jueves, 16 de diciembre de 2010

5. atala SARRERA: TUTORETZA ETA ORIENTAZIOA

Kaixo lagun-irakurleok!

Denboraldi honetako azken atala egiteko momentua ailegatu da. Atalaren izenburua, eta ondorioz aztertu beharko gaia, “tutoretzak eta orientazioa” da.

Lehenik eta behin, bi testu irakurri behar izan ditugu eta haietatik eskema multimedia bat sortu, zeuok eskema bakarrik ikusterakoan testuen idei orokor bat ateratzeko. Segidan, tutoretzak egiteko beharrezkoak diren egoeren zerrenda bat sortu dugu, parte-hartzaileak eta tutoretzen helburua zehaztuz. Azkenik, tutoretza egiteko egoera bat aukeratu dugu eta bertan sakondu eta zehaztu egin dugu. Baita gehigarrietan ere, tutoretzari buruzko bideo bat sartu dugu eskolan drogak kontsumitzeari buruz.

Irakasle gehienak  izango dugun egoera bat denez, tutoretzak izatea, lan honek interesgarria eta lagungarria izatea espero dugu. Eskerrik asko gure blogan sartzeagatik eta irakurtzeagatik. Hurrengora arte!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario