Irakasle ibilbide profesionalaren atala bukatu eta gero, hirugarren atalarekin jarraituko dugu, hau da, irakaslearen garapen pertsonala. 3 galdera, 4 ekarpen eta mapa kontzeptual baten bidez garatu egingo dugu gai honek.
Etorkisunean guk irakasleak izango gara, baina irakurriko duen beste edozeinentzat ere gai honetaz gehiago ikasteko asmoz idazten dugu. Orduan, atal hau aztertuz gero espero dugu baliogarriak izango diren hainbat kontzeptu eta egoerak ulertzea. Horretaz aparte, geroago praktikara eramateko gai izatea esperantza daukagu.
Horretarako, argi utziko ditugu, irakaslearen garapen pertsonalaren atalean aurkituko ditugun kontzeptu nagusiak: garapen pertsonala, autoestima, adimen emozionala.....
Hasi baino lehen, autokontzeptua zer den bereiztea komenigarria izango zela iruditu zaigu eta autoestima eta autokontzeptuaren arteko desberdintasuna azalduko dugu.
Autoestima eta autokontzeptua ez dira gauza bera. Autokontzeptua norberaren burua ezagutzea da (norberaren gaitasunak, interesak, zaletasunak, gaitasun ezak...). Autoestima, aldiz, norberaren buruarekin ondo eta berezi sentitzea da, ipinitako helburuak betetzeko gai zarela pentsatzen. Bata eta bestea erlazionatuta daude baina, izan ere, pertsona batek pentsa dezake gauza bat dela eta, errealitatean, berriz, beste gauza bat dela gerta daiteke.Beharrezkoa da autokontzeptu on bat izatea norberari buruz, ondo egokitzeko eta alai eta modu egokian funtzionatzeko. Esate baterako, umeak bere buruaz edukitzen duen sentimenduak eragin handia daukate guraso, irakasle eta lagunekiko harremanen kalitatetan eta esperientzietan.
Segidan, orokorrean nola eraikitzen den azalduko dugu. Haurtzaroan, esaterako, autokontzeptua kanpotik datorkigun informazioarekin eraikitzen dugu. Nahiko orokorra da eta balorazioarekin lotuta dago. “Ni gaiztoa naizela esaten du nire amak” bezalako esanetara mugatzen da. Zigorra eta jasan dezakeen okerrenarekin (ez maitatua sentitzearekin) lotuta azaltzen zaizkio haurrari eta horrela barneratzen ditu.Baina norberak bere burua era batean ikusi arren, kanpotik gauzak beste era batera ikusi daiteke, azal zuriak bizilekuz aldatzean belztu daitezkeen bezala. Hala ere, maiz gure erlazioen aukeran gure ideologia edo izaera berdintsuko pertsonekin lotzen gara. Orduan, bakoitzak eta betirako, bere burua modu berean ikusiko du eta horrek irekitasunaren eta malgutasunaren aurka jokatzen du.
Nerabezarotik aurrera ere, gure autokontzeptua besteengandik datorkigu, baina gure buruari galderak egiteko gaitasuna eskuratzen dugu. Horrek berriz ere, bere burua gogorki aztertzera eta nahigabea sortzera eraman dezake.Heldutasunean, berdin segitzen du eta ordura arte lortu duzuna, horixe zara. Zahartzaroan azkenik, bizitzan zehar zurengan asko sinetsi ez baduzu, azkenean zure buruari balio guztia kentzera iritsiko zara.
Beste alde batetik, eskolan autokontzeptuaren garapeneko arazoak identifikatzean eta analisi bat egin ondoren, hurrengo ondorioa atera dugu. Eskola influentzia izugarria du haurrarengan beraiek sortuko duten autokontzeptuan parte hartuko dutelako, batez ere arlo akademikoan. Eskola ez du bakarrik formakuntza akademiko bat ematen,beste hainbat ezinbesteko jarrerak ere. horregaitik,heziketa autoritarioa jasotzen duten haurrek autoestima bajua garatzeko joera dute. Izan ere, hezitzaileek ezartzen dizkieten arauak zorrotz betearazten dituzte inongo malgutasunik erakutsi gabe. Hau da, haurraren iritziak garrantziarik ez daukala eta haren pentsaerak inongo interesik ez dutela transmititzen diete.
