatzeko gaitasuna, besteak beste.

        Hezitzaile batek ikasleak motibatu behar ditu. Horretarako hainbat estrategia erabili ditzake.Adibidez gai bati buruzko informazioa modu dibertigarrian eskaini edota informazio iturri ezberdinak erabiliz, ikasleek beren kabuz aukera egin dezaten. Horrela haurren autonomia garatzen laguntzen zaie eta elkarrizketara bideratuz. Haur motibatu batek hobeto lan egingo du eta errazago barneratuko ditu eduki guztiak. Horrez gain, haurren jakin-mina piztu behar du hauek bere buruari galderak egin diezaieten. Horrela, ikaslea bere esperientzia propiotik abiatuko da kontzeptuak barneratu arte. Irakasle on batek haurren jarrera aktiboa bultzatu behar du kalitatezko heziketa prozesu baten oinarrietako bat haurrak jarrera aktiboa agertzea bait da, hau da, haurrek prozesu horretan etengabe parte hartu behar dute beraien ikaskuntzaren erantzule bihurtuz.


3. GALDERA: ADIMEN EMOZIONALA zer da?

Adimen emozionalaren kontzeptua orain dela hamarkada bat baino ez zen egin ezaguna gure gizartean, eta Daniel Goleman-en lanarekin zabaldu zen. Adimen emozionalaren kontzeptuak geure berezko sentimenduak eta gainontzekoenak onartzeko, geu motibatzeko eta geure buruarekin nahiz gainontzekoekin ditugun erlazioak egoki maneiatzeko gaitasunari egiten dio erreferentzia.
Goleman-en hitzetan adimen emozionala horrela defini daiteke: norbere buruaren zein beste inoren sentimenduak antzemateko gaitasuna, geure burua motibatzeko, harremanak era egokian menpean edukitzeko trebetasuna, bai eta emozioak sentitzeko, ulertzeko, kontrolatzeko eta aldatzeko gaitasuna ere. Adimen emozionala pertsonarteko adimena ere bada; hau da, egoki erlazionatzeko gaitasuna.
Adimen emozionalaren osagaiak honako hauek izango lirateke: autoezagutza emozionalaren gaitasuna, emozioak bideratzeko gaitasuna, nor bere burua motibatzeko gaitasuna, enpatia eta besteengan erantzunak eragiteko gaitasuna.
Lehenengo osagaia, momentu bakoitzean esperimentatzen eta sentitzen denaz ohartzeko gaitasunari, eta horren ondorioz daukan jokaeraren arduraduna dela kontziente izateko ahalmenari dagokio. Gaitasun hori funtsezkoa da geure burua ezagutzeko eta ezagutza ziurra ematen du erabakiak hartzeko garaian.
Emozioak bideratzeko gaitasuna izatea, bizitzak dakartzan zailtasunei aurre egiteko modua da. Emozionalki inteligenteak diren pertsonek badakite sentimenduak onartzen, arlo seguruetan espresatzen eta oreka berreskuratzeko jokatzen. Auto-kontrol horren bitartez, tentsio desatseginetatik aska gaitezke, eta egoera latzei aurre egiteko eta konpontzeko gaitasuna handitu egiten da.
Auto-motibazioa gure helburuen lorpena bideratu edo erraztu dezaketen iturburu edo tendentzia emozionalak aurkitzeko gaitasuna da. Emozionalki inteligenteak direnak baikorrak eta borondate handikoak dira, ez dira zailtasunen aurrean beldurtzen, pazientzia daukate, itxaroten dakite eta lanean jarraitzen dute inporta zaiena lortu arte.
Besteen esperientzia eta sentimenduak ulertzeko gaitasunari dagokionez (enpatia), ezinbestekoa da hitzezkoak eta hitzezkoak ez diren adierazleak dituen hizkuntza emozional zabal baten jabe izatea, besteak zer sentitzen ari diren ulertzen lagun diezagun. Erlazio sozialak ugaritzea ahalbidetzen du eta hainbat aktibitate profesional garatzeko gaitzen du. Aldi berean, sistema kognitiboak, afektiboak eta portaerazkoak indartzen ditu.
Azkenik, besteengan erantzunak eragiteko gaitasunari dagozkion erlazio trebetasuna ondorengo elementuez osatuta dago: komunikazio-trebetasuna edo norberak besteengan dituen ikuspuntuak defendatzeko gaitasuna; gatazken irtenbidea, hau da, gatazkak era egokian gidatuz, desadostasunak argitara ateraz, tentsioaren gorakada ekidinez eta adostasun-puntuak bilatuz, limurtze-estrategia eraginkorrak negoziatzeko gaitasuna; eta, laguntasun trebetasuna, hau da, aurre hartzeko gaitasuna, beste pertsonen beharrak antzematea eta asebetetzea, eta beren ongizateari laguntzea.

