jueves, 16 de diciembre de 2010

5. atala SARRERA: TUTORETZA ETA ORIENTAZIOA

Kaixo lagun-irakurleok!

Denboraldi honetako azken atala egiteko momentua ailegatu da. Atalaren izenburua, eta ondorioz aztertu beharko gaia, “tutoretzak eta orientazioa” da.

Lehenik eta behin, bi testu irakurri behar izan ditugu eta haietatik eskema multimedia bat sortu, zeuok eskema bakarrik ikusterakoan testuen idei orokor bat ateratzeko. Segidan, tutoretzak egiteko beharrezkoak diren egoeren zerrenda bat sortu dugu, parte-hartzaileak eta tutoretzen helburua zehaztuz. Azkenik, tutoretza egiteko egoera bat aukeratu dugu eta bertan sakondu eta zehaztu egin dugu. Baita gehigarrietan ere, tutoretzari buruzko bideo bat sartu dugu eskolan drogak kontsumitzeari buruz.

Irakasle gehienak  izango dugun egoera bat denez, tutoretzak izatea, lan honek interesgarria eta lagungarria izatea espero dugu. Eskerrik asko gure blogan sartzeagatik eta irakurtzeagatik. Hurrengora arte!!

ESKEMA MULTIMEDIA

Gure eskema multimedia ikusteko klikatu hemen.

EGOERA EZBERDINAK

1. EGOERA
Egoera: Eskola barruan erretzeagatik
Parte hartzaileak: Ikaslea, arrapatu duen irakaslea (zuzendaria)
Helburua: Eskola barruan ez erretzeko sinestarazi




2. EGOERA
Egoera: Klasean mugikorrarekin egoteagatik
Parte hartzaileak: Ikaslea, arrapatu duen irakaslea (zuzendaria)
Helburua: Klasean mugikoarra ez erabiltzea eta mugikorra itzultzeko





3. EGOERA
Egoera: Normalean etxerako lanak ez egiteagatik
Parte hartzaileak: Ikaslea,tutorea eta gurasoak
Helburua: Bere autoheziketarako beharrezko dela sinestarazteko




4. EGOERA
Egoera: Eskolako leiho bat apurtzeagatik
Parte hartzaileak: Ikaslea eta tutorea
Helburua: Eskolako materiala errespetatu ikasteko






5. EGOERA
Egoera: Eskolako materiala lapurtzeagatik
Parte hartzaileak: Ikaslea, tutorea eta zuzendaria
Helburua: Eskolako materiala errespetatu ikasteko


6. EGOERA
Egoera: Azterketa batean kopiatzeagatik
Parte hartzaileak: Ikaslea tutorea eta arrapatu duen irakaslea
Helburua: Bere autoheziketarako beharrezko dela sinestarazteko





7. EGOERA
Egoera: Klasekideei errespetua faltatzeagatik
Parte hartzaileak: klase osoa eta tutorea
Helburua: Erakusteko gizartean elkarbizi behar garela eta besteek errespetatu

8. EGOERA
Egoera: Irakasle bati jotzeagatik
Parte hartzaileak: Ikaslea, irakaslea, tutorea, zuzendaria eta gurasoak
Helburua: Falta larria dela erakusteko eta bere erreakzioak kontrolatzen ikasteko


9. EGOERA
Egoera: Eskolan droga sartzeagatik
Parte hartzaileak: Ikaslea, tutorea, zuzendaria eta gurasoak
Helburua: Delitua dela erakusteko eta eskolak drogak ekiditzea du oinarri


10. EGOERA
Egoera: Klasean asko hitz egiteagatik
Parte hartzaileak: Ikaslea eta tutorea
Helburua: Arreta jarri behar duela eta burua sineztarazi behar duela







11. EGOERA
Egoera: Irakasleei errespetua faltatzeagatik
Parte hartzaileak: Ikaslea eta irakasleak
Helburua: Eskolatik kaleratu dezaketela eta jarrera hobetzeko



12. EGOERA
Egoera: Klasean jateagatik
Parte hartzaileak: Ikaslea eta irakaslea
Helburua: Errespetu falta dela ulertzeko eta jolastokiak direla hori egiteko



13. EGOERA
Egoera: Eskolatik baimenik gabe ateratzeagatik
Parte hartzaileak: Ikaslea, tutorea, zuzendaria eta gurasoak
Helburua: Klaseko orduetan zerbait gertatzen bazaio, jakiteko eskolaren ardura dela


14. EGOERA
Egoera: Baztertua izateagatik
Parte hartzaileak: Ikaslea, tutorea eta eskolaren psikologoa
Helburua: Besteekin erlazionatzeko gai izateko




15. EGOERA
Egoera: Haurdun geratzeagatik
Parte hartzaileak: Ikaslea (ikaslearen bikotea), tutorea eta gurasoak
Helburua: Laguntza eskeintzeko eta bere familia ulertzeko





16. EGOERA
Egoera: Normalean klasera ez joateagatik
Parte hartzaileak: Ikaslea, tutorea eta gurasoak
Helburua: Ulertzeko klasera joatea bere etorkizunerako lagungarria izango zaiola