Hezitzaile autoritarioen jarreraren guztiz kontrakoa den “laissez-faire” estiloa aplikatzen duten beste irakasleak badaude. Hauek arauak ezartzea eta betearaztea deserosoegia zaiela adierazten dute. Honekin, halako heziketa jasotzen duten haurrek, arauak ez jarraitzeak ez duela eraginik ondoriozta dezake.
Beraz, autoestima altua garatu dezan, haur batek heziketa autoritatiboa jaso beharko du. Hau da, hezitzaileak arauak zehatz azaldu beharko ditu eta betearazteaz arduratuko da. Baina arauak malgutasuna izango dute haurraren iritziari garrantzia emanez. Modu honetan, haurrari neurri batean bere erabakiak hartzeko aukera emango zaio. Adinez handitzen joan ahala, gero eta arduratsuagoa izateko helburuarekin, erabakiak hartzeko aukera gehiago emango zaio.
Emozio eta sentimenduek eragin handia dute irakasle baten jardunean. Honek, jakin behar du guzti hauek kontrolatzen irakaskuntza ikaskuntza prozesua oztopatu ez dezaten. Ikastetxera heltzean irakasleak bere kanpoko egoera emozionala edo sentimenduak kanpoan utzi behar ditu. Adibidez, irakasleak kalean zein etxean gatazkaren bat izan badu eta haserreturik badago haurrei ez die haserre hori transmititu behar, bestela, haurren egoera emozionala ere kaltetu egingo da. Irakasle on batek zoriontasuna transmititu behar die ikasleei, horrela, hauen heziketa prozesua errazagoa izango da.
Irakasle on batek hainbat konpetentzia bete behar ditu. Hasteko, prest egon behar du ikasleei irakasteaz gain hauengandik ikasteko ere.
Kontuan hartzeko beste ezaugarri bat autokontrola litzateke. Autokontrola zera da, egoera konplikatu baten aurrean norberaren emozioak kontrolatzea eta onartzea. Horretarako, berebiziko garrantzia du norberaren emozioak ezagutzea.
Horrez gain, irakasle bat kontziente izan behar du bere heziketa zentruak inguratzen duen egoeraz, hau da, inguruneaz. Ezagutu egin behar du gaur egungo egoera eta teknika berriak, eta hauetara moldatu. Mahatma Gandhik esan zuen bezala “Nosotros hemos de ser el cambio que deseamos ver en el mundo”. Zenbaitetan irakasleak zaharkituta daude ezagupenei eta erabiltzen duten teknikei begira. Hori garbi agertzen da “ A menudo la escuela enseña contenidos del siglo XIX con profesores del XX a alumnos del siglo XXI” testuan.
Irakasle on baten ezaugarriekin jarraituz autokontzientzia aipatu beharra dago, hau da, norberaren emozioak eta bere ondorioak ezagutzea. Garrantzi handia dauka horrek irakasleengan beren burua ezagutu barik zaila izango litzatekeelako ikasleak ezagutzea eta hauek hezitzea.
Automotibazioak paper garrantzitsua betetzen du ere. Oztopoak gainditzeko eta norberak bere entusiasmoa eta autoestimua igotzeko balio du automotibazioak. Irakasle batek jarrera optimista agertu behar du eta irakasleei motibazioa transmititu behar die. Irakasleak zoriontsu egon behar dira beren lana burutzerakoan haurrei zoriontasun hau transmititzeko eta horrela irakaskuntza-ikaskuntza prozesua errazteko. Gu zoriontsu sentitzen bagara gure bururekin besteei transmititzeko gai izango gara. “ikasleok beti hartuko gaituzte eredutzat”, horren ildoan eredu egokia eman behar diegu haurrei irakasle bezala.
Enpatiak garrantzi handia dauka irakasle baten profilean, besteak ulertzea eta hauen lekuan jartzea. Irakasle batek bere ikasleen sentimenduak eta ikuspegiak ulertu behar ditu hauekin jarduteko. Enpatia oso garrantzitsua da eguneroko bizitzan.