Ondo hazitako eta ondo hezitako umeak, gazteak eta helduak behar ditu gure gizarteak. Gizakiaren jokaera aztertzen dugunok badakigu pertsona izatea, adimen intelektual handia edukitzea baino garrantzitsuagoa dela. Hezkuntza arloan egindako ikerketek diotenez, arrakastaren %20 adimen intelektualari esker da eta %80 adimen emozionalari esker. Adimen intelektuala eta adimen emozionala ez dira kontrakoak, ezberdinak baizik.

Amaitzeko, hemen usten dizuegu bideo interesgarri batzuk gai hau aztertuz:





1. EKARPENA: APRENDER A VIVIR LAS EMOCIONES


         Gaur egun, gure maila intelektualari garrantzi handia ematen zaio eta noramalean pertsonak beraien ezagutzaz baloratzen ditugu. Betidanik irakatzi digute, ezagutza teknikoak zein kulturalak eskuratu behar ditugula gure gizartean bizi ahal izateko eta bizitza profesionalean ibili ahal izateko, baina  ahaztu egiten zaigu gure bizitza emozionalerako hesitzea eta antolatzea zein garrantzitsua den.

Betidanik irakatsi digute gure gizartean, jendearen aurrean ezin direla emozioak atera, hau, pertsona txiki eta ahulena baizen.

Gau gaur egun, hau aldatzen dabil, emozioak bizitzea, gure heldutasun pertsonalarentzat ona dela eta baita inteligentzia garatzeko ere ona da.

Malagako unibertsitatean, Fernández Berrocal eta Extremera doktoreek, besteen sentimenduak eta gure sentimenduak ulertzeko eta asimilatzeko duten garantiza aztertu dute, eta irakutzi digute, adimen emozionala lau zatitan banatzen dela:

Pertzepzio eta adierazpen emozionala: kontzienteki, nolako emozioak ditugun ezagutzea, Pertzepzio ona izateak, geure sentimenduak behar bezala interpretatzen eta bizitzen jakitea esan nahi du: horri esker sentimenduak kontrolatzeko prestatuago biziko gara
Erraste emozionala: gure pentsamenduak lagun ditzaketen sentimenduak sortzeko gaitasuna. Emozioak pentsamenduaren esanetara ipiniz gero, erabakiak hobeki eta adimen argiagoz hartuko ditugu.
Ulerpen emozionala: Maila emozionalean gertatzen zaiguna ulertzea, geure pentsamenduan integratzea eta aldaketa emozionalen garrantziaz jabe izatea. Enpatizatzeak bestearen lekuan jartzea, haren sentimenduak nozitzea esan nahi du. Pertsona batzuek ez dituzte besteak ulertzen, ez adimen eskasa dutelako, eskarmentu emozionalak bizi izan ez dutelako edo bizipen horiek gestionatzen asmatu ez dutelako. Eta horrelako bizipenak nozitu arren, modu esplizituan bizitzeko eta integratzeko ahalegina egin ez duenak nekez izango du prest ulerpen emozional adimentsua.
 

Erregulatze emozionala: emozioak eraginkortasunez erabili eta zuzentzeko gaitasuna, hira, probokazio edo beldurra nagusitzen den egoeretan kontrolatu gabeko erantzunak ez emateko gaitasuna da.

Lau trebezia horiek elkarri loturik daude; bestelako hitzetan, gure emozioak zein diren jakin beharra dago, gizabidez bizi nahi baditugu.