17. EGOERA
Egoera: Talde problematiko batean sartzeagatik
Parte hartzaileak: Ikaslea, tutorea, gurasoak, psikologoa
Helburua: Azaltzeko non sartu den eta horrek daukan desanbantailak



18. EGOERA
Egoera: Lodia sentitzen delako eta heziketa fisikoa egin nahi ez duelako
Parte hartzaileak: Ikaslea, heziketa fisikoko irakaslea eta psikologoa
Helburua: Azaltzeko lodiak izateagatik besteek bezalako gai dela heziketa fisikoa egiteko




19. EGOERA
Egoera: Heziketa fisikoa egin ondoren, dutxetan argazkiak ateratzeagatik
Parte hartzaileak: Ikaslea, heziketa fisikoko irakaslea, tutorea eta gurasoak
Helburua: Azaltzeko hori debekatuta dagoela eta batzuetan kartzelara joan dezakela



20. EGOERA
Egoera: Jantokiaren ondoren, hainbat aldiz oka egiten susmatzeagatik
Parte hartzaileak: Ikaslea, susmatzen duen irakaslea, psikologoa eta gurasoak
Helburua: Azaltzeko hori gaixotasun bat dela eta osasunerako txarra dela

ASMATUTAKO TUTORETZA

Egoera:
Azken urteetan, irakasle gehienak nabaritu dute “CIP” bat egiten ari diren ikasle gehienak goizeko zortzietan klasera sartzen direnean eta atsedenean, porro bat erretzeari ohitu direla. Baita ere, efektua pasatzen zaienean eta klase orduak diren bitartean, komunera joateko eskatzen dute askotan porro bat erretzeko.
Irakasleok egoera horretaz konturatu dira eta erabaki dute komunak ixtea.Orduan, drogen efektua duten bitartean , arreta galtzen dute eta ez dute gogoak jartzen ikasteko.
Gainera nabaritzen zaie nola begiak gorri-gorri dituztela eta klasean marihuana usaina dagoela.Orduan, irakasleekiko jarrera ez da haietaz espero dena, hau da, zerbait esaten dietenean agresiboak bihurtzen dira, ez dute kasurik egiten eta barrezka hasten dira.

Partaideak:
Irakasleak: egoera horretaz konturatu direnak
Ikasleak: efektua jasotzen dutenek eta jarrera aldatu behar dutenak dira
Zuzendaria: ekitaldiak prestatuko duena

Tutoretza:
Erabaki dugu tutoretza kolektiboa egitea, bakarka egitea ez luke sentsurik izango eta.
Daukagun egoeran oinarrituz, lehenengo pausua ikasleei arazoa azaltzea izango litzateke, hauek arazoa ulertzeko eta egoeraz jabetzeko. Jarraian, ikasleekin eztabaida moduko bat prestatzea, beraiek zer pentsatzen duten jakiteko. Bertan planteatuko zaie zer irudituko zitzaien beste ikasle batzuk drogen efektuekin ikusiko balute klasean.

Orduan,bigarren pausu moduan erabaki dugu drogen efektuekin daudenean, filmatzea haiek konturatu gabe eta hurrengo egunean bideo hau erakustea ea zer iruditzen zaien.

Hirugarren pausuz, erabaki dugu bilera berezi bat planteatzea, bilera honetan ekarriko dugu neska bat klasera, neska hau porro erretzeari emana zena. Neska honek bere egoera edo arazoa azalduko die, hainbat aspektutik begiratuta (ekonomikoki, sozialki, osasun aldetik…) Neska honek, drogak usteko proiektu batean sartu zen eta bere bizitza guztiz aldatu da. Amaitzeko inkesta batzuk banatuko ditugu, tutoretza honek egoeraz pentsarazi edo aldaketaren bat motibatu duen jakiteko.

Honekin ez dugu lortu nahi ikasleak erretzea usteari, baizik eta klaseko orduetan egoera horrekin ez etortzea, eskolatik kanpo nahi dutena egin dezakete.

ERRUBRIKA:


BIKAIN
ONDO
NAHIKO
GUTXI
Klasera (droga)erreta etortzera
Inoiz ez
gutxitan
batzuetan
Egun guztietan
Jarrera klasean
Beti arretaz eta parte hartzen egotea
Interesa erakustea eta batzuetan parte hartzea
Interesik ia ez jartzea eta klasekideekin hitz egitea
Guztiz pasiboa izatea
Klasekideei laguntza ematea
Beti dago prest laguntza emateko
Gehienetan prest dago laguntza emateko
Egunen bat laguntza pixka eman usteko
Besteez guztiz pasatzen dena

ERRUBRIKA

ERRUBRIKA ARABERAKO EBALUAKETA

ESKEMA MULTIMEDIA: BIKAIN
Eskemaren edukin kantitea: ONDO
Eskemako informazioaren gehigarriak: BIKAIN
EGOERA ASMATUAK: BIKAIN
Agindutasuna: BIKAIN
Errealitasuna: BIKAIN
TUTORETZA ASMATUA: BIKAIN
Ondorioen finalitasuna: BIKAIN
Interesgarritasuna: BIKAIN

GEHIGARRIAK:

http://www.youtube.com/watch?v=FKOWqQJ2HwA&feature=related