Irakasle baten abilitate sozialak irakasle baten lana baldintzatzen dute. Zenbat eta abilitate sozial handiagoa izan orduan eta hobeagoa izango da irakaslea. Abilitate sozialen barnean gaitasun ugari daude: pertsuasio taktikak, komunikatzeko gaitasuna, gatazkak konpontzeko gaitasuna, kolaboratzeko eta kooperatzeko gaitasuna, helburu kolektiboak lortzeko gaitasuna eta erlazioak kontrolatzeko gaitasuna, besteak beste.
Hezitzaile batek ikasleak motibatu behar ditu. Horretarako hainbat estrategia erabili ditzake.Adibidez gai bati buruzko informazioa modu dibertigarrian eskaini edota informazio iturri ezberdinak erabiliz, ikasleek beren kabuz aukera egin dezaten. Horrela haurren autonomia garatzen laguntzen zaie eta elkarrizketara bideratuz. Haur motibatu batek hobeto lan egingo du eta errazago barneratuko ditu eduki guztiak. Horrez gain, haurren jakin-mina piztu behar du hauek bere buruari galderak egin diezaieten. Horrela, ikaslea bere esperientzia propiotik abiatuko da kontzeptuak barneratu arte. Irakasle on batek haurren jarrera aktiboa bultzatu behar du kalitatezko heziketa prozesu baten oinarrietako bat haurrak jarrera aktiboa agertzea bait da, hau da, haurrek prozesu horretan etengabe parte hartu behar dute beraien ikaskuntzaren erantzule bihurtuz.
Adimen emozionalaren kontzeptua orain dela hamarkada bat baino ez zen egin ezaguna gure gizartean, eta Daniel Goleman-en lanarekin zabaldu zen. Adimen emozionalaren kontzeptuak geure berezko sentimenduak eta gainontzekoenak onartzeko, geu motibatzeko eta geure buruarekin nahiz gainontzekoekin ditugun erlazioak egoki maneiatzeko gaitasunari egiten dio erreferentzia.
Goleman-en hitzetan adimen emozionala horrela defini daiteke: norbere buruaren zein beste inoren sentimenduak antzemateko gaitasuna, geure burua motibatzeko, harremanak era egokian menpean edukitzeko trebetasuna, bai eta emozioak sentitzeko, ulertzeko, kontrolatzeko eta aldatzeko gaitasuna ere. Adimen emozionala pertsonarteko adimena ere bada; hau da, egoki erlazionatzeko gaitasuna.
Adimen emozionalaren osagaiak honako hauek izango lirateke: autoezagutza emozionalaren gaitasuna, emozioak bideratzeko gaitasuna, nor bere burua motibatzeko gaitasuna, enpatia eta besteengan erantzunak eragiteko gaitasuna.
Lehenengo osagaia, momentu bakoitzean esperimentatzen eta sentitzen denaz ohartzeko gaitasunari, eta horren ondorioz daukan jokaeraren arduraduna dela kontziente izateko ahalmenari dagokio. Gaitasun hori funtsezkoa da geure burua ezagutzeko eta ezagutza ziurra ematen du erabakiak hartzeko garaian.
Emozioak bideratzeko gaitasuna izatea, bizitzak dakartzan zailtasunei aurre egiteko modua da. Emozionalki inteligenteak diren pertsonek badakite sentimenduak onartzen, arlo seguruetan espresatzen eta oreka berreskuratzeko jokatzen. Auto-kontrol horren bitartez, tentsio desatseginetatik aska gaitezke, eta egoera latzei aurre egiteko eta konpontzeko gaitasuna handitu egiten da.
Auto-motibazioa gure helburuen lorpena bideratu edo erraztu dezaketen iturburu edo tendentzia emozionalak aurkitzeko gaitasuna da. Emozionalki inteligenteak direnak baikorrak eta borondate handikoak dira, ez dira zailtasunen aurrean beldurtzen, pazientzia daukate, itxaroten dakite eta lanean jarraitzen dute inporta zaiena lortu arte.