2. EKARPENA: Irakasleek eta adimen anitzak

Segurtasun  askoz,  noizbait zure buruari galdetu diozu: zergatik lan egiten dut honetan gustatzen ez bazait? Errealitatean zertan naiz ona? Horrela izan bada, hurrengo hausnarketa honek ziur nago interesatuko zaizula.
 
Bigarren ekarpen honekin hasteko,adimen anitzei buruz hitz egingo dugunez, uste dugu komenigarria izango zela adimen bakoitzaz idei global bat edukitzea. Horretarako, Howard Gardneren adimen anitzen teoriaren bideo motz hau ikustea proposatzen duguoso ondo azaltzen dituztelako, eta gainera bakoitzako gaitasunen adibideak jartzen ditu bai orokorrean, bai ikasgela arloan. 



 
Orduan, Gardnerrek, adimen artean autonomoak ziren zapi gaitasun proposatu zituen: hizkuntza gaitasuna, matematiko-logikoa, musikala, espaziala, gorputz-kinestesikoa, interpertsonala eta intrapertsonala. Baina zazpi adimen hauei zortzigarren bat gehitu zien, naturalista. Hala ere, bederatzigarren adimen baten inguruan hipotesiak aztertzen dabil, existentziala, alegia.


Adimen anitzen teoria irakasleei ikasteko eta irakasteko zortzi eredu desberdinen ematen dizkie. Ikasle batek era tradizionalean zerbait ulertzen ez badu, teoria honekin beste era desberdinetan azaltzeko aukera izango du, ikaskuntza errazten. Hau da, modu hauetan aurkeztu daiteke:
  •  Hitzekin (hizkuntza gaitasuna) 
  •  Zenbaki eta logika bidez (matematika-  logikoa) 
  •  Irudiekin (espaziala) 
  •  Hausnarketa pertsonalekin (intrapertsonala) 
  •  Esperientzi fisikoarekin (gorputz-kinestesikoa) 
  •  Gizarte esperientziarekin (interpertsonala) 
  •  Mundu naturalaren esperientziarekin (naturalista)

Guzti hau gure gurasoek jakin izan balute, uste dut ezertarako balio ez garen sufrimendua saihestu egingo zuketela (eta guri ere). Hainbat aldiz zerbait egitera behartuta gaude, besteek egiten badute guk ere egin dezakegunaren ustez (betiko konparaketa), gure adimen pertsonalak kontutan hartu barik. Horrelakorik berriz ez gertatzeko, talde-lan gogorra egin beharko genuke (zuzendariak, irakasleek, gurasoek eta ikasleen artean) prozesua aurrera eramateko. Eta eginkizun guztietan bezala, pauso batzuk eman behar ditugu eskola tradizionaletik adimen anitzeko eskola batera pasatzeko. Hasteko, teoria berri hau ikasteko nahia eta ikastea, eta gainontzekoei azaltzea, motibazioa pizten. Sortzerakoan, kontutan hartu behar dugu eredu bat ez dagoela eta beraz ezin da imitatu, kasu bakoitza bakarra bihurtzen sormen ahalmenari esker.

Hauxe kontutan izanik eta irakasleak izango garenez etorkinean, metodologia zabal bat erabili beharko genuke zortzi adimen desberdinen ariketa eta adibideekin, eta ez bakarrik horietako bik. Horrela, ikasle batek estrategia batekin ondo ikasten ez badu, bere adimenei egokitua izango den beste estrategia bat erabiliko dugu. Dena den, ume guztiei zortzi adimenak garatzeko aukera eman beharko diegu eta ez nabarmentzen diren horietan bakarrik. 
Gainera metodo honekin lortu dezakegun burutzapenak honako hauek izan daitezke:
  • Portaera  arazoak txikiagotzea
  • Umeen autoestima handitzea
  • Lidergoa eta kooperazio ahalmenen garapena
  • Jakin-minaren itzelezko gehikuntza eta ikasketei bete-beteko dedikazioa 
  •  Jakintzaren berretura, etengabeko umoreari esker

Iritsi nahi dugun egoerara, erlaziorik ez dagoela eskolan notak hobeagoak ateratzen zituztenek profesional onenak direnekin da. Esaterako, batez besteko altuena duen norbaitek ate ireki gehiago ditu,bai; baina gero ezin da esan gizabanakoaren bermeak eta ezagutzaren garapenean hoberena izango denik.