martes, 9 de noviembre de 2010

3. GALDERA: ADIMEN EMOZIONALA zer da?

Adimen emozionalaren kontzeptua orain dela hamarkada bat baino ez zen egin ezaguna gure gizartean, eta Daniel Goleman-en lanarekin zabaldu zen. Adimen emozionalaren kontzeptuak geure berezko sentimenduak eta gainontzekoenak onartzeko, geu motibatzeko eta geure buruarekin nahiz gainontzekoekin ditugun erlazioak egoki maneiatzeko gaitasunari egiten dio erreferentzia.
Goleman-en hitzetan adimen emozionala horrela defini daiteke: norbere buruaren zein beste inoren sentimenduak antzemateko gaitasuna, geure burua motibatzeko, harremanak era egokian menpean edukitzeko trebetasuna, bai eta emozioak sentitzeko, ulertzeko, kontrolatzeko eta aldatzeko gaitasuna ere. Adimen emozionala pertsonarteko adimena ere bada; hau da, egoki erlazionatzeko gaitasuna.
Adimen emozionalaren osagaiak honako hauek izango lirateke: autoezagutza emozionalaren gaitasuna, emozioak bideratzeko gaitasuna, nor bere burua motibatzeko gaitasuna, enpatia eta besteengan erantzunak eragiteko gaitasuna.
Lehenengo osagaia, momentu bakoitzean esperimentatzen eta sentitzen denaz ohartzeko gaitasunari, eta horren ondorioz daukan jokaeraren arduraduna dela kontziente izateko ahalmenari dagokio. Gaitasun hori funtsezkoa da geure burua ezagutzeko eta ezagutza ziurra ematen du erabakiak hartzeko garaian.
Emozioak bideratzeko gaitasuna izatea, bizitzak dakartzan zailtasunei aurre egiteko modua da. Emozionalki inteligenteak diren pertsonek badakite sentimenduak onartzen, arlo seguruetan espresatzen eta oreka berreskuratzeko jokatzen. Auto-kontrol horren bitartez, tentsio desatseginetatik aska gaitezke, eta egoera latzei aurre egiteko eta konpontzeko gaitasuna handitu egiten da.
Auto-motibazioa gure helburuen lorpena bideratu edo erraztu dezaketen iturburu edo tendentzia emozionalak aurkitzeko gaitasuna da. Emozionalki inteligenteak direnak baikorrak eta borondate handikoak dira, ez dira zailtasunen aurrean beldurtzen, pazientzia daukate, itxaroten dakite eta lanean jarraitzen dute inporta zaiena lortu arte.
Besteen esperientzia eta sentimenduak ulertzeko gaitasunari dagokionez (enpatia), ezinbestekoa da hitzezkoak eta hitzezkoak ez diren adierazleak dituen hizkuntza emozional zabal baten jabe izatea, besteak zer sentitzen ari diren ulertzen lagun diezagun. Erlazio sozialak ugaritzea ahalbidetzen du eta hainbat aktibitate profesional garatzeko gaitzen du. Aldi berean, sistema kognitiboak, afektiboak eta portaerazkoak indartzen ditu.
Azkenik, besteengan erantzunak eragiteko gaitasunari dagozkion erlazio trebetasuna ondorengo elementuez osatuta dago: komunikazio-trebetasuna edo norberak besteengan dituen ikuspuntuak defendatzeko gaitasuna; gatazken irtenbidea, hau da, gatazkak era egokian gidatuz, desadostasunak argitara ateraz, tentsioaren gorakada ekidinez eta adostasun-puntuak bilatuz, limurtze-estrategia eraginkorrak negoziatzeko gaitasuna; eta, laguntasun trebetasuna, hau da, aurre hartzeko gaitasuna, beste pertsonen beharrak antzematea eta asebetetzea, eta beren ongizateari laguntzea.

Ondo hazitako eta ondo hezitako umeak, gazteak eta helduak behar ditu gure gizarteak. Gizakiaren jokaera aztertzen dugunok badakigu pertsona izatea, adimen intelektual handia edukitzea baino garrantzitsuagoa dela. Hezkuntza arloan egindako ikerketek diotenez, arrakastaren %20 adimen intelektualari esker da eta %80 adimen emozionalari esker. Adimen intelektuala eta adimen emozionala ez dira kontrakoak, ezberdinak baizik.

Amaitzeko, hemen usten dizuegu bideo interesgarri batzuk gai hau aztertuz:





1. EKARPENA: APRENDER A VIVIR LAS EMOCIONES


         Gaur egun, gure maila intelektualari garrantzi handia ematen zaio eta noramalean pertsonak beraien ezagutzaz baloratzen ditugu. Betidanik irakatzi digute, ezagutza teknikoak zein kulturalak eskuratu behar ditugula gure gizartean bizi ahal izateko eta bizitza profesionalean ibili ahal izateko, baina  ahaztu egiten zaigu gure bizitza emozionalerako hesitzea eta antolatzea zein garrantzitsua den.