Besteen esperientzia eta sentimenduak ulertzeko gaitasunari dagokionez (enpatia), ezinbestekoa da hitzezkoak eta hitzezkoak ez diren adierazleak dituen hizkuntza emozional zabal baten jabe izatea, besteak zer sentitzen ari diren ulertzen lagun diezagun. Erlazio sozialak ugaritzea ahalbidetzen du eta hainbat aktibitate profesional garatzeko gaitzen du. Aldi berean, sistema kognitiboak, afektiboak eta portaerazkoak indartzen ditu.
Azkenik, besteengan erantzunak eragiteko gaitasunari dagozkion erlazio trebetasuna ondorengo elementuez osatuta dago: komunikazio-trebetasuna edo norberak besteengan dituen ikuspuntuak defendatzeko gaitasuna; gatazken irtenbidea, hau da, gatazkak era egokian gidatuz, desadostasunak argitara ateraz, tentsioaren gorakada ekidinez eta adostasun-puntuak bilatuz, limurtze-estrategia eraginkorrak negoziatzeko gaitasuna; eta, laguntasun trebetasuna, hau da, aurre hartzeko gaitasuna, beste pertsonen beharrak antzematea eta asebetetzea, eta beren ongizateari laguntzea.
Ondo hazitako eta ondo hezitako umeak, gazteak eta helduak behar ditu gure gizarteak. Gizakiaren jokaera aztertzen dugunok badakigu pertsona izatea, adimen intelektual handia edukitzea baino garrantzitsuagoa dela. Hezkuntza arloan egindako ikerketek diotenez, arrakastaren %20 adimen intelektualari esker da eta %80 adimen emozionalari esker. Adimen intelektuala eta adimen emozionala ez dira kontrakoak, ezberdinak baizik.
Amaitzeko, hemen usten dizuegu bideo interesgarri batzuk gai hau aztertuz:
Gaur egun, gure maila intelektualari garrantzi handia ematen zaio eta noramalean pertsonak beraien ezagutzaz baloratzen ditugu. Betidanik irakatzi digute, ezagutza teknikoak zein kulturalak eskuratu behar ditugula gure gizartean bizi ahal izateko eta bizitza profesionalean ibili ahal izateko, bainaahaztu egiten zaigu gure bizitza emozionalerako hesitzea eta antolatzea zein garrantzitsua den.
Betidanik irakatsi digute gure gizartean, jendearen aurrean ezin direla emozioak atera, hau, pertsona txiki eta ahulena baizen.
Gau gaur egun, hau aldatzen dabil, emozioak bizitzea, gure heldutasun pertsonalarentzat ona dela eta baita inteligentzia garatzeko ere ona da.
Malagako unibertsitatean, Fernández Berrocal eta Extremera doktoreek, besteen sentimenduak eta gure sentimenduak ulertzeko eta asimilatzeko duten garantiza aztertu dute, eta irakutzi digute, adimen emozionala lau zatitan banatzen dela:
Pertzepzio eta adierazpen emozionala: kontzienteki, nolako emozioak ditugun ezagutzea, Pertzepzio ona izateak, geure sentimenduak behar bezala interpretatzen eta bizitzen jakitea esan nahi du: horri esker sentimenduak kontrolatzeko prestatuago biziko gara
Erraste emozionala: gure pentsamenduak lagun ditzaketen sentimenduak sortzeko gaitasuna. Emozioak pentsamenduaren esanetara ipiniz gero, erabakiak hobeki eta adimen argiagoz hartuko ditugu.
Ulerpen emozionala: Maila emozionalean gertatzen zaiguna ulertzea, geure pentsamenduan integratzea eta aldaketa emozionalen garrantziaz jabe izatea. Enpatizatzeak bestearen lekuan jartzea, haren sentimenduak nozitzea esan nahi du. Pertsona batzuek ez dituzte besteak ulertzen, ez adimen eskasa dutelako, eskarmentu emozionalak bizi izan ez dutelako edo bizipen horiek gestionatzen asmatu ez dutelako. Eta horrelako bizipenak nozitu arren, modu esplizituan bizitzeko eta integratzeko ahalegina egin ez duenak nekez izango du prest ulerpen emozional adimentsua.
