Egoera:
Azken urteetan, irakasle gehienak nabaritu dute “CIP” bat egiten ari diren ikasle gehienak goizeko zortzietan klasera sartzen direnean eta atsedenean, porro bat erretzeari ohitu direla. Baita ere, efektua pasatzen zaienean eta klase orduak diren bitartean, komunera joateko eskatzen dute askotan porro bat erretzeko.
Irakasleok egoera horretaz konturatu dira eta erabaki dute komunak ixtea.Orduan, drogen efektua duten bitartean , arreta galtzen dute eta ez dute gogoak jartzen ikasteko.
Gainera nabaritzen zaie nola begiak gorri-gorri dituztela eta klasean marihuana usaina dagoela.Orduan, irakasleekiko jarrera ez da haietaz espero dena, hau da, zerbait esaten dietenean agresiboak bihurtzen dira, ez dute kasurik egiten eta barrezka hasten dira.
Partaideak:
Irakasleak: egoera horretaz konturatu direnak
Ikasleak: efektua jasotzen dutenek eta jarrera aldatu behar dutenak dira
Zuzendaria: ekitaldiak prestatuko duena
Tutoretza:
Erabaki dugu tutoretza kolektiboa egitea, bakarka egitea ez luke sentsurik izango eta.
Daukagun egoeran oinarrituz, lehenengo pausua ikasleei arazoa azaltzea izango litzateke, hauek arazoa ulertzeko eta egoeraz jabetzeko. Jarraian, ikasleekin eztabaida moduko bat prestatzea, beraiek zer pentsatzen duten jakiteko. Bertan planteatuko zaie zer irudituko zitzaien beste ikasle batzuk drogen efektuekin ikusiko balute klasean.
Orduan,bigarren pausu moduan erabaki dugu drogen efektuekin daudenean, filmatzea haiek konturatu gabe eta hurrengo egunean bideo hau erakustea ea zer iruditzen zaien.
Hirugarren pausuz, erabaki dugu bilera berezi bat planteatzea, bilera honetan ekarriko dugu neska bat klasera, neska hau porro erretzeari emana zena. Neska honek bere egoera edo arazoa azalduko die, hainbat aspektutik begiratuta (ekonomikoki, sozialki, osasun aldetik…) Neska honek, drogak usteko proiektu batean sartu zen eta bere bizitza guztiz aldatu da. Amaitzeko inkesta batzuk banatuko ditugu, tutoretza honek egoeraz pentsarazi edo aldaketaren bat motibatu duen jakiteko.
Honekin ez dugu lortu nahi ikasleak erretzea usteari, baizik eta klaseko orduetan egoera horrekin ez etortzea, eskolatik kanpo nahi dutena egin dezakete.
ERRUBRIKA:
BIKAIN | ONDO | NAHIKO | GUTXI | |
Klasera (droga)erreta etortzera | Inoiz ez | gutxitan | batzuetan | Egun guztietan |
Jarrera klasean | Beti arretaz eta parte hartzen egotea | Interesa erakustea eta batzuetan parte hartzea | Interesik ia ez jartzea eta klasekideekin hitz egitea | Guztiz pasiboa izatea |
Klasekideei laguntza ematea | Beti dago prest laguntza emateko | Gehienetan prest dago laguntza emateko | Egunen bat laguntza pixka eman usteko | Besteez guztiz pasatzen dena |
No hay comentarios:
Publicar un comentario