Betidanik irakatsi digute gure gizartean, jendearen aurrean ezin direla emozioak atera, hau, pertsona txiki eta ahulena baizen.

Gau gaur egun, hau aldatzen dabil, emozioak bizitzea, gure heldutasun pertsonalarentzat ona dela eta baita inteligentzia garatzeko ere ona da.

Malagako unibertsitatean, Fernández Berrocal eta Extremera doktoreek, besteen sentimenduak eta gure sentimenduak ulertzeko eta asimilatzeko duten garantiza aztertu dute, eta irakutzi digute, adimen emozionala lau zatitan banatzen dela:

Pertzepzio eta adierazpen emozionala: kontzienteki, nolako emozioak ditugun ezagutzea, Pertzepzio ona izateak, geure sentimenduak behar bezala interpretatzen eta bizitzen jakitea esan nahi du: horri esker sentimenduak kontrolatzeko prestatuago biziko gara
Erraste emozionala: gure pentsamenduak lagun ditzaketen sentimenduak sortzeko gaitasuna. Emozioak pentsamenduaren esanetara ipiniz gero, erabakiak hobeki eta adimen argiagoz hartuko ditugu.
Ulerpen emozionala: Maila emozionalean gertatzen zaiguna ulertzea, geure pentsamenduan integratzea eta aldaketa emozionalen garrantziaz jabe izatea. Enpatizatzeak bestearen lekuan jartzea, haren sentimenduak nozitzea esan nahi du. Pertsona batzuek ez dituzte besteak ulertzen, ez adimen eskasa dutelako, eskarmentu emozionalak bizi izan ez dutelako edo bizipen horiek gestionatzen asmatu ez dutelako. Eta horrelako bizipenak nozitu arren, modu esplizituan bizitzeko eta integratzeko ahalegina egin ez duenak nekez izango du prest ulerpen emozional adimentsua.
 

Erregulatze emozionala: emozioak eraginkortasunez erabili eta zuzentzeko gaitasuna, hira, probokazio edo beldurra nagusitzen den egoeretan kontrolatu gabeko erantzunak ez emateko gaitasuna da.

Lau trebezia horiek elkarri loturik daude; bestelako hitzetan, gure emozioak zein diren jakin beharra dago, gizabidez bizi nahi baditugu.

2. EKARPENA: Irakasleek eta adimen anitzak

Segurtasun  askoz,  noizbait zure buruari galdetu diozu: zergatik lan egiten dut honetan gustatzen ez bazait? Errealitatean zertan naiz ona? Horrela izan bada, hurrengo hausnarketa honek ziur nago interesatuko zaizula.
 
Bigarren ekarpen honekin hasteko,adimen anitzei buruz hitz egingo dugunez, uste dugu komenigarria izango zela adimen bakoitzaz idei global bat edukitzea. Horretarako, Howard Gardneren adimen anitzen teoriaren bideo motz hau ikustea proposatzen duguoso ondo azaltzen dituztelako, eta gainera bakoitzako gaitasunen adibideak jartzen ditu bai orokorrean, bai ikasgela arloan. 



 
Orduan, Gardnerrek, adimen artean autonomoak ziren zapi gaitasun proposatu zituen: hizkuntza gaitasuna, matematiko-logikoa, musikala, espaziala, gorputz-kinestesikoa, interpertsonala eta intrapertsonala. Baina zazpi adimen hauei zortzigarren bat gehitu zien, naturalista. Hala ere, bederatzigarren adimen baten inguruan hipotesiak aztertzen dabil, existentziala, alegia.


Adimen anitzen teoria irakasleei ikasteko eta irakasteko zortzi eredu desberdinen ematen dizkie. Ikasle batek era tradizionalean zerbait ulertzen ez badu, teoria honekin beste era desberdinetan azaltzeko aukera izango du, ikaskuntza errazten. Hau da, modu hauetan aurkeztu daiteke:
  •  Hitzekin (hizkuntza gaitasuna) 
  •  Zenbaki eta logika bidez (matematika-  logikoa) 
  •  Irudiekin (espaziala) 
  •  Hausnarketa pertsonalekin (intrapertsonala) 
  •  Esperientzi fisikoarekin (gorputz-kinestesikoa) 
  •  Gizarte esperientziarekin (interpertsonala) 
  •  Mundu naturalaren esperientziarekin (naturalista)