Erregulatze emozionala: emozioak eraginkortasunez erabili eta zuzentzeko gaitasuna, hira, probokazio edo beldurra nagusitzen den egoeretan kontrolatu gabeko erantzunak ez emateko gaitasuna da.
Lau trebezia horiek elkarri loturik daude; bestelako hitzetan, gure emozioak zein diren jakin beharra dago, gizabidez bizi nahi baditugu.
Segurtasun askoz, noizbait zure buruari galdetu diozu: zergatik lan egiten dut honetan gustatzen ez bazait? Errealitatean zertan naiz ona? Horrela izan bada, hurrengo hausnarketa honek ziur nago interesatuko zaizula.
Bigarren ekarpen honekin hasteko,adimen anitzei buruz hitz egingo dugunez, uste dugu komenigarria izango zela adimen bakoitzaz idei global bat edukitzea. Horretarako, Howard Gardneren adimen anitzen teoriaren bideo motz hau ikustea proposatzen duguoso ondo azaltzen dituztelako, eta gainera bakoitzako gaitasunen adibideak jartzen ditu bai orokorrean, bai ikasgela arloan.
Orduan, Gardnerrek, adimen artean autonomoak ziren zapi gaitasun proposatu zituen: hizkuntza gaitasuna, matematiko-logikoa, musikala, espaziala, gorputz-kinestesikoa, interpertsonala eta intrapertsonala. Baina zazpi adimen hauei zortzigarren bat gehitu zien, naturalista. Hala ere, bederatzigarren adimen baten inguruan hipotesiak aztertzen dabil, existentziala, alegia.
Adimen anitzen teoria irakasleei ikasteko eta irakasteko zortzi eredu desberdinen ematen dizkie. Ikasle batek era tradizionalean zerbait ulertzen ez badu, teoria honekin beste era desberdinetan azaltzeko aukera izango du, ikaskuntza errazten. Hau da, modu hauetan aurkeztu daiteke:
Hitzekin (hizkuntza gaitasuna)
Zenbaki eta logika bidez (matematika- logikoa)
Irudiekin (espaziala)
Hausnarketa pertsonalekin (intrapertsonala)
Esperientzi fisikoarekin (gorputz-kinestesikoa)
Gizarte esperientziarekin (interpertsonala)
Mundu naturalaren esperientziarekin (naturalista)
Guzti hau gure gurasoek jakin izan balute, uste dut ezertarako balio ez garen sufrimendua saihestu egingo zuketela (eta guri ere). Hainbat aldiz zerbait egitera behartuta gaude, besteek egiten badute guk ere egin dezakegunaren ustez (betiko konparaketa), gure adimen pertsonalak kontutan hartu barik. Horrelakorik berriz ez gertatzeko, talde-lan gogorra egin beharko genuke (zuzendariak, irakasleek, gurasoek eta ikasleen artean) prozesua aurrera eramateko. Eta eginkizun guztietan bezala, pauso batzuk eman behar ditugu eskola tradizionaletik adimen anitzeko eskola batera pasatzeko. Hasteko, teoria berri hau ikasteko nahia eta ikastea, eta gainontzekoei azaltzea, motibazioa pizten. Sortzerakoan, kontutan hartu behar dugu eredu bat ez dagoela eta beraz ezin da imitatu, kasu bakoitza bakarra bihurtzen sormen ahalmenari esker.