Guzti hau gure gurasoek jakin izan balute, uste dut ezertarako balio ez garen sufrimendua saihestu egingo zuketela (eta guri ere). Hainbat aldiz zerbait egitera behartuta gaude, besteek egiten badute guk ere egin dezakegunaren ustez (betiko konparaketa), gure adimen pertsonalak kontutan hartu barik. Horrelakorik berriz ez gertatzeko, talde-lan gogorra egin beharko genuke (zuzendariak, irakasleek, gurasoek eta ikasleen artean) prozesua aurrera eramateko. Eta eginkizun guztietan bezala, pauso batzuk eman behar ditugu eskola tradizionaletik adimen anitzeko eskola batera pasatzeko. Hasteko, teoria berri hau ikasteko nahia eta ikastea, eta gainontzekoei azaltzea, motibazioa pizten. Sortzerakoan, kontutan hartu behar dugu eredu bat ez dagoela eta beraz ezin da imitatu, kasu bakoitza bakarra bihurtzen sormen ahalmenari esker.

Hauxe kontutan izanik eta irakasleak izango garenez etorkinean, metodologia zabal bat erabili beharko genuke zortzi adimen desberdinen ariketa eta adibideekin, eta ez bakarrik horietako bik. Horrela, ikasle batek estrategia batekin ondo ikasten ez badu, bere adimenei egokitua izango den beste estrategia bat erabiliko dugu. Dena den, ume guztiei zortzi adimenak garatzeko aukera eman beharko diegu eta ez nabarmentzen diren horietan bakarrik. 
Gainera metodo honekin lortu dezakegun burutzapenak honako hauek izan daitezke:
  • Portaera  arazoak txikiagotzea
  • Umeen autoestima handitzea
  • Lidergoa eta kooperazio ahalmenen garapena
  • Jakin-minaren itzelezko gehikuntza eta ikasketei bete-beteko dedikazioa 
  •  Jakintzaren berretura, etengabeko umoreari esker

Iritsi nahi dugun egoerara, erlaziorik ez dagoela eskolan notak hobeagoak ateratzen zituztenek profesional onenak direnekin da. Esaterako, batez besteko altuena duen norbaitek ate ireki gehiago ditu,bai; baina gero ezin da esan gizabanakoaren bermeak eta ezagutzaren garapenean hoberena izango denik.
   

3. EKARPENA: Autoestima eta Autokontzeptua

Autoestima eta autokontzeptu terminoak erlazionaturik daude, baina ez dira gauza bera.

Zer da autoestima?
Geure irudiari ematen diogun balorea eta honek transmititzen digun ongizatea. Beste modu batean esanda, bakoitzak bere burua maitatzea. Autoestima arrakastarekin erlaziona dezakegu, eskolako harreman eta sormenarekin. Adibidez; ume batek bere buruarengan konfiantza ez badu eta maitatuta sentitzen ez bada, ezin izango du maila egokia lortu bere bizitzaren edozein alderditan.

Autoestimaren mailak:
-Autoestima baxua: pertsona bat ezgaia edo ergela sentitzen denean. Bere buruarekiko konfiantzarik ez duena eta buruestima ez duena. Adibidez, bere itxurak asko kezkatzen dion pertsona bat edota besteek beraz duten iritzia kezkatzen dien pertsonak.

-Autoestima Desproportzionatua: Pertsona hauek portaera agresiboa izaten dute eta gaitasun sozialetan hutsuneak izaten dituzte.

-Autoestima altua: berarengan segurtasun handia daukan pertsona eta buruestima handia daukana. Gaia dena bere burua onartzen eta baloratzen. Adibidez: kirolari ezgaitu batek, muga fisikoak izan arren, bere bizitzan dauden erronkak gainditu nahi ditu,horrela bere autoestima handitu egiten da eta konturatzen da berak duen balioaz.


·   Autoestima lantzeko/hobetzko hainbat gauza egin daitezke:
-umeen izaera onartu, umeen artean konparaketarik ez egin.
-haien esfortzuak baloratu
-maitakorrak izatea beraiekin
-beraiei konfiantza erakutsi
-haiengan fidatu
-umeei haienganako interesa erakutsi
-esaten duten guztia arretaz entzun, epaiketarik burutu gabe.
-sentimenduak, interesak, esperientziak... konpartitu
-umeak ideiak eta iritziak ematera bultzatu
-aukerak eta denbora eskaini, sormenezko adierazpenak eman ditzaten


Zer da autokontzeptua?
Autokontzeptuaren garapena pixkanaka lortzen da, bizitako esperientziez baliatuz.
Gure inguruetatik jasotako gaitasun, interes, esperientzia, iruzkin eta euskarrien bidez lortzen da. Adibidez: ikasle bat bere gaitasunetan konfiantza badauka esfortzu gehiago jarriko du emaitza onak lortzeko.