Hauxe kontutan izanik eta irakasleak izango garenez etorkinean, metodologia zabal bat erabili beharko genuke zortzi adimen desberdinen ariketa eta adibideekin, eta ez bakarrik horietako bik. Horrela, ikasle batek estrategia batekin ondo ikasten ez badu, bere adimenei egokitua izango den beste estrategia bat erabiliko dugu. Dena den, ume guztiei zortzi adimenak garatzeko aukera eman beharko diegu eta ez nabarmentzen diren horietan bakarrik. Gainera metodo honekin lortu dezakegun burutzapenak honako hauek izan daitezke:
Portaera arazoak txikiagotzea
Umeen autoestima handitzea
Lidergoa eta kooperazio ahalmenen garapena
Jakin-minaren itzelezko gehikuntza eta ikasketei bete-beteko dedikazioa
Jakintzaren berretura, etengabeko umoreari esker
Iritsi nahi dugun egoerara, erlaziorik ez dagoela eskolan notak hobeagoak ateratzen zituztenek profesional onenak direnekin da. Esaterako, batez besteko altuena duen norbaitek ate ireki gehiago ditu,bai; baina gero ezin da esan gizabanakoaren bermeak eta ezagutzaren garapenean hoberena izango denik.
Autoestima eta autokontzeptu terminoak erlazionaturik daude, baina ez dira gauza bera.
Zer da autoestima?
Geure irudiari ematen diogun balorea eta honek transmititzen digun ongizatea. Beste modu batean esanda, bakoitzak bere burua maitatzea. Autoestima arrakastarekin erlaziona dezakegu, eskolako harreman eta sormenarekin. Adibidez; ume batek bere buruarengan konfiantza ez badu eta maitatuta sentitzen ez bada, ezin izango du maila egokia lortu bere bizitzaren edozein alderditan.
Autoestimaren mailak:
-Autoestima baxua: pertsona bat ezgaia edo ergela sentitzen denean. Bere buruarekiko konfiantzarik ez duena eta buruestima ez duena. Adibidez, bere itxurak asko kezkatzen dion pertsona bat edota besteek beraz duten iritzia kezkatzen dien pertsonak.
-Autoestima Desproportzionatua: Pertsona hauekportaera agresiboa izaten dute eta gaitasun sozialetan hutsuneakizaten dituzte.
-Autoestima altua: berarengan segurtasun handia daukan pertsona eta buruestima handia daukana. Gaia dena bere burua onartzen eta baloratzen. Adibidez: kirolari ezgaitu batek, muga fisikoak izan arren, bere bizitzan dauden erronkak gainditu nahi ditu,horrela bere autoestima handitu egiten da eta konturatzen da berak duen balioaz.
·Autoestima lantzeko/hobetzko hainbat gauza egin daitezke:
-umeen izaera onartu, umeen artean konparaketarik ez egin.
-haien esfortzuak baloratu
-maitakorrak izatea beraiekin
-beraiei konfiantza erakutsi
-haiengan fidatu
-umeei haienganako interesa erakutsi
-esaten duten guztia arretaz entzun, epaiketarik burutu gabe.
-aukerak eta denbora eskaini, sormenezko adierazpenak eman ditzaten
Zer da autokontzeptua?
Autokontzeptuaren garapena pixkanaka lortzen da, bizitako esperientziez baliatuz.
Gure inguruetatik jasotako gaitasun, interes, esperientzia, iruzkin eta euskarrien bidez lortzen da. Adibidez: ikasle bat bere gaitasunetan konfiantza badauka esfortzu gehiago jarriko du emaitza onak lortzeko.
Autokontzeptuaren mailak:
-Adimen-kognitibo maila: ideiak, usteak, sinesmenak eta kanpotik jasotako informazio prozedurak.
-Emozio afektibo maila: gure gaitasun pertsonalen balore epaiketa bat da.
-Jokabide maila:ekiteko erabakia,ondorioak dituen jokabide bat burutzeko erabakia.
Autoestima eta Autokontzeptuaren ezberdintasunak:
Autoestima
·Pertsona batek bere buruaz duen irudia da..
·Pertsona berak bere sentimenduen arabera bere barnean garatzen du.
·Bi mailetan banatzen da; altua eta baxua.
·Hauek bi, pertsonen jokabidea baldintzatzen dute.
Autokontzeptua
·Pertsona batek beste pertsona batekiko duen irudia da.
·Bere inguruneko irudiaren arabera eraikitzen da.
·Hiru mailetan banatzen da; kognitibo-intelektuala, emozional-afektiboa eta jokabideei dagokiona.
·Gorputz –eskema, bakoitzak bere gorputzaz duen ideia.