Autokontzeptuaren mailak:
-Adimen-kognitibo maila: ideiak, usteak, sinesmenak eta kanpotik jasotako informazio prozedurak.
-Emozio afektibo maila: gure gaitasun pertsonalen balore epaiketa bat da.
-Jokabide maila:ekiteko erabakia,ondorioak dituen jokabide bat burutzeko erabakia.

Autoestima eta Autokontzeptuaren ezberdintasunak:
Autoestima
·         Pertsona batek bere buruaz duen irudia da..
·         Pertsona berak bere sentimenduen arabera bere barnean garatzen du.
·         Bi mailetan banatzen da; altua eta baxua.
·         Hauek bi, pertsonen jokabidea baldintzatzen dute.
Autokontzeptua
·         Pertsona batek beste pertsona batekiko duen irudia da.
·         Bere inguruneko irudiaren arabera eraikitzen da.
·         Hiru mailetan banatzen da; kognitibo-intelektuala, emozional-afektiboa eta jokabideei dagokiona.
·         Gorputz –eskema, bakoitzak bere gorputzaz duen ideia.

Autokontzeptua, autoestimaren oinarria da


4. EKARPENA: Kudeaketa Emozionala Ikasgeletan

Aurkitutako artikulu honetan,  emozioei buruz eta sentimenei buruz  hitz egiten du. Bertan emozioak eta sentimenduak kudeatzeko gako batzuk azaltzen dira. Irakaskuntza munduan, hau da, irakasleen eta ikasleen munduan, bi kontzeptu hauek oso garrantzi handia dutela pentsatzen dugu. Irakaslearen garapen pertsonalean faktore hauek oso garrantzitsuak dira, pertsonak nolakoak diren ikusten laguntzen digutelako.

Emozioak, inguruko estimulu batzuei egokitzeko moduak irudikatzen dituen gertaera da. Sentimenak, nahiz eta emozioekin lotuta egon, beraien esanahia oso desberdina da. Sentimendua emozioaren emaitza da, gizakiaren garunaren dinamikaren parte da eta honek egunero gertatzen diren egoeren aurrean erreakzionatzen uzten dio.

Irakasle batek, ez dela errespetatuta sentitzen badu, hau da, egoera eskuetatik joan egiten zaiola ikusten badu, obeditua eta klaseko egoera kontrolpean duela sentitu behar du. Ondorioz, irakaslea bere behar ez - konstruktiboak alde batera uzten saiatu behar da, bestela ikasgelan egoera deserosoa sortuko luke.

Irakasleak inoiz ezin du ahaztu, emozioak eranskorrak direla, maitasunaren antzera, hau da, hauek ez dira  bilatzen ezta aurkitzen ere, baizik eta erantsi egiten dira. Horrela, irakaslea gaizki sentitzen bada, ikasleak berehala ohartuko dira eta egoera hau bi aldeentzat deserosoa bihur daiteke. 

      Horretaz gain, irakasleak bere ikasleei aktiboki galdetu behar die nola sentitzen diren, edo egoera hobetzeko zer egin daitekeen. Hau oso beharrezkoa da irakaslearen garapen pertsonalerako, ikasleengandik asko ikasi dezake eta.

Laburbilduz, irakasle baten garapen pertsonalean eragiten duten faktoreen artean emozioak eta sentipenak garrantzi handia daukate. Ikasgela batean egoteko, bi faktore hauek modu egokian garatuak egon behar dira, bestela, ikasleak irakaslea gelan ongi sentitzen ez dela ohartuko dira. Kasu hauetan egoerari buelta ematea behar-beharrezkoa dela iruditzen zaigu.

Gainera sentimenduak eta emozioak adierazteak askatasun kutsua du, hau da, gure barneko gauzak ateratzeko beta dugu eta hau onuragarria da pertsona barnetik askatzeko.

Mapa kontzeptuala: Garapen Pertsonala

Garapen Pertsonalaren Mapa Kontzeptuala ikusteko klikatu hemen.

GEHIGARRIAK:

       Autokontzeptua eta autoestimari buruz,hurrenez hurren, hausnarketa txiki bat egiteko eta  pentsatzeko, oso polita diren bi istorio sartu ditugu. Oinarrizko ideia hauxe da: "Garena izan behar gara, eta ez besteek gutaz nahi edo espero dutena izatea". Zuentzako ere interesgarriak izatea espero dugu:


        Horretaz aparte, adimen anitzei buruzko liburu bat aurkitu dugu eta kapitulu batzuk irakurri eta gero, proposatzen dizuegu. Liburua Thomas Armstrong idatzitakoa da eta Howard Gardneren prologoa da. Irakasleentzako zuzenduta dago, eta azken hauek adimen anitzen bitartez, klase emateko eredu desberdinak aurkezten ditu. Eta baita ere, honekin erlazionatuta dagoen bideo bat aurkeztuko dugu jarraian guri arreta deitu diguna: